ES | EU | EN
Gobierno Vasco

Zientzia Hezkuntza proiektua

Arduradunak: Josean Mendizabal.

Helburuak:

  • Irakasleen prestakuntza didaktikoa areagotzea.
  • Irakasleok, zientzien irakaskuntzan ikasleei motibagarriak gerta dakiekeen esperientzia eta baliabide berriak ezagutu eta frogatu nahi ditugu.
  • Esperientzia berriak diseinatu eta ohiko curriculumean txertatu.
  • Ikasleen trebakuntza areagotu lan esperimentalekin zerikusirik dituen konpetentzietan: egoera problematikoen definizioa, behaketak egin, diseinu esperimentala osatu, datu esperimentalak hartu eta kudeatu, emaitzak komunikatu eta ondorioak atera.
  • Lan esperimentalak diseinatu ikasleei motibagarriak gerta dakiekeen eta haiengan zientzien aprendizaiarekiko jarrerak areagotzeko.
  • IKT teknika berrietan, irakasleok trebatu eta beste ikastetxe batzuetako irakasleekin esperientziak eta informazioa trukatu.

Jarduerak eta denboralizazioa:

Ikasturte honetan maila guztietako ikasgai batean txertatu nahi dugu lan esperimental bat (DBH-ko 1. eta 2.mailako Natur Zientzietan eta DBH-ko 3. eta 4. mailako Fisika eta Kimika eta Biologia eta Geologia). 1.zikloan gutxienez baliabide berriekin lan praktiko bat egingo dugu.

Denboralizazioa:

  • 1.hiruhilabetean: baliabide berriak erosi eta irakasleen prestakuntza jaso. GARATUko ikastaroak egingo ditugu azaroan.
  • 2.hiruhilabetean: Mintegiko irakasle guztien artean baliabideekin batera datozen proposamenak aztertu, lan esperimentala diseinatu, praktikak burutu eta gelan burutuko ditugun saioak prestatu.
  • 3.hiruhilabetean: Gelan saioak aurrera eraman.

 

© J.M.Iparragirre BHI
Telefonoa: 943721413 | Fax: 943721403 | 012286aa@hezkuntza.net