ES | EU | EN
Gobierno Vasco

Irimo eta zazpi puntak

Urriaren 27an, 3.DBHko ikasleekin, Irimo eta zazpi puntetara joan ginen.

Ibilbideaz gozatu genuen eta oso goiz polita pasatu genuen.

 

 

Monica Leiva kazetariarekin

DBH 4ko ikasle batzuek Ingeleseko klasean Mónica Leiva kazetaria elkarrizketatzeko aukera izan dute.

Lantzen aritu garen gaia (Taking Risks) borobiltzeko jarduera aberasgarria izan da. Mónicak Ekialde Hurbileko hainbat herrialdeetako gatazka eta gerrateen berri emanez kazetari lanetan emandako urteei buruz hitz egin zuen.

Gerrako erreportarien lanak eta Ekialde Hurbila gertutik ezagutzeko aukera izan genuen.

Eskerrik asko Mónica! 

 

 

 

Zientifikoekin topaketa

Urriaren 31n Donostira joan ginen DIPCek antolatzen duen topaketara.

Bertan punta puntako ikertzaileekin solasaldi bat egiten da, aurten Fisikako 2007ko Nobel sariduna (Albert Fert) zegoen eta bi emakume ikertzaile, biologiako zelula Amakin ikertzen duena bata eta Fisika teorikoa CERNen aritzen dena bestea.

Oso interesgarria izan zela adierazi zuten ikasleek.

 

 

Zarautzera Surf egitera

Urtero bezala, irailak 26an 1.mailako batxilergoko ikasleekin Zarautzera joan ginen, Surf hastapen ikastaroa egitera.

Eguraldi ona eta itsasoak lagunduta ikasleek primeran pasa zuten.

 

 

Irimora igoera

 Irailak 25ean, DBH 1. mailako ikasleekin Irimo mendira irteeera egin genuen. Gurpiltrek by Kemen kirol egokitu elkarteak bere borondatez lagundu zigun, behar bereziak dituen ikasle bat gurutzeraino eramanez.

Oso ibilbide polita izan zen eta ikasleek disfrutatu zuten.

Argazkiak ikusteko egin klik hemen.


 

Zumarragako ospitalera bisita

 Erizaintzako Zikloko ikasleek Zumarragako Ospitalera bisita egin dugu. Oso interesgarria izan da eta asko ikasi dugu!             


 

50.urteurrena ospatzeko ekitaldi instituzionala

 Bihar 12:30etan Labeaga Aretoan 50. urteurrena ospatzeko ekitaldi instituzionala. Denak gonbidatuta zaudete!

 

 

 

Rezola Zementuen Museoa

 

 

 Argazki guztiak ikusteko egin klik hemen

 

Eguzki sistemaren simulazioa

DBH 1 mailako ikasleak eguzki sistemaren simulazioa egin zuten patioan eguzkia eta planeten arteko distantziak ikasiz.  

 

 

Legazpiko plastikoen sailkapen planta

   

 

Otsailak batean Legazpiko plastikoen sailkapen plantan izan ginen batxilergo bigarren mailako LIZeko ikasleak, bertan ontzi arinen sailkapena nola egiten den ikusi ahal izan genun.

 

 

Burubero programaren grabazioa

 

Azaroaren 15ean DBH4ko ikasleak Buru Bero programaren grabazioa nola egiten zen ikustera joan ziren. Primeran pasa zuten.

 

 

 

Arantzazu kareharriak 2016-15-11

Arantzazu kareharriak 2016  

 

Asteartean hilaren 15ean DBH 1 mailako ikasle eta hainbat irakasle Arantzazu inguruko kareharriak aztertzera joan dira. Horretarako Oñatiko "Natur Eskolako"" begiraleen laguntza izan dute.

Guztiak oso gustora ibiltzeaz gain ikasleentzako baliagarria izan da Biologi/Geologian harrien gai lantzen ari baitira.

