ES | EU | EN
Gobierno Vasco

Igeldotik Oriora

Ekainak 21an, Igeldotik Oriorako ibilbidea egin dugu DBH3. mailako ikasleekin. Mendizorotz tontorratik igaro ondoren Orioko hondartzara jeitxi eta ordubetez bainatzeko aukera izan genuen.

Argazki guztiak ikusteko egin klik hemen.

 

 

 

Kontzertuak 16-06

Ez ahaztu gaur arratsaldean eta gauean kontzertuak egongo direla Areizaga-Kalebarren =Pirulo plazan ! ...

Animatu eta zatoz disfrutatzera!!!!

 

 

 

 

Literatura lehiaketa 2017 Sarien banaketa

 2016-2017 ikasturteko "Urruzunotarrak gehituz" literatura lehiaketan gure ikastetxeko Alaitz Estonba Loinazek saria jaso du poesia sailean.

Mila zorion Alaitz!!!

 

 

Lehen sorospenak 4DBH

 

 

Eskalada hastapenak

Maiatzean gure 2.DBHko ikasleek eskalada hastapen saio bat egin dute; Gorputz Hezkuntzako mintegiak Gipuzkoako Mendi Federazioarekin batera antolatuta, Tolosako kiroldegietan.

Jo ta ke ibili dira horman gora eta behera, benetan gustora ibili dira!


 

 

Literatura lehiaketa 2017 Sarien banaketa

Hoy 17 de mayoen la hora del recreo  se han repartido los premios de los concursos de literatura. 


Seminario de Lengua y Literatura

 
Ganadores del concurso literario-Literatura lehiaketako irabazleak:
 
 
CATEGORÍA “ A” ( 1º-2º DBH )
 
  • PRIMER PREMIO:     “Mi nueva vida”, Erin López
  • SEGUNDO PREMIO: “La aventura inesperada”, Denisa Pogacean
  • TERCER PREMIO:     “Aba tras la pared”, Ione Plaza
  • CUARTO PREMIO:    “El último beso”, Jon Hurtado

 

CATEGORÍA “ B ” ( 3º- 4º DBH )

  • PRIMER PREMIO:    “Sus ojos marrones”, Irene Ormazabal
  • SEGUNDO PREMIO: “El sueño africano”, Manar Chabbouba 
  • TERCER PREMIO:    “El último abrazo”, Luken Senosiain
  • CUARTO PREMIO:   “Venganza mortal”, Imanol Maraña

 

CATEGORÍA “C” ( 1º-2º BACHILLERATO )

PROSA:

  • PRIMER PREMIO:     “Los sueños”, Alaitz Estomba
  • SEGUNDO PREMIO: “La imagen de sus ojos”, Ana Mendizabal
  • TERCER PREMIO:    “Su último recuerdo” Maialen de Pedro
  • CUARTO PREMIO:    “Carta a mi abuelo Nico” Libe Segade

POESÍA:

  • PRIMER PREMIO:      “El abrazo olvidado”, Alaitz Estonba
  • SEGUNDO PREMIO : “Entre dos mundos”, Ana Mendizabal hora del recreo

 

 

Mendi orientazioa 4.DBH

 

 

Hitzaldia: "Sare sozialak eta guraso bitartekaritza"

 

Zuengana jotzen dugu J. M. Iparragirre institutoko Guraso Elkarteak aurten antolatu duen hitzaldiaren berri emateko.

Ikasturte hasierako guraso asanbladan, besteak beste, “Sare sozialak eta guraso bitartekaritza” izeneko gaia hautatu zen. Eta hau da, hain zuzen, hurrengo hitzaldian jorratuko dugun gaia.

HIZLARIA: Garbiñe Arrizabalaga (psikopedagogoa)

EGUNA: maiatzak 10

ORDUA: 18:30

LEKUA: Urretxuko Kultur Etxeko Areto Nagusia.

Hitzaldia gazteleraz izango da.

Anima zaitez parte hartzera!

