ES | EU | EN
Gobierno Vasco

1go Batxilergokoak Tribialean jolasten

1.batxilergoko ikasleek Kultura Zientifikoan "TRIVIAL" bat egin dute kurtsoa amaitzeko.  Zortzi gai landu dituzte galderen bidez. Azkenean polita gelditu zen. Orain oporretan disfrutatu!!


 

 

Eskalada hastapenak

Maiatzean gure 2.DBHko ikasleek eskalada hastapen saio bat egin dute;Gorputz Hezkuntzako mintegiak Gipuzkoako Mendi Federazioarekin batera antolatuta,Beasaingo eta Tolosako kiroldegietan.

Jo ta ke ibili dira horman gora eta behera, benetan gustora!


 

 

2016 literatur lehiaketa

 

 

EA21 Udal foroa

Gaur asteartea, maiatzak 17, Eskola Agenda 21eko ordezkariak Urretxuko udaletxera joan gara eta bertan ikasturte honetan zehar landu dugun Ekonomia Jasangarriaren inguruan egindako lanaren eta proposamenen berri eman diegu udaleko ordezkariei, bai eta gure aldetik hartzeko prest gauden konpromisioak ere agertu diegu. Guztira Urretxu eta Zumarragako ikastetxeetako Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek parte hartu dugu.

Orain guztion ardura da egindakoari heltzea!

 

 

Tribialean jolasten

Azken asteotan lehia bizian dabiltza 1DBHko ikasleak tribialaren antzekoa den "Batek daki" jolasean. Bertan agerian uzten ari dira beren jakituria. Gaur jokatuko da finala!


 

 

Ekainberrira irteera

DBH1-eko ikasleak egun batez ehiztari Ekainberrin!


 

 

JM Karrere ipuin kontalaria

 JM Karrere ipuin kontalaria DBH2ko ikasleekin egon zen.

 

Zumaiako Flysch-a

"4.DBHko Biologia eta Geologia arloko ikasleak Zumaiako Flysch-a ezagutzeko irteera egin dugu. Bertan, Biotopo Babestu bezala izendatua dagoen eremua ezagutzeko parada izan dugu, Kostaldeko Geoparkearen zati bat hain zuzen ere. Algorriko Interpretazio Zentruan bertako begiraleek geologiako azalpen batzuk eman ondoren, bertatik bertara geologiaren harribitxi hau ikusi eta disfrutatu ahal izan dugu, mundu-mailan geologoen artean erreferente bilakatu dena, 2 estratotipo bertan baititugu izendatuta. Irteera labur baina interesagrria izan da!".


 

 

Literatura lehiaketa 2016 Sarituak

 

 

San Jordi Gainzurin

Apirilaren 22an, San Jordi bezpera zela eta, gure ikasle batzuk Gainzuri Ikastetxean izan ziren LHko 4.mailako ikasleei ipuin bat kontatzen. Oso saio polita izan zen eta izugarri gozatu zuten batzuek zein besteek.

 

 

Argixao Zentrora bisitaldia:

Apirilaren 19an, Erizaintzako Zikloko ikasleek Argixao Zentro Sozionsanitarioa eta bertako jarduera ezagutu zuten.

 

 

Gosari osasuntsua Heziketa Zikloan

Aurreko ostiralean, Erizaintzako Zikloko ikasleek gosari osasuntsua prestatu zuten.

 

Zumarragako ospitalera bisita

Apirilaren 15ean, Erizaintzako Zikloko ikasleek Zumarragako Ospitalera bisita interesgarria egin zuten.

 

Arcelor-Mittal EZ ITXI. Elkartasuna.

Azken urteotan krisia deitu duten horren ondorioz, gure Hezkuntza Komunitateko hainbat lagun eta senide egoera latzak pasatu behar izan dituzte. ArcelorMittal enpresaren ixte asmoak, ordea, Urretxu-Zumarraga herrietan duen dimentsioagatik bereziki kezkagarria egin du arazoa eta horren aurrean uste dugu Hezkuntza Komunitateak ezin duela entzungor egin.

Hori dela eta, lerro xume hauen bitartez, Gainzuri LHIko eta J.M. Iparragirre BHIko Hezkuntza komunitatea osatzen dugunok gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu modu zuzen zein zeharkakoan gatazka hau sufritzen ari direnei eta, aldi berean, gure atxikimendua luzatu burutuko diren aldarrikapenen aurrean.