Argazki guztiak ikusteko egin klik hemen 


 

 

Mineralogia museoan

Argazki guztiak ikusteko egin klik hemen 


 

 

Zientziaren astea

 zientzia astea 2016

Azaroaren 4an, D.B.H.ko 3. mailako ikasleak Donostiara joan ziren Euskal Herriko Unibertsitateak urtero antolatzen duen Zientzia Astea bisitatzera.

Bertan, ikasleek, zientziaren hainbat arloko esperimentuak ikusteko eta informazioak jasotzeko aukera izan zuten (Kimika, Fisika, Matematika, Robotika, Energia berriak...).

Orokorrean, bisita oso interesgarria iruditu zitzaien eta ondo pasatu zuten.

Argazki guztiak eikusteko klikatu hemen.

 

 

1.Batxiler Igartubeiti baserri-museoan


 

Surf egiten Zarautzen

Aurten ere, Gorputz Hezkuntza mintegiak antolatuta, 1.Batxilergoko ikasleak surf egitera joan dira.

Zarautzen egon dira eta surf elkartekoekin ikastaroa egin dute.

Nahiz eta eguraldi kaskarra izan...uraren tenperatura ederra zegoen eta...oso gustura ibili dira olatuak harrapatzen ...topera!!

Hurrengo urtean berriro bueltatzeko gogokin!! !


 

 

Ekainberrira irteera

DBH1-eko ikasleak egun batez ehiztari Ekainberrin!


 

 

Zumaiako Flysch-a

"4.DBHko Biologia eta Geologia arloko ikasleak Zumaiako Flysch-a ezagutzeko irteera egin dugu. Bertan, Biotopo Babestu bezala izendatua dagoen eremua ezagutzeko parada izan dugu, Kostaldeko Geoparkearen zati bat hain zuzen ere. Algorriko Interpretazio Zentruan bertako begiraleek geologiako azalpen batzuk eman ondoren, bertatik bertara geologiaren harribitxi hau ikusi eta disfrutatu ahal izan dugu, mundu-mailan geologoen artean erreferente bilakatu dena, 2 estratotipo bertan baititugu izendatuta. Irteera labur baina interesagrria izan da!".


 

 

Argixao Zentrora bisitaldia:

Apirilaren 19an, Erizaintzako Zikloko ikasleek Argixao Zentro Sozionsanitarioa eta bertako jarduera ezagutu zuten.

 

 

Zumarragako ospitalera bisita

Apirilaren 15ean, Erizaintzako Zikloko ikasleek Zumarragako Ospitalera bisita interesgarria egin zuten.

 

Miarritzera txangoa

 

 

Agur ta ondo pasa!!!

4 DBHko azikasleak ikasketa bidaira joan dira. Hurrengo bost egunetan Pirineoetan eta kosta aldean pasako dituzte.

Agur, ondo pasa eta laister arte!!!!


Bidean paisaai txuri txuria:
 
Bazkaltzen:
Hotelean: 

 

DIPC bisita

 

 

UROLA enpresa bisitatzen

Gaur, azaroak, 19  1. eta 2. Batxilergoko Marrazketako ikasleek Ezkio-Itxaso dagoen UROLA enpresa bisitatu dute bere funtzionamendua eta produkzioa ikusteko.

Plastikoko hitza grekoko “Plastikos”-etik dator eta moldakorra esan nahi du; enpresa honetan plastikozko ontziak  nola moldeatzen diren  ikusteko aukera izan dute eta teknologia desberdinekin egindako plastiko ontziei  buruzko informazio ezin hobea jaso dute.

Mila esker UROLA enpresa eta bere pertsonalari eskainitako arretagatik.