 

 

Kutsadura - Etikako lana

DBH 3.1eko ikasle batzuk: Iker Fernández, Amaia Zumarraga, Jon Acebes eta Nerea Rico gara eta Etikako arloan egindako lana aurkeztu nahi dizuegu.
 

Gai bezela "Kutsadura" aukeratu dugu eta ekintza bat prestatu dugu, jendearen artean kutsadurarekin lotuta dauden arazoak eta konponbideak zabaltzeko.

Horretarako, bideo bat egin dugu eta kartulina batean herriko kutsaduraren inguruko argazkiak itsatsi ditugu konponbideekin batera. Espero dugu lana gustatzea eta konponbideak praktikan jartzea. 

 

 

 

 

 

 

Zaharren egoitzan

Erizaintzako Zikloko ikasleek Argixao Egoitzara irteera egin dugu. Bertan eskeintzen dituzten arreta zerbitzu desberdinak eta lan egiteko modua ezagutu ditugu.

 

 

Zumarragako ospitalera bisita

 Erizaintzako Zikloko ikasleek Zumarragako Ospitalera bisita egin dugu. Oso interesgarria izan da eta asko ikasi dugu!             


 

Ate irekiak

Maiatzaren 2an, asteartea, arratsaldeko 18:30ean, Institutuan bertan egingo den ate irekiak ekitaldian gure ikastetxearen datorren urteko hezkuntza eskaintza jasotzeko aukera izango duzue.

 

 

 

Gosari osasuntsua

Aste Santuko oporrak baino lehen Erizaintzako Zikloko ikasleek gosari osasuntsua prestatu zuten. Denetarik egon zen eta kalitatezkoa!

 

 

 

50.urteurrena: Ekitaldi instituzionala

J.M.Iparragirre Institutuko 50.urteurrena: ekitaldi instituzionala apirilaren 1ean Urretxuko Labeaga Aretoan.

 

50.urteurrena ospatzeko ekitaldi instituzionala

 Bihar 12:30etan Labeaga Aretoan 50. urteurrena ospatzeko ekitaldi instituzionala. Denak gonbidatuta zaudete!

 

 

 

Rezola Zementuen Museoa

 

 

 Argazki guztiak ikusteko egin klik hemen

 

Martxoak 8

Gaur emakumeen eguna ospatu dugu "Hamaika kultura eskubide berberak" lelopean. Ikasleak beraien eskuak irudikatu dituzte sarrerako puntu more erraldoi batean.

GORA MARTXOAK 8
Zuri, beltz ala gorriak,

nola ez ere horiak,
zahar, gazte edo nerabe
bai eta jaio berriak.
Lami, azti, sirenatxo,
sorgintxo maitagarriak,
lan edo langabezian
lanean diren langiliak.
Indarkeria matxista
jasandako gizakiak,
hor borrokan dabiltzanei
sortzen egoera berriak.
Zorionak denentzako
pertsonai harrigarriak.
Gora martxoaren 8a!
Gora emakume guztiak!

 

50.urteurrena ospatzeko LipDub-a

Institutuan otsailaren 24ean LipDub-a grabatu genuen. Bertan ikastetxeko ikasle, irakasle eta langileok parte hartu genuen.

Primeran pasa genuen!!

Gure institutua ezagutu nahi duzu? PLAY sakatu!!!!

 

Argazki muralaren bideoa

 

Pedro Berriochoa: Baserria eta eskola

&

 

Pedro Berriotxoaren hitzaldia

Atzo, otsailak 23, Pedro Berriotxoa historiagile eta irakaslea baserriaz eta eskolaz hitz egiten izan genuen Urretxun. Joxe Mari Iparragirre institutuak 50.urteurrena dela eta antolatu dituen bigarren hitzaldia izan zen.

Aretoa beteta zegoen eta Pedrok anekdota eta pasadizoz jositako oso hitzaldi bikaina eman zuen.

Mila esker Peio!!!

