ES | EU | EN
Gobierno Vasco

JMI

DBH 1-1 "Gureak" lantegian

JM Iparragirre DBH 1-1eko ikasleek aniztasun funtzionala duten pertsonen eguneroko bizitzaz hausnartzeko Legazpiko Gureak enpresa ikusi eta bere instalakuntzak ezagutzeko aukera izan dugu.

Gune honetaz baliatu nahi dugu bisita aberatsgarri hau gure eskura jartzeagatik eta gure ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzen laguntzeagatik.

 

 

 

 

 

Surf egiten Zarautzen

Aurten ere, Gorputz Hezkuntza mintegiak antolatuta, 1.Batxilergoko ikasleak surf egitera joan dira.

Zarautzen egon dira eta surf elkartekoekin ikastaroa egin dute.

Eguraldia nahiko ona izan da... uraren tenperatura ederra zegoen eta...oso gustura ibili dira olatuak harrapatzen ...topera!!

 Hurrengo urtean berriro bueltatzeko gogoekin!!!

Argazkiak ikusteko egin klik hemen.


 

 

Klima aldaketaren kontrako mobilizazioa

 

2019-20 EA 21

JM IPARRAGIRRE ko ikasle eta irakasle taldeak patio garaian elkartaratzea egin dugu, mundu mailan klima aldaketaren aurka gaurko egina zegoen deialdiarekin bat eginez.

BATX1 eko ikasleen eta Eskola Agenda 21eko arduradunen gidaritzapean burutu da ekintza.

 

2.DBH Añanako gatz haranean


 

Joan den astean Añanako gatz haranera egin genuen bisita. Bertan, gatza nondik sortzen den eta nola lantzen den landu genuen.

Oinak bustitzeko aukera ere izan genuen.

 

Azken eguneko txangoak

 
 
 

Gaur ikasturteari amaiera emateko DBHko gure ikasleak gure inguruaz gozatzen aritu dira, Irimo, Beloki, Barrendiola urtegia...

Eta hemendik aurrera disfrutatu oporrak!!!

 

Aurrematrikula Erizain Laguntzailea 2019-20

 

 

 

 

 

Lehen sorospenak


 

Aste honetan Zumarragako anbulategiko hainbat erizain gure ikastetxera etorri dira lehen sorospenen inguruko ikastaro bat ematera.

4.DBHko ikasle guztiak istripu eta larrialdietan nola jokatu, zer egin behar den eta zer ez ikasi dute.

Gure esker ona adierazi nahi diegu saioa eskaini duten anbulategiko erizainei.

 


 

Agenda 21- Udal foroa

 

Maiatzak 7an, Zumarraga eta Urretxuko Agenda 21eko Udal foroan parte hartu genuen.

Nekazal kulturaren inguruan, urtean zehar eginiko lana aurkeztu genuen beste ikastetxeekin batera.

Gaiaren inguruan gure konpromisuak zeintzuk diren azaldu eta alkateei proposamenak egin genizkien.

 


 

Magia ikuskizuna


Apirilaren 16an Imañol Ituiño magoa izan dugu ikastetxean.

DBH 2. eta 3. mailako ikasleek magiaren mundua gertutik ikusteko aukera paregabea izan dute.

Magiaaaaa! Gure begien aurrean eta konturatu gabe!

Gazteak aho bete hortz geratu dira.

 

 

 

Erizain Laguntzailea- Ate irekiak 2019



 

Ate irekiak 2019



 

Ekainberrira irteera



 

Bertso jaialdia



 

KLIKA KORRIKA


Aurreko ekitaldietan bezala J.M.Iparragirre BHIk eta Gainzurik bat egin dugu "Korrika"rekin. 

 

Château d'Abbadia


Apirilaren 3an batxilergoko 2. mailako ikasleak Abadia jauregia bisitatzera joan ziren.

Leku berezi hau ezagutzeaz gainera, Antton Abadiaren bizitzari buruzko eta bere lanari buruzko gauza interesgarriak ikasi zituzten.


 

Eskoba txapelketa


Hemen ditugu eskoba txapelketako DBH1-2-ko irabazleak.

Zorionak!!!

 

Koreografia txapelketa


Guraso ELKARTEAk aurten antolatu duen lehiaketa, KORRIKAren abestiarekin koreografia bat sortzea izan da.