Urretxuko mapa geologikoaren aurkezpena

 Pasa den ostiralean, azaroaren 6ean, Biologia-Geologia aukerako DBH 4. mailako ikasleak eta 2. batxilergoko Lur eta Ingurumen Zientzietako ikasleak, Labeaga aretoan izan ginen Txema Hernandez geologo eta egun Cristina Enea Fundazioko Zuzendariak sortu eta aurkeztu zuen Urretxuko Mapa Geologikoaren aurkezpenean. Aurkezpen hau Urrelur Museoak urtero antolatu ohi duen Mineralogi eta Paleontologia Astearen barruan kokatu zen. Aurkezpen oso interesgarria izan zen, gure herriak eta bailara osatzen duten ezaugarri geologikoen inguruan ikasteko aukera eman baitzigun.

Institututik eskerrak eman nahi dizkiogu bai Txemari eta bai Urrelurri ezagutza hauek gurekin partekatzeagatik.

 


Surf Zarautzen

Urriaren 16an, Gorputz Hezkuntzako mintegiak antolatuta, lehen batxilergoko ikasle guztiak eta bigarren batxilergoan AISIA aukerazko ikasgaia aukeratutakoak, surf egitera joan ginen Zarautzera.

Han, Zarauzko Surf Eskolakoekin 2 orduko ikastaroa burutu genuen. Oso ondo pasatu genuen!

Argazkiak ikusteko klikatu hemen

 


Interneten erabilerari buruzko hitzaldia


Datorren urriaren 27an, “Internet erabiltzearen arriskuei” buruzko hitzaldia egingo da Zelai- Arizti ZINEAN, 18:30tan, eta bertara gonbidatzen zaitugu.

Deialdia ikusteko klikatu hemen.

 


Guraso-tutore bilera


Datorren asteartean, urriak 27 arratsaldeko 18:30etan, DBHko eta Batxilergoko guraso-tutore bilera izango dugula Joxe Mari Iparragirre B.H.I-an.

Deialdia ikusteko klikatu hemen.

 


Irteera Igartubeiti baserrira

 Urriaren 13ean Batxilergoko 1.mailako ikasleek Igartubeiti baserria bisatatu zuten.

Baserria eta Interpretazio Zentroa ikusteaz gain, Sagarraren Astea zela-eta, aurrez aurre, sagar zanpaketa eta tolarea lanean ikusi zuten. Ondoren ateratako zukua dastatzeko aukera ere izan zuten.


Urdaibai Biodibertsitate Zentrora irteera


Primeran pasa genuen.


Ikasketa bidaia 2015-03-13 ostirala

Ostirala, martxoak 13: Calella - Zumarraga / Urretxu.

Gosaldu ondoren, Zumarraga-Urretxurutz... bidetik bazkalduko dugu.

 
 

https://twitter.com/instiJMI/status/576352210575048704

 

Ikasketa bidaia 2015-03-12 osteguna

Osteguna, martxoak 12: Bartzelona.

Gosaldu ondoren, Bartzelonara. Argazkietan Montjuic-en agertzen dira.


Ondoren “GOTIKO AUZOA¨bisita gidatua.


Ikasketa bidaia 2015-03-11 asteazkena

Asteazkena, martxoak 11: Rafting.




Ikasketa bidaia 2015-03-10 asteartea

Asteartea, martxoak 10: Loarreko gaztelua.

Gosaldu ondoren, 10:00etan Loarre gaztelua ezagutzeko bisita gidatua.
Bazkaria aterpean.

16:00: Paintball.



 

Ospitalera bisitan

Erizain laguntzaileko ikasleak Zumarrako ospitalera joan ginen bisitan! Zerbitzu ezberdinak ikusteko aukera izugarria genuen.



 

Ikasketa bidaia 2015-03-9 astelehena

Astelehena, martxoak 9: Zumarraga - Riglos

Aterpera ondo iritsi dira.

Gauza guztiak utzi ondoren, eskalada egitera joan dira.

 

 

Informatikako fakultatera jarduera praktikoak egitera

Urtarrilak 22an, 1. eta 2. Batxilergo ikasleak informatikako falkultatera jarduera praktikoak egitera joan ziren.

