ZINE programa: Aurkezpena

TREBETASUNAK LANTZEN

Bizitzarako Trebetasunak, Genero Berdintasuna eta Kultur Aniztasuna Programak.

Jasotzaileak: DBH-ko 1. eta 2. mailetako ikasleak.

TREBETASUNAK LANTZEN DBH Programak eskaintzen duena:

  • Enpatia, erabakiak hartzea edota gizarte eta familiarteko harreman positiboak bezalako trebetasunak lantzera bideratutako film luzeen hautaketa batek osatutako ikus-entzunezko proposamena.
  • Eta horrez gain:
  • BOSA! Programa (Aniztasunaren alde eta Diskriminazioaren aurka),beste kultura batzuetako gizakiekiko bizikidetza, gizarteratzea eta kultur aniztasunaren balioa azpimarratu eta sustatzeko ariketez osatutako ikus-entzunezko hautaketa bat.
  • ZU ZEU Programa: BERDINTASUNERAKO BIDEAN (Genero Berdintasunerako Programa), nerabezarotik hasita jarrera sexistak aurreikusi eta maitasuna-sexualitate aniztasuna sustatzera bideratutako ikus-entzunezko eskaintza berezi eta ariketez osatua dago.

ADIKZIO AURRETIK

Droga-mendekotasunen Prebentzio Unibertsalerako Programa

Jasotzaileak: DBH-ko 3. eta 4. mailetako eta ZIG gelako ikasleak.

ADIKZIO AURRETIK Programak eskaintzen duena:

Hainbat ikastetxetan egindako galde-sortetako erantzunetan bildutako beharrizanetatik jasotako gaien sailkapena.

Aukeratutako gaietara egokitutako ikus-entzunezko proposamena: zinema-aretoan ikusteko film luzeak, ikastetxean ikusi eta lantzeko film laburrak eta irakasleentzako tutoretza-lanak.

Ikus-entzunezko material didaktikoa, ikaslea gehiago inplikatu eta lanari etekin handiagoa atera asmoz.

Formatu digitaleko material didaktiko osagarria lanean sakontzeko. .