Hauek izan dira irabazleak. Zorionak guztioi!!!

 


 

Bertatik bertara


 

 

 

Hitzaldia: Emozioak familian

Datorren apirilaren 2an, asteartea, arratsaldeko 18:30ean Urretxuko Kultur Etxean, hitzaldi bat egongo da guraso guztiei zuzendua.

"Emozioak familian":

  • Nola hezi emozioak seme-alabengan.
  • Nola garatu sentikortasun emozionala seme-alabengan.
  • Nola kudeatu ikasle nerabeen emozioak.
  • Nola jakatu gure seme-alaben zeloen aurrean.
  • Nola jokatu kasketen aurrean.
  • Nola landu oldarkortasuna eta indarkeria gure seme-alabekin.

Hizlaria: Nekane Jacinto.

Elkartrukea Poznan- 2019

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

 

Ospitalean

 
 

 

Ikasketa bidaia- 2019

 
 

 

Eskalada hastapenak

Aurten, berriro ere, gure 2.DBHko 60 ikasleek eskalada hastapen saio bat egin dute; Gorputz Hezkuntzako mintegiak Gipuzkoako Mendi Federazioarekin batera antolatuta, Beasaingo kiroldegian.

Jo ta ke ibili dira horman gora eta behera, benetan gustora!


 

 

Volkswagen- bisita gidatua

 
 

 

 

 

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

"Feminista, emakumearen eta gizonaren berdintasun eta gizatasun osoa onartzen dituen edonor da".
Gloria Steimem

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna #M8

 

 

JM.Iparragirre- XX KI Galczynski

 

 

 

 

Gaur egunkarian

 

 

 

 

 

Ortografía lehiaketa

 
 

 

Ingelesa ikasten

 

 Aste honetan 4.DBHko eta 1. eta 2.Batxilergoko ikasleek Ingeleseko klase oso interesgarria gozatu ahal izan dute. Burlington argitaletxeak ingelesezko literaturari buruzko saio erabat dinamiko eta entretenigarria eskaini die. 

 

Gosari osasuntsua

 

2011-2012 ikasturtean, Zumarragako Osasun Zentroak bultzatuta, Urretxu eta Zumarragako ikastetxeak eta herriotako hainbat eragile elkarlanean hasi ginen bi herriotako nerabeengan ohitura osasuntsuak bultzatzeko asmoz.

Helburu nagusi honen barruan, aurten ere, DBH1eko ikasleekin “GOSARI OSASUNTSUA” izeneko jarduera gauzatu dugu.Lehenengo ikasleek gosari egoki eta osasuntsu batek bete behar dituen baldintzak ikasi dituzte. Eta jarraian, teorian ikasitakoa praktikan jarri dute gosari osoa eta oparoa eginez.  

 

 

Ate irekien eguna

Matrikulazio epea ireki da. Zatoz ate irekien egunean gure eskola ezagutzera!

2019-20 ikasturterako DBHko aurrematrikula berria urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra egingo da.

 

Ate irekien eguna otsailaren 5ean, arratsaldeko 18:30ean izango da.

Institutura igotzeko autobusa 18:15ean Zumarragako Elizatik aterako da eta Urretxuko Euskadiko Kutxan ere geldituko da.

 

Egun bat elurran

 
 

 

Idazlearen bisita

Gaur, urtarrilak 22, Julen Gabiria idazleak bisitatu gaitu eta batxilergoko ikasleek bere jardunaz eta azalpenez gozatu ahal izan dute. Eskerrik asko Julen!!!

 

 

HAUSPOA proiektua

HAUSPOA proiektua aurrera doa eta datorren hilabetean 3.txandari emango diogu hasiera.

Hirugarren txandako eskaintza oso zabala da. Idartzetan dauden ikasleei jarraipena emango zaie.

  • Songs, oral games and films in English
  • Gitarra 
  • Mekanografia
  • Gaur egungo telebista, egunkariak, internet eta abarren agertzen diren albisteen analisia
  • Prentsa tailerra: HOR KONPON aldizkaria.
  • Pultserak hariekin 
  • Jostura: mozorroak, festetako alkandorak. 
  • Zumba
  • Puntua: bufandak, jertseak, txanoak …
  • Gantxiloa: poltsoak,mantak, txanoak …
  • Euskal dantzak
  • Sukaldaritza
  • Gurutze puntua eta bainikak
  • Patiñak
  • Indartze Fisika eta Kimika
  • Indartze Biologia
  • Eskulanak: ispiluetan marrazkiak, hostoekin koadroak eta gurutze puntua.
  • Euskaldun jatorra izateko jakin beharreko jokua: MUS-a.