Fakultateko irakasleen eskutik hurrengo jarduerak burutu zituzten:

  • 10 gehi 10 ... ¡100! Oinarrizko sistema digitalen portaera.
  • Soinuaren prozesamendu digitala.
  • Robot baten mugimendua kontrolatzea.
  • Mundu birtualak.
  • Web zerbitzariak.

 

 

 

Ikasleak Bilboko Euskal Etxean

1. Batxilergo ikasleak Bilboko Euskal Etxean komiki lehiaketan.

 

 

Urtarrilaren 15ean 1.batxilergoko ikasleaok Bilbon izan ginen Euskararen etxean.

Bertan euskararen jatorriari, garapenari, gaur egungo egoerari buruzko informazio interesgarria jaso genuen. Halaber pribatutasuna gai zuen komiki lehiaketan ere parte hartzeko aukera izan genuen.

 

 

 

Gabonetako parkera

Urtero bezala, DBH1 eta DBH2ko ikasleak joan den ostegunean Bilboko Gabonetako Haur Parkera joan ziren.

Argazkietan ikusten den bezala primeran pasa zuten.


HOR KONPON! Aldizkariak.

Egin klik ondorengo irudietan JMIparragirreko ikasleek egindak aldizkariak ikusi ahal izateko:

  

 

 

 

HOR KONPON abendua 2014

Hemen duzue HOR KONPON! aldizkariaren ale berria. Ilusioz aritu gara lanean eta oso arro gaude emaitzaz.

Eskerrik asko zuen partaidetzagatik. Goza ezazue.

Irudiaren gainean klik egin aldizkaria ikusteko.

 

 

 

 

 

 

 

 

HOR KONPON abendua 2014

JMIparragirre BHIko ikasleek egindako aldizkaria.
Hona hemen 2015eko Gabonetan argitaratutako alea:

 

 

 

 

Kultur lehiaketaren irabazlea

Euskararen egunean egindako kultur-lehiaketaren irabazlea Mikele Mediavilla suertatu zen. Saria: GATIBUren azken diska "Euritan dantzan".

ZORIONAK MIKELE!!!

Twitter-en jarraitu... https://twitter.com/instijmi

 

 

 

 

 

Gure Ikasleak Bilboko PINean

DBH1 eta DBH2ko ikasleak Bilboko PINera joan dira. Egun zoragarria pasatzen ari dira.

Urretxutik goizeko 9:00tan atera dira eta arratsaldeko 17:00etan itzuliko dira.

Albistea twiter.en ikusi:

https://twitter.com/instiJMI/status/545548356458938368/photo/1

https://twitter.com/instiJMI/status/545548278985949184/photo/1


Zarautzera surf egitera

 

 

Urriaren 23n, Gorputz Hezkuntzako mintegiak antolatuta, lehen batxilergoko ikasle guztiak eta bigarren batxilergoan AISIA aukerazko ikasgaia aukeratutakoak, surf egitera joan ginen Zarautzera.

Han, Zarauzko Surf Eskolakoekin 2 orduko ikastaroa burutu genuen. Oso ondo pasatu genuen.

Argazkiak ikusteko klik egin hemen.

 

     

Zarautzera surf egitera

Ostegun honetan, urriaren 23an, gorputz hezkuntzako mintegiak antolatuta, lehen batxilergoko ikasle guztiak eta bigarren batxilergoan AISIA aukerazko ikasgaia aukeratutakoak, surf egitera joango gara Zarautzera.

Han, Zarauzko Surf Eskolakoekin 2 orduko ikastaroa burutuko dugu.

 surf

Irteera Igartubeitia baserrira


 
 
 

Urriaren 15ean Batxilergoko 1.mailako ikasleek Igartubeiti baserria bisatatu zuten.

Baserria eta Interpretazio Zentroa ikusteaz gain, Sagarraren Astea zela-eta, aurrez aurre, sagar zanpaketa eta tolarea lanean ikusi zuten. Ondoren ateratako zukua dastatzeko aukera ere izan zuten.