 

Miarritzera txangoa

 

 

"Autoritatea eta distziplina familiaren bizitzan" hitzaldia

“Autoritatea eta distziplina familiaren bizitzan” ; gaiari buruzko hitzaldia izango da   martxoaren 16an, Urretxuko Kultur Etxeko Areto Nagusian, 18:30tan. J. M.Iparragirre institutoko Guraso Elkarteak antolatuta.

Hemen duzue deialdiari buruzko informazioa.


 

Agur ta ondo pasa!!!

4 DBHko azikasleak ikasketa bidaira joan dira. Hurrengo bost egunetan Pirineoetan eta kosta aldean pasako dituzte.

Agur, ondo pasa eta laister arte!!!!


Bidean paisaai txuri txuria:
 
Bazkaltzen:
Hotelean: 

 

EuskEskoba: Atsedenaldiak euskaraz

 

Julen Gabiria idazlea gure ikastetxean

Julen Gabiria idazlea gurean egon da gaur 1. Batxilergoko ikasleekin "Connemara gure bihotzean" eleberriari buruzko solasaldi interesgarria izan da.

 

Nazionarteko Emakumeen eguna

Martxoak 8, Nazionarteko Emakume Langileen eguna ospatu dugu gure ikastetxean. Gure leloa sexismorik gabe ikastetxea amestea izan da. Eta amets hoiek haizeak eramango ez dituen zuhaitz baten adarretan jarri ditugu.

 

Literatur lehiaketa 2016

 

Deialdia ikusteko egin klik hemen

 

 

Adur Larrea gure institutuan

Atzo, otsailaren 18an, Adur Larrea komikigile, marrazkilari eta ilustratzaileak saio interesgarria eskaini zien DBH1 mailako ikasleei.


 

Hezkidetza

 

Gaur arratsaldean, astearteak 16,Eider Goiburuk "Genero indarkeria"ri buruzko saio bat eskaini digu, liburutegian bildu garen irakasleoi.

Amodiozko testu lehiaketa

Otsailaren 14, San Balentin eguna.

Maitasunezko testuen lehiaketa

NorentzatDBH4ko ikasleentzat.

SariaLiteratura erotikoko liburu bat eta 20€.

Antolatzailea: Ikastetxeko Normalkuntza batzordea.

Mila esker, aldez aurretik, parte hartzaileei.

 

 

 

Batxilergoko azterketak

Gaur osteguna, otsailaren 11a, 1. eta 2. batxilergoko azterketak hasiko dira. Hurrengo lau egunetan ikasleek buru belarri jardungo dute azterketa hauek aurrera ateratzeko.

 

 

 

Inauteriak 2016- Argazkiak

 


 
 

 

Familiei eskutitza

Hezkuntza Sailaren bidez Tolosako Udalak Inauterietan nerabeek egiten duten alkohol kontsumoak sortzen duen egoera dela eta bidali digun eskutitza irakurri nahi baduzue hemen klik egin.

 

Inauteriak 2016

Bihar, otsailaren 5ean inauteriak direla eta ikasleak mozorrotuta klasera etorriko dira.

Klaseak emango dira 8:30etik 12:30ak arte.

Eta 12:30etik 14:30ak arte “ostiral argala” ospatzeko Batxilergoko ikasleek antolatu dituzte ginkana eta herri kirolak.

Gogoratu, aurtengo egutegian, otsailaren 8 eta 9an ez dagoela klaserik, institutua itxita egongo da.

Hementxe dituzue 2. Batxilergoko ikasleek Ordenagailu bidezko diseinua erabilita egindako kartel koloretsuak.

Egileak: Nuria Gorostidi               Irati Orbegozo              Amaia Salvador

 

 

EuskEskoba: Atsedenaldiak euskaraz

Jada hasiera eman diogu aurtengo eskoba txapelketari

Partidak liburutegian jokatzen dira atsedenaldi luzeetan.
Jokaldiak 31 puntura izango dira. Bukaeran berdinketa badago finala jokatuko da.
GAZTELANIAZ HITZ EGITEAK TANTOAK GALTZEA EKARRIKO DU.