 

 

Zorionak eta Urte Berri On

 

 

Santa Lutzi zozketa

DBH 4.mailako ikasleek Gabonetako saski baten zozketa egin zuten Santa Lutzi egunean. Hona hemen saritutako zenbakia: 5.241.

Mila esker zuen parte hartzeagatik!

 

 

 

Zapata gorriak

JM. Iparragirre institutuak, azaroaren 25ean, "Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna" ospatu du. 

Ikasleek oinetakoak jaso dituzte eta artisautza tailerrean kolore gorriz margotu dituzte. 1990.eko hamarkadan Ciudad Juarez hirian egon ziren emakumeen hilketen ondorioz Elina Chauvet artista mexikarrak artelan bat egin zuenetik, kolore gorria genero indarkeriaren biktimen mundua identifikatzeko ikur bihurtu da. 

Ekimen honen helburua izan da egun honetarako antolatutako ekintzekin bat egitea, ikasleak gai honekin sentsibilizatzea eta baita balio hezitzaileen mezua transmititzea ere. 

 

 

 

 

Gurasoen Elkarteko Ohiko Batzar Orokorra

Joxe Mari Iparragirre BHIko Ikasleen Gurasoen Elkarteak Ohiko Batzar Orokorrera deitzen dizue.

Ekitaldia azaroaren 27an, ASTEARTEAN, arratsaldeko 18:30ean Azpitarte etxean (Urretxuko Kultur Etxean )izango da.

Zuen partaidetza ezinbestekoa da.

Animatu bertara etortzen!

11 egun euskaraz

Hamaika eguneko euskaraldiari ekin diogu Iparragirre institutuan ere.

 

 

50/50 proiektua institutuan

Europako beste hainbat ikastetxetan arrakastaz burutu den energia aurrezteko proiektua, gurean ere martxan da!!!!

Energia-Taldea jadanik sortu dugu, irakasle, ikasle, zuzendaritza, idazkari eta atezainen partaidetzarekin, proiektua aurrera eraman ahal izateko.

 

 

Bekak ikastaroak egiteko atzerrian

DBH 3 eta 4 eta Batxilergoko ikasleek aukera dute aleman, frantses eta ingeleseko ikastaroak egiteko atzerrian. Epea irekita dago abenduaren 17ra arte.


Deialdi honen agindua 2018/11/15ko EHAAn azaltzen da.
 
Informazio osoa www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net orrian azalduko da.

 

 

Zumalakarregi museoan

 
 

 

Zarautzera surf egitera

 

Ohikoa denez, aurten ere, Gorputz Hezkuntzako mintegiak antolatuta, batxilergoko lehen mailako ikasleak, surf egitera joan dira Zarautza.

Han, Zarauzko Surf Eskolakoekin 2 orduko ikastaroa egin dute eta ederki pasatu dute olatuen artean.

Argazkiak ikusteko klik egin hemen.

 

 

     

 

Halloween in the school!

Halloween ospakizuna gure institutura ere heldu da.
Hauspoako  ingelerazko saioetan ikasleek beldurrezko irudiekin apaindu dute eskolako sarrera.
 
 

 

Ze ikasgai gozoa!

4.DBHko ikasleak Plastikako klase batean. 
 

 

Termo- gela

Gaur Hauspoa proiektuko termo-gela martxan jarri da.
 
Hara hemen gure ikasleak bazkaltzeko orduan!
 
 

 

HAUSPOA proiektua

2018/2019 ikasturtean J.M. Iparragirre B.H.I-k, bertako hezkuntza komunitate osoak aparteko ilusioz bultzatuta, HAUSPOA proiektua jarri du abian.

Proiektu honen bidez ikasleen arteko desberdintasunak orekatzea, ikasleen autonomia pertsonala lantzea, irakasle, ikasle eta gurasoek ikastetxe publiko baten kudeaketan parte hartzeko duten eskubidea sendotzea, ikasleen arteko integrazioa bultzatzea eta, azken finean, ikastetxea heziketa integrala bermatzen duen topaketa gune bilakatzea da.