 


 

Igeldo eta Oriora

Ekainaren 19an DBH-ko 3. mailako ikasleek Euskadiko Agenda 21-eko irteera egin zuten. Igeldotik Oriorako bidea egin zuten oinez, eta gero Orioko hondartzan egon ziren.

Eguraldia zoragarria izan zen, eta denek oso ondo pasatu zuten.

 

 

Ekainberrira

Apirilaren 8an, 1º mailako ikasleak Ekainberrira joan ziren. Historiaurreko artea erreplika ikusi ondoren tailerrak egin zituzten eta ehiza egin zuten.

 

 

 

 

Ikasketa bidaia 2014-03-20 osteguna

Osteguna, martxoak 20: Salou - Tarragona.

Gosaria.

Argazkietan, gure neskak, indarrak hartzen! Zenbat ordu egin dute lo?

 gosaltzen

 9:00: Tarragonarantz irteera.
IBILBIDE ERROMANIKOA, bisita gidatua. 

eta ondoren ... plisti plasta! 

 

Ikasketa bidaia 2014-03-19 asteazkena

Asteazkena, martxoak 19: Riglos - Salou.

10:30: Rafting egitera joan dira. Oso ondo pasatu dute eta goiza polit bat disfrutatu eta bazkaldu ondoren Salouerantz irten dira.
Hotelera iritsi, logelak banatu eta afaldu dute.

Denak oso ondo daude.

 rafting
rafting
rafting

 

Ikasketa bidaia 2014-03-18 asteartea

Asteartea, martxoak 18: Loarreko gaztelua.

Gosaldu ondoren, 10:00 Loarre gaztelura ezagutzeko bisita gidatua.
Bazkaria aterpean.
16:00: Paintball.

Loarre

 

Ikasketa bidaia 2014-03-17 astelehena

Astelehena, martxoak 17: Zumarraga - Riglos

Aterpera ondo iritsi dira.

Gauza guztiak utzi ondoren, eskalada eta rappelatzera joan dira.


 

Ikasketa bidaia 2012-13

Martxoak 17, astelehena: Zumarraga – Riglos.
Irteera goizeko 10:00 etan Renfe Geltokitik Riglosera.
Bazkaria bidean.
13:30: Aterpera iritsi eta alojamendua.
15:30: Eskalada eta Rappel.
 Aterpera iritsi, afaria eta alojamendua.

Martxoak 18, asteartea: Loarreko Gaztelua.
Gosaldu ondoren, 10:00 Loarre gaztelura ezagutzeko bisita gidatua. 
Bazkaria aterpean.
16:00: Paintball.
Afaria eta alojamendua.

Martxoak 19, asteazkena:  Riglos - Salou
 Gosaria.
10:30: Rafting.
Bazkaldu ondoren Salouerantz.
Hotelera iritsi, afaria eta alojamendua.

Martxoak 20, osteguna:  Salou - Tarragona
 Gosaria.
9:00: Tarragonarantz irteera.  RUTA ROMANIKOA,  bisita gidatua.
Salouera bueltatu
Bazkaria hotelean.
Arratsaldea libre.
Afaria eta alojamendua.

Martxoak  21, ostirala: Salou – Zumarraga-Urretxu
Gosaria hotelean.
11:00: Urretxu-Zumarragarantz autobusa hartu.
Bazkaria bidean.

Donostiara irteera

 

Gaztelaniako mintegiak urtero antolatzen duen bezala, abenduaren 12an DBH-ko 2. eta 3. mailako zein Dibertsifikazioko ikasleak Donostiara antzerki bat ikustera eta Txuri Urdin Izotz Jauregian patinatzera joan ziren.

Hasieran La Celestina onarritutako obra ikusi zuten. Aipatzeko da obra ikusterakoan ikasleek izan zuten jarrera eta ondorengo debatean partaidetza.

