ES | EU | EN
Gobierno Vasco

Teknikari eta Goi-Teknikari tituluak eskurazteko proba libreak

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen dekretuak xedatzen du teknikari eta goi-teknikari tituluak lortzeko proben oinarrizko baldintzak eta proba horietan parte hartzeko betekizunak (2008/07/14ko AGINDUA) Proben Deialdia, Lanbide Heziketako Zuzendaritzaren Ebazpenak arautuko du. 2012rako deialdia oraindik ez da agertu boletinean. (erreferentzia gisa 2011koa, 2010eko azaroaren 19an argitaratu zen EHAAn)

2013rako proben Deialdia 2011/12/15ko EHAAn argitaratu zen, eta proba libreak LOGSE tituluak bakarrik eskuratzeko deitzen dira.

Teknikari eta goi-teknikari tituluak eskuratzeko proba libreak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxeetan egingo dira, baimenduta dituzten prestakuntza-zikloetan, eta betiere, erregimen arruntean matrikulatutako ikasleak badituzte lehen nahiz bigarren mailan. Salbuespen modura, Lanbide Heziketako Zuzendariak ikastetxe bat baimendu ahal izango du proba libreak egiteko aurretik emanda duen heziketa-ziklo batean edo 1. mailako ikasleak dituen heziketa-zikloen batean.

Ezaugarriak, matrikulazioa eta probak

Prestakuntza-zikloek dituzten modulu profesional bakoitzerako proba bat egingo da, Lantokiko Prestakuntzako modulurako izan ezik. Azken hori presentziazkoa izango da beti.

Proben edukiak prestakuntza-zikloetako curriculumekoak eta kasuan kasuko gaitasun-unitateetakoak izango dira.

Matrikula 2013ko martxoaren 11tik 22ra bitartean egin beharko da, bi egun horiek barne.

Azterketa-eskubideak ordaintzeko azken eguna 2013ko martxoaren 27a izango da.

Probak ekainaren 3tik 21era bitartean egin ahal izango dira, ikastetxe bakoitzak ezartzen duen egutegira egokituz.

Izena ematen dutenei aplikagarri izango zaie indarreko legedian modulu profesionalen baliozkotzeari buruz ezarritakoa eta lantokiko prestakuntzako modulutik salbuesteari buruz ezarritakoa.

Baliozkotzeko eta/edo salbuesteko eskabideak egiteko, aldez aurretik matrikulatu beharko da kasu guztietan, eta eskabide hori matrikula formalizatzean egingo da eta honekin batera dokumentazioa aurkeztu beharko da.

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-libres/eu/contenidos/informacion/pruebaslibres/eu_libr/ccas.html



© J.M.Iparragirre BHI
Telefonoa: 943721413 | Fax: 943721403 | 012286aa@hezkuntza.net