Ziur gaude etorkizun oparo baterantz lehen urratsak ematen ari garela eta eskola-komunitateko sektore guztien inplikazioarekin ikasleen premietara egokitzen den kalitatezko hezkuntza baten osagai egokia izango dela HAUSPOA proiektua.

2018-19 ikasturtearen aurkezpen eguna

 2018-19 ikasturteari hasiera emango dion aurkezpen eguna datorren ostirala,  irailak 7, izango da DBH, Batxiler eta Heziketa Zikloko 1.kurtsoko ikasleentzako.

Ordutegia hau izango da:

DBH: goizeko 10:30etan

Batxilergoa eta Heziketa Zikloa: goizeko 11:00tan.

 

Era berean, gogorazi nahi dugu DBH1eko gurasoekin bilera bat egingo dugula ostegunean irailak 6, arratsaldeko 18:30etan.

Bilera honetarako autobus zerbitzua Zumarragako Elizaren eta Urretxuko Laboral Kutxaren ondoan, 18:15 etan, izango da.

 

 

2018-19 ikasturteko ordutegia - Hauspoa

2018-19 ikasturteko HAUSPOA proiektuarekin, DBHko ordutegia hurrengoa izango da:
 
Irailean informazio gehiago emango zaizue. Ondo pasa oporrak!

 

Ordutegia - Hauspoa

 
 

 

Xake txapelketa

 

Xake txapelketari bukaera emateko, HNBko ikasleek aldibereko xake txapelketa antolatu dute.

 

Hogei ikaslek parte hartu dute eta Jon Asel Goiria Bizkaiko txapeldunaren aurka jokatu dute. Sarituak mugimendu gehien egitea lortu duten ikasleak izan dira.

 

Zorionak Iñaki eta Hodei! 

 

"Lurzoruaren inguruan"

Ikasturtean zehar "Lurzoruaren" inguruan lanean gogor aritu ostean, ondorio ugari bildu ditugu Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko eskola komunitateko partaideok.

Honako ikus-entzunezkoan hainbat ikasleren testigantza biltzen da (UTB telebistan ere ikusi ahal izango dugu). Gustukoa izango duzuelakoan...

Datorren ikasturtera arte!!!!

A21eko taldea

 

 

 

Saad gure artean

 

 

 

Odol emaileen alde

Ekainak, 14, Munduko Odol Emailaren Eguna

 Gipuzkoako odol emaile elkarteko Xabin Urzelai lehendakariari emaniko agindua betez, Anatomiako taldekook honako ikus/entzunezko hau osatu dugu.

Ikastetxeko komunitate guztia odol-ematera gonbidatu nahiko genuke, uda iristearekin batera odol emaile kopuruak behera egiten duen garai honetan.

Ekintza xume honen garrantzia guztion onurarako denez, anima zaitez!!!

OPARITU TTANTTA GORRI BAT BIZITZAREN ALDE 

 

 

Literatura-lehiaketa sarituak

 

 

Arabako leku bat ezagutzeko

 

 

 

 

Argixao egoitzara bisita

 

 

 

Flashmob-a institutuan

Aurten ere, Institutuan Flashmob-a grabatu dugu. Bertan ikastetxeko ikasle, irakasle eta langileok parte hartu dugu.

Oso dibertigarria izan zen!!

Ikusi nahi baduzu PLAY sakatu!!!!

 

Eguneko zentroan

 

 

 

Ospitalera bisita

 

 

 

Udal foroa 2018

INSTITUTUKO IKASLEAK UDAL FOROAN

Gaur, hilaren 15ean Zumarragako eta Urretxuko ikastetxe desberdinetako ikasle eta irakasleok, Urretxuko udal areto nagusian bildu gara bi herri hauetako alkateekin batera.

Bertan urtean zehar egindako lanaren berri emateaz gain lortutako ondorioak eta hartutako konpromezuak azaldu dizkiegu eta bide batez udal ordezkariei ingurune jasangarri baten aldeko hainbat eskaera luzatzeaz ere arduratu gara. 

Guztion artean ingurumena eta bertan bizi garen biodibertsitatearen alde egin dezagun!

Agenda21


 

 

Ate irekiak- Heziketa zikloa

 

 

 

 

 

Château Abbadia 2018

 
 

 

 

 

Gosari osasuntsua institutuan

 Joan den astean, Erizaintzako Zikloko ikasleek gosari osasuntsua prestatu zuten.
Denetarik egon zen eta kalitatezkoa! 
 