Gero patinatzera joan ziren. Ekintza honetan ikasle guztiek, ikasle elbarriak barne, parte hartu zuten. Batzuetan modu librean, beste batzuetan monitoreekin ordu eta erdian patinatzeko aukera izan zuten.

Ekintza hori bukatu ondoren, aisia izan zuten autobusak hartu aurretik. Azkenean denek esan zuten irteera oso dibertigarria izan zela, beraz, urtero egitea komenigarria izango litzatekeela.

 

 

Durangoko azokara

Durangoko azkoka 2013
 

Abenduaren 5ean, urtero bezala, Durangoko Azokara joango dira batxilergoko ikasleak. 


 

Zientziaren astea

 zientzia astea 2013

Azaroaren 8an, D.B.H.ko 3. mailako ikasleak Donostiara joan ziren Euskal Herriko Unibertsitateak urtero antolatzen duen Zientzia Astea bisitatzera.

Bertan, ikasleek, zientziaren hainbat arloko esperimentuak ikusteko eta informazioak jasotzeko aukera izan zuten (Kimika, Fisika, Matematika, Robotika, Energia berriak...).

Orokorrean, bisita oso interesgarria iruditu zitzaien eta ondo pasatu zuten.

Irteera Igartubeiti baserrira

Urriaren 16an Batxilergoko 1.mailako ikasleak Igartubeiti baserria bisitatu zuten.
Bertan Sagarraren Astea zela-eta, aurrez aurre,  sagar zanpaketa eta tolarea lanean  ikusi zuten. Ondoren ateratako zukua dastatzeko aukera izan zuten.

Bilduma ikusi.


 

Zarautzera surf egitera

 

 

Urriaren 11n, gorputz hezkuntzako mintegiak antolatuta, lehen batxilergoko ikasle guztiak eta bigarren batxilergoan AISIA aukerazko ikasgaia aukeratutakoak, surf egitera joan giñen Zarautzera.

Han, Zarauzko Surf Eskolakoekin 2 orduko ikastaroa burutu genuen. Oso ondo pasatu genuen.

Argazkien albuna ikusi.

 

     

Irteera Igartubeitia baserrira


 igartebeitia

Datorren urriaren 16an, asteazkena, Batxilergo 1. mailako ikasleak Igartubeiti baserrira joango dira. Bertan gure ondare historiko, artistiko eta kulturala ezagutuko dute. Honez gain, urtero antolatzen den “Sagardoaren astea” dela eta baserriko dolarea martxan ikusteko aukera paregabea izango dute.

 


 

Zarautzera surf egitera

Ostiral honetan, urriaren 11n, gorputz hezkuntzako mintegiak antolatuta, lehen batxilergoko ikasle guztiak eta bigarren batxilergoan AISIA aukerazko ikasgaia aukeratutakoak, surf egitera joango gara Zarautzera.

Han, Zarauzko Surf Eskolakoekin 2 orduko ikastaroa burutuko dugu.

 surf

Zineskola

hasta la vista   

Aurreko ikasturteetan bezalaxe, 2013-2014 ikasturtean zehar “ZINESKOLA. Osasunaren Heziketa” izeneko prebentzio-programa eskainiko zaie DBH4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleei.

Urriaren 8an, DBH 4. eta Batxilergo 1.ko ikasleek "Hasta la vista" pelikula ikustera joan dira.

Kurtsoan zehar eta programa honen barruan, beste 3 pelikula gehiago ikusteko aukera izango dute.

 
Saioak goizeko 9:00etan hasiko dira Zelai Aristi zine aretoan.

Irteera IEuskadiko Biodibertsitate Zentrora

 urdaibai 2013
 

Urriaren 30ean DBH 2.mailako ikasleak Euskadiko Biodibertsitate Zentrora (Madariaga dorretxea) egin genuen irteera.

Euskadiko Biosfera Erreserba bakarra da eta bertan “padura” aztertzen aritu ginen.