 

 

 

 

Eguzki sistemaren simulazioa

DBH 1 mailako ikasleak eguzki sistemaren simulazioa egin zuten patioan eguzkia eta planeten arteko distantziak ikasiz.  

 

 

Legazpiko plastikoen sailkapen planta

   

 

Otsailak batean Legazpiko plastikoen sailkapen plantan izan ginen batxilergo bigarren mailako LIZeko ikasleak, bertan ontzi arinen sailkapena nola egiten den ikusi ahal izan genun.

 

 

2017-18 Aurrematrikula

2017-18 ikasturterako aurrematrikula epea: Urtarrilak 30tik otsailak 10ra.

&

 

Ate irekien eguna

Matrikulazio epea ireki da. Zatoz ate irekien egunetan gure eskola ezagutzea!.

2017-18 ikasturterako DBHko aurrematrikula berria urtarrilak 30tik otsailak 10ra egingo da.

Ate irekien eguna otsailak 7ean, arratsaldeko 18:30an izango da.

Institutura igotzeko autobusa 18:15ean Zumarragako Elizatik aterako da eta Urretxuko Euskadiko Kutxan ere geldituko da.

 

Erosi al duzu kamiseta?

Ez galdu aukera, denbora agortzen ari da. Bihar goizean Pirulon eta Zumarragako azokan.


 

 

Gurutz Linazasoro: los retos del cerebro del siglo XXI

   

El neurólogo Gurutz Linazasoro abrió ayer el ciclo de conferencias organizadas por el instituto José María Iparragirre dentro de los actos programados con motivo del 50 aniversario del centro educativo urretxuarra. Presentado por el jefe de pediatría del Hospital de Zumarraga, Javier Calzada, Gurutz Linazasoro disertó sobre ‘El cerebro del siglo XXI’ en una conferencia que dejó pequeña la sala de la casa de cultura Zelai Arizti. Ambos antiguos alumnos del instituto, del que guardan gratos recuerdos, agradecieron la elaboración del programa de actos.

El neurólogo de Policlínica Gipuzkoa ha recibido en cuatro ocasiones el Premio Parkinson España entre otros méritos. En su intervención, Gurutz Linazarso comenzó por enumerar los retos del siglo XXI, en los que apuntó al cambio climático, los recursos naturales y las desigualdades. En su opinión hay tres factores que influirán en el desarrollo humano, el demográfico – a este ritmo, se esperan 11.000 millones de personas en 2100- la hiperconectividad y la aceleración tecnológica.

Gurutz Linazasoro repasó algunas investigaciones que tratan de explicar el funcionamiento del cerebro, del que dijo que es el gran procesador de información, el que garantiza la supervivencia y el que dirige las conductas en las que el impacto cultural tiene gran influencia. El cerebro –apuntó- recibe también información del resto de órganos y tiene vida propia.

En ese análisis del cerebro es fundamental el conocimiento de las conexiones de las neuronas, con dos propiedades, la solidaridad y la plasticidad. Y explicó las dos revoluciones existentes actualmente, una que trata de crear un mapa de conexiones entre 86.000 millones de neuronas y otra que pretende crear una simulación de cerebro humano, todo ello con el objetivo de mejorar la salud de las personas.

Linazasoro concluyó su exposición asegurando que la inteligencia artificial es cada vez más influyente. En su opinión, trata de resolver problemas complejos, si bien, advirtió que todavía queda pendiente el reto del “sentido común”. Linazasoro explicó la existencia de teorías que pretenden mejorar capacidades del ser humano a través de la utilización de recursos tecnológicos, el análisis de datos que permitan determinar diagnósticos médicos o de otro tipo, incluso para poder hacer predicciones, en definitiva, predijo la convivencia con máquinas humanizadas a las que, apuntó, “es necesario poner salvaguardas”.

 

 

 

 

Tribialean jolasten

Aurten ere gure ikasleak ederki pasatzen ari dira atsedenaldietan "Batek daki" euskal tribialean lehia bizian.