 Hauek dira bikoteak:

  • Haritz – Markel
  • Sergio - Miriam
  • Nikolas - Ane
  • Amaia - Jone
  • Elena - Elene
  • Beñat - Urtzi
  • Unai - Zuhaitz
  • Mª Carmen - Elena
  • Ane - Maitane
  • Argoitz - Amets
  • Naroa - Paula
  • Markel - Iker
  • June - Irune
  • Jairo - Aimar
  • Valentino - Arritxu
  • Imanol - Julen

 

Agur 2015


 Ondo buka ezazue urte zaharra eta datorrenari gogotsu heltzeko indarrak batu.



Formakuntza: lehen sorospenak

Abenduaren 15 eta 22an irakaslegoak lehen sorospenen inguruko formakuntza jaso zuen.

DIPC bisita

 

 

Baga Biga Higa

 Abenduaren 16an, DBH 4.mailako ikasleek Euskal musikagintzaren inguruko saio bat izan dute Labeaga aretoan. BAGA, BIGA, HIGA proiektuaren helburua Euskal musikagintzaren historia era atsegin batean transmititzea da eta halaxe egin dute Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta abeslariek. Ikasleek euskal kantzagintza ezagutzeaz gain, gozatu ere egin dute, beren gustuko kantariekin batera abestuz.


 

IX Argazki lehiaketa

 Institutuko Gurasoen Elkarteak IX. ARGAZKI LEHIAKETA antolatu du Sta. Lutzi egunean.

¡Animatu zaitezte eta zuen argazkiak igo! Parte hartzaileen artean tablet bat zozketatuko da.

Oinarriak ikusteko egin klik hemen.

 

DBH1 Euskararen egunarekin

DBH 1eko ikasleekin online horma-irudi bat egin dugu Euskararen egunerako.

Euskararen eguna

Gaur JMIparragirren Euskararen eguna ospatu dugu!!!!!

Hustuketa simulazioa

Gaur, azaroak, 27, hustuketa simulazioa egin dugu larrialdietarako planean agertzen den bezala.

Ikasle eta irakasleen hustuketa normaltasun osoarekin burutu da.

Esgrima ikastaroa

Pasa den azaroaren 23an, DBH 1.mailako ikasleek BORROKA KIROLAK unitate didaktiko barruan Esgrima ikastaro baten parte hartu zuten. Kirol desberdina ezagutzeko aukera izan zuten.

Oso ondo pasatu genuen!

BioDonostia

Pasa den azaroaren 24ean, 2. batxilergoko BIOLOGIA eta GIZA ANATOMIA ETA FISIOLOGIAko 14 ikasle Donostiako BioDonostia Osasun Ikerketa Institutuak antolatutako ate irekietara joan ginen. Bertan, Ana Gorostidi ikerlari gidari, osasun arloan puntako ikerkuntza nola burutzen den bertatik bertara ikusi ahal izan genuen eta, aldi berean, ikasgaietan lantzen ditugun hainbat kontzeptu hobeto ulertzen lagundu zigun.


Gurasoentzako hitzaldia

“Nerabeak eta teknologia berriak (WhatsApp, Facebok,Twitter, Instagram...): ikusten ez dugun indarkeria” gaiari buruzko hitzaldia izango da azaroaren 24an, Zelai- Arizti ZINEAN, 18:30tan.

Hemen duzue deilaldiari buruzko informazioa.

https://twitter.com/instiJMI/status/668806684425510913

 

Beldur Barik lehiaketa 2015: Herri saria

Bihar, azaroaren 21, goizeko 8retan hasiera emango diogu Herri Sariako bozkaketari! Azaroaren 25 arte izango duzue epea zuen botoa emateko!

Botoa emateko argibideak: 

http://beldurbarik.org/category/lehiaketako-azalpenak

https://twitter.com/instiJMI

 

Hauek dira aurkeztutako lanak:

ARTAZIEGAZ   EDERTASUNAREN ITZALPEAN     MATXISMOA MUNDUAN   SOILIK ENTZUN

BI BANDATAN JOKATZEN    DESBERDINAK EZ DIRENAK ZERTAN DESBERDINTZEN ARITU

 

 

 

UROLA enpresa bisitatzen

Gaur, azaroak, 19  1. eta 2. Batxilergoko Marrazketako ikasleek Ezkio-Itxaso dagoen UROLA enpresa bisitatu dute bere funtzionamendua eta produkzioa ikusteko.