Hegaztiak ikusteko aukera ere izan genuen eta tailer desberdinetan, biodibertsitatearen inguruko hainbat kontzeptu landu genituen.

Inguru zoragarria da eta asko disfrutatu genuen.

Bilduma ikusi.


EA21ko irteera


Ekainaren 20ean Agenda 21ko urteko irtera burutu genuen. Ikasturte honetan Igeldotik Oriora ibilbidea egin dugu gure ondare paisajistikoa ezagutzeko eta disfrutatzeko asmoz, itsasertzeko gune hori ez da oso ezaguna hain zuzen.

Nahiz eta itxaron udaberriko azken eguna arte ez genuen zorterik egualdiarekin eta Oroira ailegatu ginenean ez genuen aukera hondartzaz disfrutatzeko eta bainua hartzeko ere. Hala ere, ez zuen euririk gehiegi bota eta bide osoan giro onaonean ibili ginen.

Notre jour à Pau

 

Nous sommes partis le 27 mai 2013 à huit heures du matin. Après un long voyage, nous sommes arrivés à Pau (la capitale du Béarn). C´est une ville assez grande et elle se trouve en France.

D´abord, nous avons visité le Château de Pau où est né Henri IV. Le guide du château nous a montré les salles les plus importantes. Il a été super sympa avec nous et grâce à ses explications, nous avons tout compris.

Ensuite, quand les professeurs sont partis et comme nous avions faim, nous avons décidé d´aller au parc Beaumont pour manger nos sandwichs. Avant d´y arriver, nous avons pris le funiculaire.

Après avoir mangé, nous sommes allés au centre ville à pied et à cause de la fatigue, nous nous sommes reposés dans un salon de thé où nous avons goûté des produits typiques de la région.

Finalement, nous avons fait les magasins et à quatorze heures et demie, nous avons pris le car pour rentrer à Urretxu.

 


Algorri Ezagutza Etxea


                                                

Maiatzak 14 DBH4ko Biologia eta Geologia ikasleekin Zumaiako Natur Baliabideen Zentrora joan ginen. Han Algorriko monitorekin Zumaiko flyscha ezagutzeko eta interpretatzeko aukera izan genuen.

Zumaiko flyscha gure itsasertzeko labarretan pilatutako ehunka hari xaflez osatuta dago eta Historia liburu erraldoi bateko orrien antzera irakurri dezakegu. Zumaiko flycha, geologiaren ikuspuntutik mundu maiako erreferentzia da, eta guretzat santutegi geologikoa eta paisaia aldetik liluragarria, gaur egun Batasuneko Garrantzizko Lekua babestua.

Eguraldi ona suertatu zitzaigun eta ibilbidean Lurreko historian eman diren hainbat gertakizun interpretatu genuen, dinosauruen desagerpena Kretaziko-Terziario mugan, besteak beste.

 


Zabalegi natur eskolara irteera

Aurreko maiatzaren 15-ean, 1.dbh-ko ikasleak Zabalegi natur eskola eta planetariuma ikusten izan ginen.

Goizean, natur eskolan, negutegia, oilotegia, baratzeak etab. ikusi genituen. Zenbait tailer ere egin genituen nekazaritza eta elikadurarekin zerikusia dutenak.

Arratsaldean, bazkal ondoren planetariumen "gaurko zerua" saioa ikusi genuen.

.

.

.

   

 

Lapurdi irteera

Apirilaren 23an Batxilergoko 2. mailako ikasleek Lapurdira egindako irteerako argazki batzuk dauzkazue hemen.

Lehenik Abadia Jauregia bisitatu zuten, eta ondoren, oinez, Ziburutik barrena Donibane Lohizunera joan ziren, bertan Joseba Aurkenerena idazlearekin ordubete egoteko parada izan zutelarik.

Ederki pasa omen zuten eguna. Bejondeiela!!


. .

 

 

Artea eta Plastika Gasteizen 2013-04-19

2. Batxillergoko Artearen Historia eta 4.DBHko Plastika eta ikus Hezkuntza ikasten ari diren ikasleak Gasteizera joan dira.