 

 

 

Zorionak

              

 
 

 

 

Itziar Ituño

              

 
 

 

 

Ikasbidaia 2018

              

 
Argazki gehiago ikusteko egin klik hemen
 

 

Last day in Brittany

  

 

 

6th day in Brittany

              

 
 

 

5th day in Brittany

              

 
 

 

4th day in Brittany

              

 
 

 

3rd day in Brittany

              

 

 

2nd day in Brittany

  

 

 

1st day in Brittany

  

 

 

Hitzaldia: "Kideen arteko adiskidetasuna"

 

Zuengana jotzen dugu J. M. Iparragirre institutoko Guraso Elkarteak aurten antolatu duen hitzaldiaren berri emateko.

 
 Hitzaldia/ Conferencia:  “KIDEEN ARTEKO ADISKIDETASUNA” / “AMISTAD ENTRE COMPAÑEROS”
HIZLARIA / PONENTE: Nerea Jacinto ( Baikarako pedagogoa)
HIZKUNTZA / IDIOMA: Euskara eta gaztelania / euskara y castellano
EGUNA / FECHA: Apirilaren 19a, osteguna / 19 de abril, jueves
ORDUA / ORDUA: 18:30- 20:00
TOKIA / LUGAR: Urretxuko Kultur etxea / casa de cultura de Urretxu.
Landuko ditugun gaiak / Temas a tratar:
- Aldaketak nerabezaroan eta hauek harremanetan izandako eragina. Los cambios en la adolescencia eta su influencia en las relaciones.
- Laguntasunaren eta kide sentitzearen beharra. La amistad y la necesidad de sentirse miembro.
- Laguntasunaren ezaugarriak eta garapena nerabezaroan. La características de la amistad y su desarrollo en la adolescencia.
- Gatazkak eta talde presioa. / Los conflictos y la presión del grupo.
- Bullyng- Ciberbullying - Zer egin dezakegu gurasook? / ¿Qué podemos hacer los padres?
Antolatzailea: J.M. Iparragirre BHIko guraso elkartea
  
Anima zaitez parte hartzera!

 

 

JM.Iparragirre - Le Kreisker elkartrukea

 

Los alumnos de 1º de Bachillerato del IES J.M.Iparragirre están disfrutando estos días de un intercambio cultural con alumnos bretones del Liceo Le Kreisker de Saint Paul de León. El lunes llegaron los invitados y fueron recibidos en el Instituto con un aurresku de bienvenida, para posteriormente compartir una comida preparada por los propios alumnos. A partir de entonces han desarrollado un apretado programa de actividades de convivencia que contemplaba diferentes excursiones y salidas culturales para acompañarles en la visita y darles a conocer de primera mano diferentes puntos de interés de nuestro territorio.

 

A lo largo de la semana han cumplimentado visita con el Caserío Igartubeiti y con el parque temático de Mirandaola como los puntos mas cercanos. Pero también se han desplazado hasta el flysch de Zumaia, a Bilbao y San Juan de Gaztelugatxe y también a Donostia.

Entre tanto, ha habido tiempo para departir y compartir experiencias con las familias de acogida. Los responsables de esta iniciativa y los que toman parte en ella la definen como «una bonita y enriquecedora experiencia que les servirá sin duda para compartir lo mejor de cada cultura». A la valoración hay que sumarle además el añadido de que la lengua vehicular sea el inglés, de modo que con este tipo de convivencias se pone en bandeja el valor pragmático indispensable para el aprendizaje de cualquier idioma.

Tras la experiencia aquí, en el mes de abril los alumnos del Instituto devolverán la visita a Bretaña. Un viaje que, nos consta, esperan con mucha ilusión.

 

 

 

 

 

Bertatik bertara

BERTATIK BERTARAKO BI EKOIZLE JM IPARRAGIRRE BHIn

Bertatik Bertara proiektuaren garrantzia ikusirik, ikastetxeko A21eko batzordeko kideoi aberasgarria iruditu zitzaigun aurtengo "Herriko diagnostiakoari" amaiera emateko, proiektuan parte diren herriko bi ekoizleren testigantza jasotzea. Horretarako UGGASAko Josune Makaiak lagunduta, Urretxuko Donartegi baserriko Mikel Elgarresta eta Aikurreko Aitor Otegirekin harremanetan jarri ginen eta bien erantzuna baiezkoa izanik gaur martxoaren 22an ikastetxean izan ditugu tertuliakide.