Zorte on denoi!!!.


 

 

Ortografia Lehiaketako 2017 sariak

 

GAZTELANIA ETA LITERATURA MINTEGIA

Lenguako Mintegiak antolatu duen Ortografia-lehiaketako irabazleak:

 

- 1. DBH, Lander Álvarez

- 2. DBH, Miriam Alonso

- 3. DBH, Nerea Rico

- 4. DBH, Amaia Zufiaur

- 1. BATXILER, Xabier Moreno

- 2. BATXILER, Iñigo de Martín

¡¡¡Zorionak guztioi!!!

 

 

Zuk ba al daukazu kamiseta?

Larunbat honetan ere kamisetak salgai Pirulo plazan 10:30-13:30 bitartean eta Zumarragako azokan 13:00ak arte.

 

DBH Aurrematrikula 2017-18

2015-16 ikasturterako DBHko aurrematrikula berria urtarrilak 30etik otsailak 10era egingo da.

Hezkuntzako web orrialdeko enlazea hurrengoa delarik:

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-5473/eu/contenidos/informacion/dif3/eu_2078/matricula_primaria_secundaria.html

Ate irekien eguna otsailak 7ean, arratsaldeko 18:30an izango da.

Institutura igotzeko autobusa 18:15ean Zumarragako Elizatik aterako da eta Urretxuko Euskadiko Kutxan ere geldituko da.


DOKUMENTUAK
:

DBHko aurrematrikula orria.

Hezkuntza premia berezietako galdeketa.

 

 

Zuk ba al daukazu kamiseta?

Larunbat honetan ere kamisetak salgai Pirulo plazan 10:30-13:30 bitartean eta Zumarragako azokan 13:00ak arte.

 

2003-04 ikasturtea

2003-04 ikasturteko argazkiekin hurrengo bideoak egin ditugu: 

&;

 

50.urteurrenaren kamisetak

Iritsi dira urteurreneko kamisetak. Institutuko ikasle eta langileok baditugu. Zurea nahi baduzu, etorri Pirulo plazara, larunbatean 10:30-13:30 bitartean. Salgai egongo dira bertan.

 

HOR KONPON abendua 2016

Abenduero bezala gure ikasleek Hor Konpon aldizkaria argitaratu dute.
Bejondeizuela, lan bikaina!

Irakurri eta gozatu!!!!

     Irudi gainean klik egin aldizkaria irakurtzeko

 

PIN 2016

   

Urteroko moduan urteari amaiera bikaina emateko DBH 1eko eta DBH2ko ikasleak Bilboko Eguberritako parkera joan dira. Egun ederra pasa zuten!!!

Argazkiak ikusteko egin klik hemen.

 

 

 

 

Patioan 50 zenbakia irudikatu dugu

   

Begira ze argazki atera dugun gaur. DRON bat izan dugu institutoan hegan!

Bideo bat ere grabatu dugu!!! ikusi bideoa

 

Santo Tomas 2016

   

 

 

 

1964: Institutu zaharraren lehenengo harria.

   

Duela 52 urte ipini zuten Instituto zaharraren lehenengo harria. 1964az geroztik, JM Iparragirre, geroa eraikitzen.

 

 

PIN 2016

   

Abenduaren 15ean, DBH 4.mailako ikasleek Zumarragako eta Urretxuko Udalek antolatutako euskal musikagintzaren inguruko saio bat izan zuten Zelai Arizti zine-aretoan. BAGA, BIGA, HIGA proiektuaren helburua Euskal musikagintzaren historia era atsegin batean transmititzea da eta halaxe egin dute Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta abeslariek. Ikasleek euskal kantzagintza ezagutzeaz gain, gozatu ere egin dute, beren gustuko kantariekin batera abestuz.

 

 

 

 

Gabonetako arbola

Arantzazu kareharriak 2016  

Gure gabonetako pinuak ere 50.urteurrena ospatzen du!

