ES | EU | EN
Gobierno Vasco

GARRAIOA

Autobus zerbitzurako aukera ikasle guztiek edukiko dute. DBHko ikasleei doaneko zerbitzua eskaintzen zaie. Hezkuntza sailak, Urretxu eta Zumarragako udalen eta Institutuaren beraren laguntzarekin finantzatua baitago.

Zerbitzua eskatzen duten DBHko ikasleek etxebizitzatik gertuen daukaten autobus-paradan sartuko dira autobusean (Autobusaren ibilbidea autobus enpresak eta Hezkuntza Sailak adosten dute); horretarako erabili behar duten autobus-txartela ikastetxean eskuratuko dute.

Era berean, Batxilerreko eta Heziketa Zikloko ikasleei ikastetxera etortzeko autobus aukera eskaintzen zaie. Ikastetxeak parte bat finantzatzen badu ere, ikasleak ordaintzen du zerbitzua eta autobus-txartela eskuratzen zaio.

Garraio ibilbideak ikusteko egin hemen klik.

© J.M.Iparragirre BHI
Telefonoa: 943721413 | Fax: 943721403 | 012286aa@hezkuntza.net