Ikasleek sortutako galdera bikain eta interesgarriei gogotsu erantzun die bi baserritarrek eta baita Josune Makaiak ere. Proiektuaren nondik norakoak kontatzeaz gain ekoizle bakoitzak bere esperientziaren berri eman digu, bertako produktuak kontsumitzearen garrantzia azpimarratu digute eta gazteak etorkizunean lehen sektorea beraien bizimodu egitera ere animatu dituzte.

Batzordeko kideok herritarroi proiektua ezagutu arazteaz gain etorkizuneko Urretxu eraikitzeko erronkan guztiok dugun zeresanaz hausnartzera ere bultzatu nahi zaituztegu.

BERTATIK BERTARA PROIEKTUAREN WEBGUNEA: http://bertatikbertara.eus/es/

Mila esker, Josune Makaia, Aitor Otegi, Mikel Elgarresta eta ikasle guztioi ere izan duzuen jarrera bikainagatik.

A21eko taldea

ARGAZKIAK: Unai Azarola

 

 

Zumaiako Flischa

 

Martxoaren 15ean, DBH 4 eta Batxi 1eko ikasleak Zumaiako Flysh-era joan ginen.

Bertan, Algorri interpretazio zentroan, flysha noiz eta nola sortu zen azaltzeaz gain flyshak Zumaiko herriarentzat duen garrantzia ere kontatu ziguten. Horretarako ikus/entzunezko polit batere ikusi genuen. Ondoren flysha ikustera joan ginen, itsasgora zegoenez ordea ezin izan genuen behar bezala ikusi, bertan ere azalpen batzuk eman zizkiguten.

Flysha ikusi eta gero, San Telmo eliza ikustera joan ginen, bidean, flysh zatiak eta hondartza ikusi genituen. Elizara iritsi ginenean, lurreko harriak ikusi genituen, harri batzuetan iknofosilak (aztarnen fosilak) ikusten ziren. San Telmo eliza ikusi eta gero, hondartzara jaitsi ginen eta han azkeneko azalpenak eman zizkiguten. Oso ondo pasa genuen flysha ikusten, pena bat izan zen itsasgora zegoelako.

Eskerrak eman nahi genizkioke Algorri interpretazio zentroko langileei bere denbora guri eskaintzeagatik.

JM IPARRAGIRREKO IKASLEAK

 

 

Uribarren-Abaroa Egoitzan

 

Martxoaren 9-an, Heziketa Zikloko ikasleek Lekeitioko Uribarren-Abaroa Egoitzara irteera egin zuten. Bertan, hegaztiek gidatutako terapia saio batean parte hartu zuten.

Experientzia zoragarria!

 

 

Haritz Corsittoren hitzaldia

 

 

Ihauterietako Argazki Lehiaketaren sariduna

     
                          

 

 

Eski eguna

 

Aurten ere, 4.DBH eta 1.Batxilergoko ikasleak elurretara joan dira. Valdezcaray eski-estaziora, hain zuzen ere.

Nahiz eta eguraldi kaskarra izan, ikasleak oso gustora ibili dira.

 

 

 

Enfermeria eta Anatomiaren elkartrukea

 

Otsailaren 1ean batxilergoko lehenengo mailako Anatomiako ikasleak Erizaintza erdi mailako heziketa zikloko ikasleek eskainitako formazioa tailerra jaso genuen.

Bertan bihotzeko atalak ezagutzeaz gain odol zirkulazioaren funtzionamenduaren inguruko oinarrizko nozioak jaso genituen. Jardunaldiari amaiera emateko tentsioa nola hartzen den azaldu ziguten eta ondoren tentsioa hartu ziguten. Gutako bat edo bestek ere tentsioa hartzera animatu zen.

Ikasle talde osoari oso interesgarria iruditu zaigu jakintza trukaketa honetan parte hartzea. Eskerrak eman nahi genizkioke Erizaintzako erdi mailako heziketa zikloko ikasleei eta irakasleari beraien denbora guri eskaintzeagatik.