 

 

Argazki zaharren bilduma

   

Institutoko ikasle izan zara?

Bertako argazki bilduma egin nahi dugu, eta garai guztietakoak bilatzen ari gara: zaharrak, oso zaharrak, berriak eta ez hain berriak.

Bidali iezaguzu zurea, Facebook bidez edo jmi50urte@gmail.com emailera, eta esan ze urtetakoa den eta nor agertzen zareten argazkian.

Guztion artean osatuko dugu!

 

 

Gabonetako postal lehiaketa

   

Irabazlea Marina Romón izan da. Zorionak Marina!!!

Eta parte-hartzaile guztien artean aipamen berezia Jon Ander Lópezentzat izan da. Zorionak Jon Ander!!!!

 

 

Euskararen eguna

 Guk ere "Zer egin dezaket nik euskararen alde?" lelopean ospatu dugu euskararen eguna.

Besteak beste: kultur lehiaketa, euskal musika entzun eta abestu, euskal leloak ezagutu, euskarari zuzendutako mezuak hostoetan idatzi zuhaitz bat apaindu eta ginkana bat egin ditugu.

Euskaraz biziz gozatu dugu.

 

 

 

 

Institutuaren 50.urteurrena ospatzen dugu

 

 Ikasturte honetan institutuaren 50.urteurrena ospatzen dugu.

Ikasturtean zehar hainbat ekintza egingo ditugu: Ikastetxearen sarreran pankarta handi bat jarri, kamisetak, liburuxka, hitzaldiak, kontzertuak ....

2017ko apirila 1ean bazkari herrikoia egingo dugu Urretxuko frontoian .

Anima zaitezte!

facebook-en irakurri

 

Azaroaren 25a, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Arantzazu kareharriak 2016  

Gaur, Azaroaren 25a, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta zenbait ekintza egin ditugu.

 

 

Bekak ikastaroak egiteko atzerrian

DBH 3 eta 4 eta Batxilergoko ikasleek aukera dute aleman, frantses eta ingeleseko ikastaroak egiteko atzerrian. Epea irekita dago Abendu 5era arte.


Honen agindua 2016/11/03ko EHAAn azaltzen da.
 
Informazio osoa www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net orrian azalduko da Bekak, laguntzak eta diru-laguntzak atalean edota beste helbide honetan.

Eskutitza

 

 

 

 

Larrialdi-simulakroa

 
Azaroaren 18ean, urtero bezala, sute baten larrialdi-simulakroa egin dugu. Dena ondo atera da.

 

Burubero programaren grabazioa

 

Azaroaren 15ean DBH4ko ikasleak Buru Bero programaren grabazioa nola egiten zen ikustera joan ziren. Primeran pasa zuten.

 

 

 

Arantzazu kareharriak 2016-15-11

Arantzazu kareharriak 2016  

 

Asteartean hilaren 15ean DBH 1 mailako ikasle eta hainbat irakasle Arantzazu inguruko kareharriak aztertzera joan dira. Horretarako Oñatiko "Natur Eskolako"" begiraleen laguntza izan dute.

Guztiak oso gustora ibiltzeaz gain ikasleentzako baliagarria izan da Biologi/Geologian harrien gai lantzen ari baitira.

Argazki guztiak ikusteko egin klik hemen 


 

 

Mineralogia museoan

Argazki guztiak ikusteko egin klik hemen 


 

 

Zientziaren astea

 zientzia astea 2016

Azaroaren 4an, D.B.H.ko 3. mailako ikasleak Donostiara joan ziren Euskal Herriko Unibertsitateak urtero antolatzen duen Zientzia Astea bisitatzera.

Bertan, ikasleek, zientziaren hainbat arloko esperimentuak ikusteko eta informazioak jasotzeko aukera izan zuten (Kimika, Fisika, Matematika, Robotika, Energia berriak...).

Orokorrean, bisita oso interesgarria iruditu zitzaien eta ondo pasatu zuten.

