ES | EU | EN
Gobierno Vasco

Hizkuntza Normalkuntza

Arduraduna: Itziar Agirre.

Eginkizun zehatzak hauek izango lirateke:

  • Ikasleen artean euskararen aldeko jarreran eragitea eta erabilera sustatzea.
  • Ikasle etorkinen euskararen ezagutza eta erabilera maila bultzatzea.
  • Irakasleen eta langile ez-irakasleen ahalik eta inplikazio handiena lortzea.
  • Ikasle etorkinen euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzea.
  • Gurasoen artean ere euskararen erabilera sustatzeko irizpideak finkatzen saiatzea.
  • Irakurtasuna eta idazmena bultzatzea.
  • Ahozkotasunari garrantzia emateko proiektu zabal bat adosten saiatzea.
  • Ikastetxeko eguneroko funtzionamenduan (bilerak, dokumentu idatziak...) euskararen agerpen egokia bermatzea.
  • Ikastetxez kanpoko erakunde eta lan taldeetan (Zumarraga eta Urretxuko udaletan, eta Berritzegunean) parte hartzea eta beraietatik bultzatzen diren ekimen bateratuak aurrera eramatea.
  • Ikastetxeko kideek euskal kultura ondare eta aberastasun gisa baloratzea.
  • Euskal Eskola Publikoa izanik, euskal izaeran ere sakontzea.

 

© J.M.Iparragirre BHI
Telefonoa: 943721413 | Fax: 943721403 | 012286aa@hezkuntza.net