ES | EU | EN
Gobierno Vasco

JMI

Argazki lehiaketa

 Institutuko Gurasoen Elkarteak  Inauterietako ARGAZKI LEHIAKETA antolatu du.

¡Animatu zaitezte eta zuen argazkiak bidali! 

Oinarriak ikusteko egin klik hemen.

   

Arrisku alkohola

 

 Gaur, urtarrilak 12, batxilergoko lehenengo mailako ikasleek Arrisku Alkohola izeneko prebentzio jardueraren lehenengo saioa izan dute. Bigarren saioa urtarrilaren 16an izango da.

Jarduera honen helburua alkohola hartzearekin lotuta dauden arrisku eta minak ezagutzea da, halaber jarrera arduratsu bat hartu ahal izateko informazio nahikoa izatea eta kontsumitzea erabakitzen badute, bere burua zaintzen ikastea. 

 

 

Anatomia klase praktikoa

 

 

 Urtarrilaren 9 eta 10ean batxilergo lehenengo mailako ikasleak Zumarragako ospitalean (“Anatomia patologiako sailean”) lan egiten duen Ana Comontesen laguntzari esker hainbat organo behatu genituen. Jarduera hau garatzeko adituaren jarraibideei kasu eginez organoak banan banan disekzionatzeaz gain ikasgaian ikasitako atal ezberdinak identifikatzen saiatu ginen.

Oso ondo pasa genuen organoak ikusten, mozten, gauza berriak ikasten eta hauek ukitzen batez ere.

Beraz, Anari eskerrak eman nahi genizkikoke bere denbora zati bat guri eskaintzeagatik, laguntzeagatik eta gauzak irakasteagatik. 

 

 

Zorionak eta Urte berri on 2018

 

 

 

Zumalakarregi museoan

 

  

 

 

 

 

 

El instituto Joxe Mari Iparragirre

J.M. Iparragirre Institutuan 40 urte baino gehiago daramagu eskualdeko Bigarren Hezkuntzako erreferente bezala. 

Gure helburuak Hezkuntza Proiektuko hiru lerro nagusietan jasotzen ditugu:

PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA:
Hezkuntza gaitasun eta gaitasun profesionalak landu gure ikasleekin. Teknologia berriak geletan. Ikastetxeak 2009.ean IKTko heldutasun 2. maila lortu zuen. Zientzia hezkuntza proiektua esperimentazioa da helburu. Ingelesez ahozko erabilera indartu: maila guztietan elkarrizketarako laguntzailearekin eta DBHko 4. mailako ikasleei uztailean ikastaroak eskainiz.

GIZA BALIOEN HEZKUNTZA:
Giza balioak landu, aniztasunean hezi, bizikidetza errespetatu Jokabide demokratikoak bultzatu. Bizikidetzarako plana. Ingurumenari zor diogun begirunea sustatu. A21eko plana.

EUSKAL GIZARTEAK HEZKUNTZAREN GORDAILU GISA DITUEN IDEIEN ETA ITXAROPENEN ADIERAZPENA:
Hizkuntza eta kultura aniztasunean hezi. Euskal kulturaren sustapen eta normalkuntzarekin konpromezuak bete. Normalkuntzarako plana.

Badakizue non gauden: leku lasai eta atseginean; herritik gertu eta errealitateari erreparatuz beti hobetzeko asmoz.
Laster arte.

Institutuko klaustroa, ikasleak, gurasoak eta beste langileak.

 

2018/01/22
Al As Az Og Or Lr Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31 1 2 3 4
2 emaitzak erakustea

Bidegurutze

Orientazio zerbitzuko informazioa.

rss

RSS

jmiparragirre moodlea

Gainzuri ikastetxea

posta.irakasle..net

hezkuntza.net

Ikastexeko twitter-a

© J.M.Iparragirre BHI
Telefonoa: 943721413 | Fax: 943721403 | 012286aa@hezkuntza.net