Argazki guztiak eikusteko klikatu hemen.

 

 

Sukaldaritza lehiaketa 2016

Zorionak!!! 

 

Errebalidarik EZ!!!!

J.M.Iparragirre BHI institutuak, LOMCEk ezartzen duen errebalidaren kontra proposatutako ekintzekin bat egin du.

Errekreo orduan DBHko ikasleak eta irakasleak enkartelada bat burutu dute.  

 

Ortografia lehiaketa

El Departamento de Lengua castellana y Literatura del IES Jose Mª Iparragirre de Urretxu convoca el primer Concurso de ORTOGRAFÍA (curso 2016-2017) con el objetivo de promover la correcta escritura de las palabras, respetar las reglas de Ortografía, acentuación y puntuación, y con ello, aumentar el nivel de competencia léxica entre su alumnado.

Bases del concurso

 

Guraso-tutore bilera

Datorren ostegunean, urriak 13 arratsaldeko 18:30etan, DBHko eta Batxilergoko guraso-tutore bilera izango dugula Joxe Mari Iparragirre B.H.I-an.

Bilera honetan ikasturteko antolaketa eta talde bakoitzari dagozkion gai orokorrak landuko dira.

Bertara etorri ahal izateko autobus zerbitzua izango duzue, Zumarragako Elizaren eta Urretxuko Euskadiko Kutxaren ondoan, 18:15etan.

 

1.Batxiler Igartubeiti baserri-museoan


 

2016-17 Beka deialdia

 2016-17 ikasturteko beka deialdia atera da.

Hemen daukazue Hezkuntzako orrialdeko lotura.

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-5552/eu/contenidos/informacion/dib1/eu_2032/escolarizacion_e.html

Aurten aldaketa daudenez gurasoei eskutitza bidali diegu informazioa ematen.

 

ZINE programa: DBH1, DBH2 eta DBH3 (2016-17 ikasturtea)

Kurtsoan zehar eta programa honen barruan 4 pelikula ikusi ahalko dituzte. Saioak goizeko 9:00etan hasiko dira Zelai Aristi zine aretoan.

1. Gaia: AUTONOMIA eta ERANTZUKIZUNAK

UDAKO ERREGEAK:

Patrick, Joe eta Biaggio bitxi nerabeek, euren independentzia aldarrikatzeko ekintza batean, gurasoen babesik gabe bizitzen saiatzeko, udako oporretan zehar etxe bat egitea erabakiko dute basoaren erdian. Uda zoragarria izan behar zuena, ikasbide garrantzitsua bilakatu zaie, non familiak uste baino itzal handiagoa izango duen.

 
 
2. Gaia: GENERO BERDINTASUNA.

Gaiaren arabera, hiru ataletan sailkatutako film laburren zerrenda batek osatzen du jarduera hau (emanaldi bakar batean ikusiko dira).:

1. atala: Emakumeen ahalduntzea.
2. atala: Maitasun eta sexualitatea.
3. atala: Maitasun-sexu aniztasuna.

 
 
3. Gaia: ANIZTASUNAREN ALDE, DISKRIMINAZIOAREN KONTRA.

BOSA! Jarduera: MUSTANG

Film hunkibera, zirraragarria eta saritu honek, egungo Turkiako landa eremu baten bizi diren 12 eta 16 urte bitarteko 5 ahizpa umezurtzen istorioa azaltzen digu. Gizarte patriarkal eta diskriminatzailean hasi eta hezten direneko giro tradizional eta kontserbadore honetatik ihes egiten saiatuko dira neskak.

 

4. Gaia: BIZIKIDETZA IKASGELAN.

EL NOVATO

Film honek umore ukitu batekin hiyz egiten digu nerabezaroko egoera, sentimendu, emozio eta bizipen unibertsalei buruz institutura lehen aldiz joatean bertako berdinen arteko hierarkia, gorenera iritsi eta ospetsuak direnekiko desadostasunak, ehendabiziko maitasun kontuak, baina batez ere, lankidetzaren balioa, taldearekiko leialtasuna eta onartua ez izatearen arazoa egoki bideratzea.