Besteak beste, Santa Maria Katedrala eta Artium Museoa bisitatu eta disfrutatu dituzte.

Joan zinetenentzat:

Arte figuratibo eta arte abstrakturen arteko desberdintasuna zein den esan dezakezue?

Zer baldintzak bete behar ditu lan batek artelan bat izateko?

 

 

Ikasketa bidaia 2013-03-15 ostirala

Martxoak 15, ostirala: Palma de mallorca – Bilbo – Zumarraga

Gosaria eta bazkaria hotelean.

Aireportura joan eta hegazkina hartu 15:10etan.

Bilbora iritsi eta autobusa hartu Zumarragarantz.

a
goizean dantzan goizean dantzan ikasketa bidaia 2013
ikasketa bidaia 2013 ikasketa bidaia 2013  ikasketa bidaia 2013                                                                                      

Ikasketa bidaia 2013-03-14 osteguna

Martxoak 14, osteguna: Palma de Mallorca

Egun librea.

Gosaria, bazkaria eta afaria hotelean.

Afaria eta alojamendua.

a
 goizean dantzan goizean dantzan ikasketa bidaia 2013
ikasketa bidaia 2013 ikasketa bidaia 2013  
ikasketa bidaia 2013 ikasketa bidaia 2013  ikasketa bidaia 2013                                                                                      

Ikasketa bidaia 2013-03-13 asteazkena

Martxoak 13, asteazkena: Palma de Mallorca

Gosaldu ondoren, egun osoko irteera: “Cuevas del Drach” bisitatuko ditugu eta Porto Cristo aldean bazkaldu (pic-nic).

Hotelera iritsi, afaria eta alojamendua.

a

              
                                                                                                                                                                       

Ikasketa bidaia 2013-03-12 asteartea

Martxoak 12, asteartea: Palma de Mallorca

Gosaldu ondoren hiria ezagutzeko goizeko bisita gidatua: katedral gotikoa, Bellverreko gaztelua, Almudainako jauregia eta Palmako alde zaharra..

Bazkaria hotelean. Arratsalde librea.

Afaria eta alojamendua.

a
 
 
 
 

Ikasketa bidaia 2013: 2013-03-11 astelehena.

Martxoak 11, astelehena: Zumarraga – Bilbao - Palma de Mallorca

Irteera, arratsaldeko 14:00etan Renfe Geltokitik Bilboko aireportura. Loiun hegazkina hartu 17:20etan eta Palma de Mallorcara iritsi 18:35etan.

Aireportutik hotelera iritsi, afaria eta alojamendua.

a
     

Donostiara irteera

Gaztelaniako mintegiak urtero antolatzen duen bezala, urtarrilaren 30ean DBH-ko 2. eta 3. mailako ikasleak Donostira antzerki bat ikustera eta Txuri Urdin Izotz Jauregian patinatzera joan ziren.

Hasieran Poema de Mio Ciden onarritutako obra ikusi zuten. Obra honen bidez Erdi  Aroko Literaturarekin lehenengo kontaktua izan zuten. Hiru aktore besterik ez zegoen, baina bakoitzak pertsonaia bat baino gehiago egin zuen. Hori dela eta, antzezlana oso originala izan zen.

 

 

Gero patinatzera joan ziren.  Ekintza honetan ikasle guztiek, ikaslea elbarriak barne, parte hartu zuten. Batzuetan modu librean, beste batzuetan monitorekin ordu eta erdian patinatzeko aukera izan zuten.

Ekintza hori bukatu ondoren, aisia izan zuten autobusak hartu aurretik.

Azkenean denek esan zuten irteera oso dibertigarria izan zela, beraz, urtero egitea komenigarria izango litzatekeela.

 

 

 



© J.M.Iparragirre BHI
Telefonoa: 943721413 | Fax: 943721403 | 012286aa@hezkuntza.net