ES | EU | EN
Gobierno Vasco

JMI

Monica Leiva kazetariarekin

DBH 4ko ikasle batzuek Ingeleseko klasean Mónica Leiva kazetaria elkarrizketatzeko aukera izan dute.

Lantzen aritu garen gaia (Taking Risks) borobiltzeko jarduera aberasgarria izan da. Mónicak Ekialde Hurbileko hainbat herrialdeetako gatazka eta gerrateen berri emanez kazetari lanetan emandako urteei buruz hitz egin zuen.

Gerrako erreportarien lanak eta Ekialde Hurbila gertutik ezagutzeko aukera izan genuen.

Eskerrik asko Mónica! 

 

 

 

Zientifikoekin topaketa

Urriaren 31n Donostira joan ginen DIPCek antolatzen duen topaketara.

Bertan punta puntako ikertzaileekin solasaldi bat egiten da, aurten Fisikako 2007ko Nobel sariduna (Albert Fert) zegoen eta bi emakume ikertzaile, biologiako zelula Amakin ikertzen duena bata eta Fisika teorikoa CERNen aritzen dena bestea.

Oso interesgarria izan zela adierazi zuten ikasleek.

 

 

Ortografia lehiaketa

El Departamento de Lengua castellana y Literatura del IES Jose Mª Iparragirre de Urretxu convoca el primer Concurso de ORTOGRAFÍA (curso 2017-2018) con el objetivo de promover la correcta escritura de las palabras, respetar las reglas de Ortografía, acentuación y puntuación, y con ello, aumentar el nivel de competencia léxica entre su alumnado.

Bases del concurso

 

Odol emaileen hitzaldia

Gaurkoan Sabin Urcelay medikuaren hitzaldia jaso dugu, bera "Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko" langilea izateaz gain bolondres ere bada bertan.

Elkartearen historiaren eta egunerokoaren berri emateaz gain, odol emaileen ezaugarriez eta odol emaile izatearen garrantziaz ere aritu zaigu.

Beraz, ikastexeak eskola komunitate osoa animatzen du odol emaile egitera.

https://www.gipuzkoasolidarioa.info/gipuzkoakoodolemaileak/ .

 


 

Erreka eguna

Larunbatean, irailaren 30ean Zumarraga eta Urretxuko "Erreka Eguna" ospatu zen. Egunari goizeko 10:30etan eman zitzaion hasiera eta eguerdi aldera amaitu zen.

Bertaratu ziren herritarrek Urola errekaren inguruko zabor bilketa egin zuten, hala nola; elektrizitate kableak, adreilu zatiak, plastiko zatiak, metal zatiak, kristalezko botilak, .... biltzeaz gain bizikleta bat ere jaso zuten.

Hondakin guzti hauek biodegradagarriak ez direnez ingurune naturala kaltetu nahi ez bada jaso egin behar dira, beraz ZORIONAK bertan parte hartu zenuten guztiei eta bereziki gure ikasle den CAISEN XUni ere erakutsi duen borondateagatik. 


 

El instituto Joxe Mari Iparragirre

J.M. Iparragirre Institutuan 40 urte baino gehiago daramagu eskualdeko Bigarren Hezkuntzako erreferente bezala. 

Gure helburuak Hezkuntza Proiektuko hiru lerro nagusietan jasotzen ditugu:

PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA:
Hezkuntza gaitasun eta gaitasun profesionalak landu gure ikasleekin. Teknologia berriak geletan. Ikastetxeak 2009.ean IKTko heldutasun 2. maila lortu zuen. Zientzia hezkuntza proiektua esperimentazioa da helburu. Ingelesez ahozko erabilera indartu: maila guztietan elkarrizketarako laguntzailearekin eta DBHko 4. mailako ikasleei uztailean ikastaroak eskainiz.

GIZA BALIOEN HEZKUNTZA:
Giza balioak landu, aniztasunean hezi, bizikidetza errespetatu Jokabide demokratikoak bultzatu. Bizikidetzarako plana. Ingurumenari zor diogun begirunea sustatu. A21eko plana.

EUSKAL GIZARTEAK HEZKUNTZAREN GORDAILU GISA DITUEN IDEIEN ETA ITXAROPENEN ADIERAZPENA:
Hizkuntza eta kultura aniztasunean hezi. Euskal kulturaren sustapen eta normalkuntzarekin konpromezuak bete. Normalkuntzarako plana.

Badakizue non gauden: leku lasai eta atseginean; herritik gertu eta errealitateari erreparatuz beti hobetzeko asmoz.
Laster arte.

Institutuko klaustroa, ikasleak, gurasoak eta beste langileak.

 

2017/12/17
Al As Az Og Or Lr Ig
27 28 29 30 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
2017/12/17 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

Bidegurutze

Orientazio zerbitzuko informazioa.

rss

RSS

jmiparragirre moodlea

Gainzuri ikastetxea

posta.irakasle..net

hezkuntza.net

Ikastexeko twitter-a

© J.M.Iparragirre BHI
Telefonoa: 943721413 | Fax: 943721403 | 012286aa@hezkuntza.net