 

 

Baratzetik ahora

 
 

 

Gaur, institututik egunsentia

 
 

 

Postal bat dirudi

 

 Juan Rodríguez Barbero-k ateratako irudi ederra. Eskerrik asko Juan.
  

 

 

...and the winners are...

 

   

 

Hazi eta transgenikoei buruzko hitzaldia

 

 

HAZI ETA TRANSGENIKOEI BURUZKO HITZALDIA, EUSKAL HERRIKO HAZIEN SAREAK ESKAINIA

Urtarrilaren 22ean “Euskal Herriko Hazien Sarea” elkarteko partaide den Diego biologoak hitzaldi tailerra eskaini zigun DBH4ko ikasleei.

Ordu eta erdiko iraupena izan zuen hitzaldian haziez eta ingeniaritza genetikoak eraldatutako elikagai transgenikoen inguruan aritu zen.

Munduko txoko ezberdinetatik ekarritako hazi mota desberdinak erakusteaz gain beste espezie bateko geneak txertatuta dituzten elikagaien inguruko informazio eman zigun; gehien ekoizten diren landare jatorriko elikagai transgenikoak soja eta artoa izanik.

Hazien salmentan aritzen diren mundu mailako 6 enpresa handiz ere hitz egiten aritu zen; haizen inguruan sortzen ari diren pribatizazioaz, ingurumen kalteez eta honek guztiak mundu mailan sortzen duen pobreziaz.

Mintzaldia jaso ostean ingenieritza transgenikoaren inguruko ikuspegi orokorrago bat dugu, izan ditzaken alderdi positiboak eta negatiboak garbiago ditugu, eta egoeraren inguruko kontzientzia hartzen lagunduko digu …. asko ikasi dugu!

EGILEAK: Maren Etxeberria eta Pello Biain. 

 

 

 

Argazki lehiaketa

 Institutuko Gurasoen Elkarteak  Inauterietako ARGAZKI LEHIAKETA antolatu du.

¡Animatu zaitezte eta zuen argazkiak bidali! 

Oinarriak ikusteko egin klik hemen.

   

Arrisku alkohola

 

 Gaur, urtarrilak 12, batxilergoko lehenengo mailako ikasleek Arrisku Alkohola izeneko prebentzio jardueraren lehenengo saioa izan dute. Bigarren saioa urtarrilaren 16an izango da.

Jarduera honen helburua alkohola hartzearekin lotuta dauden arrisku eta minak ezagutzea da, halaber jarrera arduratsu bat hartu ahal izateko informazio nahikoa izatea eta kontsumitzea erabakitzen badute, bere burua zaintzen ikastea. 

 

 

Anatomia klase praktikoa

 

 

 Urtarrilaren 9 eta 10ean batxilergo lehenengo mailako ikasleak Zumarragako ospitalean (“Anatomia patologiako sailean”) lan egiten duen Ana Comontesen laguntzari esker hainbat organo behatu genituen. Jarduera hau garatzeko adituaren jarraibideei kasu eginez organoak banan banan disekzionatzeaz gain ikasgaian ikasitako atal ezberdinak identifikatzen saiatu ginen.

Oso ondo pasa genuen organoak ikusten, mozten, gauza berriak ikasten eta hauek ukitzen batez ere.

Beraz, Anari eskerrak eman nahi genizkikoke bere denbora zati bat guri eskaintzeagatik, laguntzeagatik eta gauzak irakasteagatik. 

 

 

Zorionak eta Urte berri on 2018

 

 

 

Zumalakarregi museoan

 

  

 

 

 

 

 

Ginkana 2017

 

               Aurten Euskararen Eguna abenduan zehar ospatu dugu.

Abenduaren 19an Hizkuntza Normalkuntzako ikasleek ginkana kulturala antolatu duten maila guztietako ikasleentzat.

Euskaraz biziz, jolastuz eta lehiatuz goiz polita pasatu dugu.

Eskerrik asko antolatzaileei eta zorionak irabazleei!

 

 

 

 

Anatomiako eskola ospitalean

Ikastetxeko “Anatomia aplikatuko” ikasleak “Ehunen” gaia landu ostean Zumarragako ospitaleko erizain den, Maribi Salgadok bertara joateko gomendioa zabaldu zien.

