ES | EU | EN
Gobierno Vasco

ORIENTAZIOA

Orientabide Departamentuaren egiteko nagusia irakasleekin parte hartzea, animatzea, aholkuak ematea eta elkarrekin jardutea da ikastetxeko hezkuntza parte hartzearen erabaki esparru desberdinetan (zuzendaritza taldea, batzorde pedagogikoa, tutoretzak etab.) eta lankidetza ematea proiektuen eraikuntza, ebaluazioaren diseinu, esku hartzeko irizpide eta, azken batean, ikasleen hezkuntza-orientabidea egiterakoan.

Ikasleriari dagokionez, orientabidearen eta tutoretza jardueraren helburu nagusiak ondorengoak dira:

  • Ikaslea bere ikas-prozesuaren protagonista izan dadila: "pentsatzen irakatsi".
  • Ikasleari norbere identitate batetaz jabetzen lagundu, norberestimazio egokia lor dezan: "pertsona izaten irakatsi ".
  • Ikasleak ingurura egoki daitezen eta beren jokaera eurek arautu dezaten lortu: "portatzen irakatsi" .
  • Gizartean, antzekoekin eta helduen aurrean elkarbizitzeko gaitasuna garatu: "elkarbizitzen irakatsi".
  • Ikasleek autonomiaz eta arduraz erabaki dezaten lortu: "erabakiak hartzen irakatsi".

© J.M.Iparragirre BHI
Telefonoa: 943721413 | Fax: 943721403 | 012286aa@hezkuntza.net