ES | EU | EN
Gobierno Vasco

ZINE programa: Aurkezpena

DBH-1, DBH-2 eta DBH-3.

TREBETASUNAK LANTZEN programak bizitzarako trebetasunen kontzeptuak biltzen ditu bere oinarri teorikoan.

Gure programaren jasotzaileen adina kontutan izanik, bizi duten une psikologikoaren bat datozen trebetasunak hautatu eta hortik abiaturik, aukeratutako gaiak lantzea ahalbideratuko diguten zenbait film luze eta labur programatu ditugu.

DBH-4 eta BATXI-1

Zenbait ikastetxe eta udaletxeetako arduradunek zuzendu dizkiguten beharrizanetatik jasotako gaiak biltzen dituen Droga-mendekotasunen PREBENTZIO UNIBERTSALAREN ADIKZIO AURRETIK programa osatu dugu irudiBERRIA Elkartean.

Nerabeen alfabetatze emozionala eta emozioen erabilera egokirako jarreren jarraibideak transmititzea dira gure funtsezko hezkuntza HELBURUAK, substantzia eta substantziarik gabeko prebentzioan.

Ezinbestekoa deritzogu INTELIGENTZIA EMOZIONALAren garapen egokiari, errotik edozein arrisku-jarrerari aurre egin ahal izateko.

Helburu hauek MATERIAL DIDAKTIKOETAN garatzeko, ikasgelan ikusi eta motibagarriak izango diren hiru film laburrekin batera, zine-aretoan ikusiko diren hiru proposamen eta oso-osorik online bidez garatu ahalko duzun FRENATZEKO ARRAZOIAK programa erabiliko ditugu.

© J.M.Iparragirre BHI
Telefonoa: 943721413 | Fax: 943721403 | 012286aa@hezkuntza.net