Horregatik ostiralean, hilaren 15ean ikasgaia aukeratu duten 13 ikasleak eta irakasleak "Anatomia Patologikokoko saila" bisitatu zuten. Bertan hainbat gaixoengandik lortutako ehunetatik, likidoetatik,…laginak nola prestatzen dituzten azaltzeaz gain giza gorputza osatzen duten organo ezberdinak eskuartean izan zituzten, hala nola; garuna (autopsia batetik lortua), bihotza, giltzurruna, gibela, bizirik gabeko fetua, …

Horrenbestez guztion eskerrik beroena Zumarragako ospitaleari erakutsitako borondatearengatik.

 

 

 

Baga biga higa

 

   

Abenduaren 15ean, DBH 4.mailako ikasleek Zumarragako eta Urretxuko Udalek antolatutako euskal musikagintzaren inguruko saio bat izan zuten Labeaga aretoan.

BAGA, BIGA, HIGA proiektuaren helburua Euskal musikagintzaren historia era atsegin batean transmititzea da eta halaxe egin dute Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta abeslariek.

Ikasleek euskal kantzagintza ezagutzeaz gain, gozatu ere egin dute, beren gustuko kantariekin batera abestuz.

 

 

 

Magia

Abenduaren 14an Imañol Ituño magoa izan dugu ikastetxean.

DBH 3.mailako ikasleek magiaren mundua gertutik ikusteko aukera paregabea izan dute.

Magiaaaaa! Gure begien aurrean eta konturatu gabe! Gazteak aho bete hortz geratu dira.

 

 

 

Gosari Osasuntsua

2011-2012 ikasturtean, Zumarragako Osasun Zentroak bultzatuta, Urretxu eta Zumarragako ikastetxeak eta herriotako hainbat eragile elkarlanean hasi ginen bi herriotako nerabeengan ohitura osasuntsuak bultzatzeko asmoz.

Helburu nagusi honen barruan, gaur, abenduak 1, DBH 1eko ikasleekin "GOSARI OSASUNTSUA” izeneko jarduera gauzatu dugu. Ikasleek ikastetxean gosaldu dute eta eguneko otordurik garrantsuenetariko bat nola egin azaldu zaie. 


Ikasturteko lehen elurtea


 

 

 

Azaroak 25

 Azaroaren 25ean genero indarkeriaren aurkako eguna aldarrikatu dugu gaur gure institutuan.

 

El instituto Joxe Mari Iparragirre

J.M. Iparragirre Institutuan 40 urte baino gehiago daramagu eskualdeko Bigarren Hezkuntzako erreferente bezala. 

Gure helburuak Hezkuntza Proiektuko hiru lerro nagusietan jasotzen ditugu:

PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA:
Hezkuntza gaitasun eta gaitasun profesionalak landu gure ikasleekin. Teknologia berriak geletan. Ikastetxeak 2009.ean IKTko heldutasun 2. maila lortu zuen. Zientzia hezkuntza proiektua esperimentazioa da helburu. Ingelesez ahozko erabilera indartu: maila guztietan elkarrizketarako laguntzailearekin eta DBHko 4. mailako ikasleei uztailean ikastaroak eskainiz.

GIZA BALIOEN HEZKUNTZA:
Giza balioak landu, aniztasunean hezi, bizikidetza errespetatu Jokabide demokratikoak bultzatu. Bizikidetzarako plana. Ingurumenari zor diogun begirunea sustatu. A21eko plana.

EUSKAL GIZARTEAK HEZKUNTZAREN GORDAILU GISA DITUEN IDEIEN ETA ITXAROPENEN ADIERAZPENA:
Hizkuntza eta kultura aniztasunean hezi. Euskal kulturaren sustapen eta normalkuntzarekin konpromezuak bete. Normalkuntzarako plana.

Badakizue non gauden: leku lasai eta atseginean; herritik gertu eta errealitateari erreparatuz beti hobetzeko asmoz.
Laster arte.

Institutuko klaustroa, ikasleak, gurasoak eta beste langileak.

 

2018/12/09
Al As Az Og Or Lr Ig
26 27 28 29 30 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31 1 2 3 4 5 6
2018/12/09 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

Bidegurutze

Orientazio zerbitzuko informazioa.

rss

RSS

https://elearning15.hezkuntza.net/012286/

Gainzuri ikastetxea

posta.irakasle..net

hezkuntza.net

© J.M.Iparragirre BHI
Telefonoa: 943899501 | Fax: 943899502 | 012286aa@hezkuntza.net