ES | EU | EN
Gobierno Vasco

EHAA

      BOPV                            BOPV - ANEXOS

ehaa                EHAA_ERANSKINAK

DBH (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza)

Oinarrizko Hezkuntza derrigorrezkoa eta doakoa da. Eskolaldiko hamar urte hartzen ditu, eta, normalean, sei urtetik hamasei urtera egiten da, bi hezkuntza- etapatanbanatuta: lehen sei urteek Lehen Hezkuntza osatzen dute, bi ikasturteko hiru ziklotan antolatuta; ondorengo lau urteek, berriz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasturtetan eta irakasgaitan antolatuta dago, diziplinen arteko lotura eta koordinazioa zainduz. Bigarren Hezkuntzak arreta berezia jarriko dio ikasleen hezkuntza- eta lanbide-orientazioari. Laugarren ikasturteak berezkoa izango du ikasleei orientazioa emateko xedea, bai derrigorrezko eskolaldiaren ondorengo ikasketetarako, bai lan-bizitzari ekiteko.

Oinarrizko Hezkuntzaren xedeak.

Pertsonek bizitza osorako eskuratuko duten hezkuntzarenPertsonek bizitza osorako eskuratuko duten hezkuntzaren etapa komuna eta derrigorrezkoa da Oinarrizko Hezkuntza, eta hauek dira haren xedeak, giza nortasunaren garapen osoa lortzeko:

  • Ikasleak prestatzea pertsona helduen bizitzari ekiteko; bizitza oso bat izateko, gizabanako diren aldetik; gizarteko herritar aktibo izateko; eta izadiaren zaintzarekiko eta garapen iraunkorrarekiko konpromisoa duten pertsonak izateko.
  • Ikasleek euskal kulturako eta kultura unibertsaleko oinarrizko elementuak eskura ditzaten lortzea, eta maila handiagoko ikasketak egiteko nahiz lanean hasteko prestatzea, berme osoz.
  • Ikasleekin sentsibilizazio-lana egitea eta haiek gaitzea bizitzan zehar etengabe ikasteko gai izan daitezen.

 

 

© J.M.Iparragirre BHI
Telefonoa: 943721413 | Fax: 943721403 | 012286aa@hezkuntza.net