ES | EU | EN
Gobierno Vasco

HAUSPOA proiektua

2018/2019 ikasturtean J.M. Iparragirre B.H.I-k, bertako hezkuntza komunitate osoak aparteko ilusioz bultzatuta, HAUSPOA proiektua jarri du abian.

Proiektu honen bidez ikasleen arteko desberdintasunak orekatzea, ikasleen autonomia pertsonala lantzea, irakasle, ikasle eta gurasoek ikastetxe publiko baten kudeaketan parte hartzeko duten eskubidea sendotzea, ikasleen arteko integrazioa bultzatzea eta, azken finean, ikastetxea heziketa integrala bermatzen duen topaketa gune bilakatzea da.

Ziur gaude etorkizun oparo baterantz lehen urratsak ematen ari garela eta eskola-komunitateko sektore guztien inplikazioarekin ikasleen premietara egokitzen den kalitatezko hezkuntza baten osagai egokia izango dela HAUSPOA proiektua.

© J.M.Iparragirre BHI
Telefonoa: 943721413 | Fax: 943721403 | 012286aa@hezkuntza.net