ES | EU | EN
Gobierno Vasco

2012 urriko menua   menú noviembre 2012

JANGELA

Jangela zerbitzua DBHko ikasleei eskaintzen zaie.

Lanaldi jarraitua egiten den egunetan ez da zerbitzurik eskainiko; beraz, ikasleek astelehen, asteazken eta ostegunetan izango dute jangelan gelditzeko aukera. Egun bakoitzeko prezioa urtero finkatuko da.

  • Zerbitzuak bere barnean hartzen du Gainzuriko jangelan bazkaria eta kultur etxean eta polikiroldegian egonaldia, ikasleek autobusa hartzen duten arte.
  • Bazkal ondoren ikasleak kultur etxean eta polikiroldegian egongo dira. Inolaz ere, ezin izango dute bertatik atera autobusera joateko ordua izan arte.
  • Ez dira onartuko mugikorrak ezta joko elektronikoak ere (MP3, MP4, PSP...)

Ezinbestekoa izango da:

  • Laguntzailearenganako begirunea eta jokabidea egokia.
  • Momentu guztietan, jokabide zuzena eta elkarren arteko errespetua gordetzea.
  • Zerbitze lanetan pazientzia eta behar den guztietan laguntzea. Aste bakoitzeko bi ikasle arduratuko dira 2.platera zerbitzatzeaz.
  • Gainzuriko instalazioak errespetatzea eta bakarrik jangela eta komunak erabiltzea.
  • Jangelan nahiz aurretik aipatutako lekuetan ez da onartuko ez garrasirik, ez irainik, ez hitz egiteko modu txarrik.
  • Hala instalazioak nola guztion materiala modu egokian erabiltzea. Besteren artean:
    • Jangelako altzariak eta bertako materialak.
    • Komunak (iturriak, papera...)
    • Polikiroldegiko eta kultur etxeko eta bere instalazioak, liburuak, jokoak, zakarrontziak, landareak...
  • Garbitasunari eta txukuntasunari dagozkion ohitura onak mantentzea:
    • Gutxieneko norberaren higiene neurriak gordetzea.
    • Bazkal ondoren, erabilitako materiala dagokion lekuan utzi behar da.
    • Mahaia garbi mantendu behar da. Honetarako arduradunek egindako zerrendaren ordenari jarraituz aste bakoitzeko bi ikasle arduratuko dira mahaia jaso eta garbitzeaz bertakoek eskatzen duten modura eta arauetara egokituz.

Oinarrizko konpromiso hauek bete ezean jangela zerbitzuaren eskubidea behin behinekoz edo behin betikoz galdu dezakete.

  • Hutsegiteei dagokienez, egunen batean ikasle bat jangelara etorriko ez bada, gurasoek edo tutoreek justifikazioa sinatu beharko dute. 
    • Posible bada, komunikazioa tutoreari aurreko egunean egingo zaio.
    • Aurreikusi gabeko hutsegite bat ematen denean, goizeko lehenengo orduan ikastetxeko idazkaritzan telefonoz (943721403) abisua utziko da.
  • Ikasleren batek botikaren bat hartu beharko balu edo janariren bati alergia izango balio, beharrezkoa jotzen da ikastetxeari jakinaraztea.

 

© J.M.Iparragirre BHI
Telefonoa: 943721413 | Fax: 943721403 | 012286aa@hezkuntza.net