ES | EU | EN
Gobierno Vasco

Gosari Osasuntsua

2011-2012 ikasturtean, Zumarragako Osasun Zentroak bultzatuta, Urretxu eta Zumarragako ikastetxeak eta herriotako hainbat eragile elkarlanean hasi ginen bi herriotako nerabeengan ohitura osasuntsuak bultzatzeko asmoz.

Helburu nagusi honen barruan, gaur, abenduak 1, DBH 1eko ikasleekin "GOSARI OSASUNTSUA” izeneko jarduera gauzatu dugu. Ikasleek ikastetxean gosaldu dute eta eguneko otordurik garrantsuenetariko bat nola egin azaldu zaie. 


Ikasturteko lehen elurtea


 

 

 

Azaroak 25

 Azaroaren 25ean genero indarkeriaren aurkako eguna aldarrikatu dugu gaur gure institutuan.

 

Agenda 21 batzordea

 Azkenik osatu da aurtengo Agenda 21eko "Ingurumen Batzordea".

Gela bakoitzeko ordezkari bat izateaz gain ikastetxeko zenbait irakaslek ere parte hartuko dugu.

Aurtengoan "Lurzorua" izango da landuko dugun gaia.

Bestalde hemen doakizue iazko ikasturte amaieran klima aldaketaren inguruan bailarako hainbat ikasleren laguntzaz sortutako ikus-entzunezkoa."

https://www.youtube.com/watch?v=PakWI9gMAdc

 

Irimo eta zazpi puntak

Urriaren 27an, 3.DBHko ikasleekin, Irimo eta zazpi puntetara joan ginen.

Ibilbideaz gozatu genuen eta oso goiz polita pasatu genuen.

 

 

Monica Leiva kazetariarekin

DBH 4ko ikasle batzuek Ingeleseko klasean Mónica Leiva kazetaria elkarrizketatzeko aukera izan dute.

Lantzen aritu garen gaia (Taking Risks) borobiltzeko jarduera aberasgarria izan da. Mónicak Ekialde Hurbileko hainbat herrialdeetako gatazka eta gerrateen berri emanez kazetari lanetan emandako urteei buruz hitz egin zuen.

Gerrako erreportarien lanak eta Ekialde Hurbila gertutik ezagutzeko aukera izan genuen.

Eskerrik asko Mónica! 

 

 

 

Zientifikoekin topaketa

Urriaren 31n Donostira joan ginen DIPCek antolatzen duen topaketara.

Bertan punta puntako ikertzaileekin solasaldi bat egiten da, aurten Fisikako 2007ko Nobel sariduna (Albert Fert) zegoen eta bi emakume ikertzaile, biologiako zelula Amakin ikertzen duena bata eta Fisika teorikoa CERNen aritzen dena bestea.

Oso interesgarria izan zela adierazi zuten ikasleek.

 

 

Ortografia lehiaketa

El Departamento de Lengua castellana y Literatura del IES Jose Mª Iparragirre de Urretxu convoca el primer Concurso de ORTOGRAFÍA (curso 2017-2018) con el objetivo de promover la correcta escritura de las palabras, respetar las reglas de Ortografía, acentuación y puntuación, y con ello, aumentar el nivel de competencia léxica entre su alumnado.

Bases del concurso

 

Odol emaileen hitzaldia

Gaurkoan Sabin Urcelay medikuaren hitzaldia jaso dugu, bera "Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko" langilea izateaz gain bolondres ere bada bertan.

Elkartearen historiaren eta egunerokoaren berri emateaz gain, odol emaileen ezaugarriez eta odol emaile izatearen garrantziaz ere aritu zaigu.

Beraz, ikastexeak eskola komunitate osoa animatzen du odol emaile egitera.

https://www.gipuzkoasolidarioa.info/gipuzkoakoodolemaileak/ .

 


 

Erreka eguna

Larunbatean, irailaren 30ean Zumarraga eta Urretxuko "Erreka Eguna" ospatu zen. Egunari goizeko 10:30etan eman zitzaion hasiera eta eguerdi aldera amaitu zen.

Bertaratu ziren herritarrek Urola errekaren inguruko zabor bilketa egin zuten, hala nola; elektrizitate kableak, adreilu zatiak, plastiko zatiak, metal zatiak, kristalezko botilak, .... biltzeaz gain bizikleta bat ere jaso zuten.

Hondakin guzti hauek biodegradagarriak ez direnez ingurune naturala kaltetu nahi ez bada jaso egin behar dira, beraz ZORIONAK bertan parte hartu zenuten guztiei eta bereziki gure ikasle den CAISEN XUni ere erakutsi duen borondateagatik. 


 

Zarautzera Surf egitera

Urtero bezala, irailak 26an 1.mailako batxilergoko ikasleekin Zarautzera joan ginen, Surf hastapen ikastaroa egitera.

Eguraldi ona eta itsasoak lagunduta ikasleek primeran pasa zuten.

 

 

Irimora igoera

 Irailak 25ean, DBH 1. mailako ikasleekin Irimo mendira irteeera egin genuen. Gurpiltrek by Kemen kirol egokitu elkarteak bere borondatez lagundu zigun, behar bereziak dituen ikasle bat gurutzeraino eramanez.

Oso ibilbide polita izan zen eta ikasleek disfrutatu zuten.

Argazkiak ikusteko egin klik hemen.


 

2017-18 ikasturte hasiera

Gaur goizeko 10:30 etan 2017-18 ikasturteari hasiera eman diogu DBHko ikasle eta irakasleen aurkezpenarekin.

Ondoren goizeko 11:00etan Batxilergo eta Heziketa Zikloko ikasleen ta irakaseen txanda izan da.

Bihar goizeko 8:15 etan eskola orduak normaltasunez hasiko ditura.

Ongi hasi ikasturtea!

 

 

© J.M.Iparragirre BHI
Telefonoa: 943721413 | Fax: 943721403 | 012286aa@hezkuntza.net