 
 

ZINE programa: DBH4 eta BATXI (2016-17 ikasturtea)

Kurtsoan zehar eta programa honen barruan, 3 pelikula ikusi ahalko dituzte. Saioak goizeko 9:00etan hasiko dira Zelai Aristi zine aretoan.

 

1. Tema: ERANTZUNKIZUNAK HARTZEA.

LABURRA GELAN: Run of the mill.

UNICEFen eskutik egindako animaziozko film honek, droga munduan erori ondoren bertatik ateratzeko gazte batek egiten duen ahalegina azaltzen digu.

 

ZELAI ARISTI aretoan: Ezkutuan / A escondidas.

Bilbon egindako film honetako bi gazte protagonistak bizitza, drogak, maitasuna eta benetako laguntza izateko zailtasunez jabetuko dira.

 
 

2. Tema: KOMUNIKABIDEAK, OSASUNA eta AUTO-ESTIMUA.

LABURRA GELAN: Plastic.

Annak hitzordua dauka Henry-rekin eta hau bereganatzeko… gustuko ez dituen bere gorputzeko zenbait atal aldatzea erabakiko du.

ZELAI ARISTI aretoan: Mi "perfecta" hermana.

Nerabezaroko mundu erakargarrian sartuaz batera, erreferente duen Katja, ahizpa nagusiak elikatze arazoak dituela jakingo du Stellak.

 
 
3. Tema: GAINDITZEKO GAITASUNA.

LABURRA GELAN: Alia.

Alia afganiarra da eta irlandar mutil batekin dabil ezkutuan. Etxekoek horren berri izatean erabaki bat hartuko dute.

ZELAI ARISTI aretoan: Mustang.

Nerabe eta umezurtz diren bost ahizpa eta Turkiako landa-eremu patriarkalean bizitzeko bost era desberdin..

 
 
4. Tema: SARE SOZIALEN ERABILERA eta JAZARPENA.

On-line bidezko programa: FRENATZEKO ARRAZOIAK.

IKUS-ENTZUNEZKO DOKUMENTU desberdinen sorta bat (film laburrak, benetako esperientzien lekukotasunak, albisteak) eta ariketa hauez osatutako MATERIAL DIDAKTIKO ELKARRERAGILEA biltzen ditu:

  • Instagramen arduragabeko erabilera.
  • WhatsApp-aren erabilera obsesiboa.
  • Sare Sozial erabilienek jarreran daukaten eragina.
 
 

Surf egiten Zarautzen

Aurten ere, Gorputz Hezkuntza mintegiak antolatuta, 1.Batxilergoko ikasleak surf egitera joan dira.

Zarautzen egon dira eta surf elkartekoekin ikastaroa egin dute.

Nahiz eta eguraldi kaskarra izan...uraren tenperatura ederra zegoen eta...oso gustura ibili dira olatuak harrapatzen ...topera!!

Hurrengo urtean berriro bueltatzeko gogokin!! !


 

 

2016-17 ikasturtearen aurkezpen eguna

 2016-17 ikasturteko aurkezpena irailaren 7an, asteazkena, egingo da DBH, Batxiler eta Heziketa Zikloko 1.kurtsoko ikasleentzako.

Ordutegia hau izango da:

DBH: goizeko 10:30etan

Batxilergoa eta Heziketa Zikloa: goizeko 11:00tan.

Era berean, gogorazi nahi dugu DBH1eko gurasoekin bilera bat egingo dugula asteartean irailak 6,  arratsaldeko 18:30etan.

Bilera honetarako autobus zerbitzua Zumarragako Elizaren eta Urretxuko Laboral Kutxaren ondoan, 18:15 etan, izango da.

 

 

© J.M.Iparragirre BHI
Telefonoa: 943721413 | Fax: 943721403 | 012286aa@hezkuntza.net