Plastikoko hitza grekoko “Plastikos”-etik dator eta moldakorra esan nahi du; enpresa honetan plastikozko ontziak  nola moldeatzen diren  ikusteko aukera izan dute eta teknologia desberdinekin egindako plastiko ontziei  buruzko informazio ezin hobea jaso dute.

Mila esker UROLA enpresa eta bere pertsonalari eskainitako arretagatik.


Beldur Barik lehiaketa 2015

 

2015. urteko Beldur Barik lehiaketara J.M. Iparragirre BHI-ko ikasleek aurkeztu dituzten bideoak eskuragarri dituzue. Eskerrik asko eta zorte on, ikastetxearen izenean, parte hartu duzuen guztioi. Halaber, mila esker kolaboratzaile guztiei eskaini diguzuen laguntzagatik.

 

 

Hauek dira aurkeztutako lanak:

ARTAZIEGAZ   EDERTASUNAREN ITZALPEAN     MATXISMOA MUNDUAN   SOILIK ENTZUN

BI BANDATAN JOKATZEN    DESBERDINAK EZ DIRENAK ZERTAN DESBERDINTZEN ARITU

 


Batxilergoko azterketak

Gaur osteguna, azaroaren 12a, 1. eta 2. batxilergoko azterketak hasiko dira. Hurrengo lau egunetan ikasleek buru belarri jardungo dute azterketa hauek aurrera ateratzeko.

https://twitter.com/instiJMI/status/664721143786577920

https://twitter.com/instiJMI/status/664725917030350848

 

 

Urretxuko mapa geologikoaren aurkezpena

 Pasa den ostiralean, azaroaren 6ean, Biologia-Geologia aukerako DBH 4. mailako ikasleak eta 2. batxilergoko Lur eta Ingurumen Zientzietako ikasleak, Labeaga aretoan izan ginen Txema Hernandez geologo eta egun Cristina Enea Fundazioko Zuzendariak sortu eta aurkeztu zuen Urretxuko Mapa Geologikoaren aurkezpenean. Aurkezpen hau Urrelur Museoak urtero antolatu ohi duen Mineralogi eta Paleontologia Astearen barruan kokatu zen. Aurkezpen oso interesgarria izan zen, gure herriak eta bailara osatzen duten ezaugarri geologikoen inguruan ikasteko aukera eman baitzigun.

Institututik eskerrak eman nahi dizkiogu bai Txemari eta bai Urrelurri ezagutza hauek gurekin partekatzeagatik.

 


Eguberritako postal lehiaketa

Prest dago Eguberritako postal lehiaketa.

Animatu eta parte hartu!!!

Deialdia ikusteko klikatu hemen.


Surf Zarautzen

Urriaren 16an, Gorputz Hezkuntzako mintegiak antolatuta, lehen batxilergoko ikasle guztiak eta bigarren batxilergoan AISIA aukerazko ikasgaia aukeratutakoak, surf egitera joan ginen Zarautzera.

Han, Zarauzko Surf Eskolakoekin 2 orduko ikastaroa burutu genuen. Oso ondo pasatu genuen!

Argazkiak ikusteko klikatu hemen

 


Interneten erabilerari buruzko hitzaldia


Datorren urriaren 27an, “Internet erabiltzearen arriskuei” buruzko hitzaldia egingo da Zelai- Arizti ZINEAN, 18:30tan, eta bertara gonbidatzen zaitugu.

Deialdia ikusteko klikatu hemen.

 


Guraso-tutore bilera


Datorren asteartean, urriak 27 arratsaldeko 18:30etan, DBHko eta Batxilergoko guraso-tutore bilera izango dugula Joxe Mari Iparragirre B.H.I-an.

Deialdia ikusteko klikatu hemen.

 


Irteera Igartubeiti baserrira

 Urriaren 13ean Batxilergoko 1.mailako ikasleek Igartubeiti baserria bisatatu zuten.

Baserria eta Interpretazio Zentroa ikusteaz gain, Sagarraren Astea zela-eta, aurrez aurre, sagar zanpaketa eta tolarea lanean ikusi zuten. Ondoren ateratako zukua dastatzeko aukera ere izan zuten.


© J.M.Iparragirre BHI
Telefonoa: 943721413 | Fax: 943721403 | 012286aa@hezkuntza.net