ES | EU | EN
Gobierno Vasco

Bizikidetza-behatokia

Ikastetxean bertan, elkarrekin bizitzen ikasteko eta bertan sortu daitezkeen gatazkak kudeatzeko proiektua da.
Proiektu hau elkarbizitzaren planean eta behatokian oinarritzen dugu bere garapena, baina jakin badakigu, elkarbizitza guztion erantzukizuna eta eginbeharra da.

BIZIKIDETZA PLANA:

HELBURUAK:

  1. Ikastetxeko jardueretan adostasunez eta koherentziaz jokatzea.
  2. Hezkuntza-komunitate osoarentzat elkar entzuterako,lasaitasunerako eta gatazkaren aurrean irtenbidea bilatzeko denbora eta espazioak sortzea.
  3. Elkarren arteko laguntza geure ikastetxeko harremanen ezaugarria izatea.
  4. Ikastetxean komunikazio erraza, asmo hurbilak eta elkarrizketarako pertsona hurbilak izatea.
  5. Elkarbizitza positiboa garatu ahal izateko eta gaizki sentitzen den pertsona laguntzeko, laguntza eta entzule taldea sortzea.
  6. Gizartean era egokian bizi ahal izateko beharrezkoak diren konpetentziak lantzea, ikasleek elkar ezagutzeko, erlazionatzeko,errespetuz tratatzeko eta taldean lan egiteko ikastetxean espazioa eta denbora utziz.

Helburu hauek lortzeko ondorengo hiru irizpideetan oinarrituko gara:

  • Ikasleen eskubide eta betebeharren hartutako konpromisoan
  • Eskola-elkarte osoaren partaidetzan
  • Bizikidetza positiboaren oinarri den edozein indarkeria motaren prebentzioan.

BEHATOKIA:

PARTAIDEAK:

  • Hezkuntza komunitate guztia :
    • Irakasleak
    • Ikasleak
    • Gurasoak
    • Beste agente batzuk

FUNTZIOAK:

  • Behatokiko lan plana egin eta ebaluatu
  • Elkarbizitza plana abiarazi eta ebaluatu
  • Estamentu guztien partaidetza aktiboa bermatu eta pertenentzia sentimendua sustatu
  • Hezkuntza komunitate guztiari harreman positiboak sustatzen laguntzeko jarduerak proposatu.
  • Estamentu guztiengandik proposamenak, egonezinak eta iradokizunak jaso.


 

© J.M.Iparragirre BHI
Telefonoa: 943721413 | Fax: 943721403 | 012286aa@hezkuntza.net