ES | EU | EN
Gobierno Vasco

BATXILERGOA

Batxilergoko ikasketak derrigorrezko Oinarrizko Ira­kaskuntzaren eta Goi Mailako Irakaskuntzaren artean kokatzen dira. Batxilergoak, DBHren ondoren hasten denak, bi ikasturteko iraupena du eta hiru modalitatetan egitura­tzen da, hiru ikasgai-multzotan: ikasgai-multzo oroko­rra, denentzako derrigorrezkoa dena; mo­dalitate bakoitzaren ikasgai zehazten multzoa; azkenik, aukerako ikasgaien multzoa, ikasleek horien artean askoz askeago aukera dezakete. Erregimen arruntean, ikaslea Batxilergoa ikasten egon ahal izango da lau urtez, ondoz ondokoak edo ez.

Sarrera.

  1. Derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatu-titulua dutenek egin ahal izango dituzte Batxilergoko ikasketak.
  2. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1 eta 65.1 artikuluek aipatzen duten teknikari-tituluak dituztenek Batxilergoko mo­dalitate guztietarako sarrera zuzena izango dute.
  3. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 53.2 artikuluan jasotzen denari jarraiki, Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari-ti­tuluak dituztenek Batxilergora sartzeko aukera izango dute.

Egitura Honakoak izango dira.

Batxilergoko modalitate­ak:

  • Arteak.
  • Zientziak eta Teknologia.
  • Giza eta Gizarte Zientziak.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak beharrezko baldintzak jarriko ditu, Batxilergoaren lehenengo maila modalitate jakin batean egin duen ikasleak modalitate desberdin batean egin ahal izan dezan bigarren maila.

 

© J.M.Iparragirre BHI
Telefonoa: 943721413 | Fax: 943721403 | 012286aa@hezkuntza.net