Batxilergo aurrematrikula 2014-15

2014-15 ikasturterako Batxilergo aurrematrikula maiatzaren 5etik 15 bitartera egingo da.

DOKUMENTAZIOA:

Ikaslearen NANaren fotokopia.

Aita/amaren NANaren fotokopia.

Inprimakiak ikusi

 

MATRIKULA:

2014-15 ikasturterako Batxilergo matrikula ekainaren 23etik uztailaren 4 bitartera egingo da.


HEZIKETA ZIKLOko aurrematrikula 2014-15

2014-15 ikasturterako Heziketa Zikloetako aurrematrikula maiatzaren 27etik ekainaren 6 bitartera egingo da.

DOKUMENTAZIOA:

Ikaslearen NANaren fotokopia.

Aita/amaren NANaren fotokopia (18 urtez azpikoentzat).

DBHko edo baliokideko ikasketen noten ziurtagiria.

Inprimakiak ikusi.

 

MATRIKULA:

2014-15 ikasturterako Heziketa Zikloetarako matrikula uztailaren 9tik 16 bitartera egingo da.


Azkue Literatur Lehiaketan saria

Maialen Akizu Bidegainek, gure ikastetxeko ikasleak, Resurrección Mª  Azkue Literatur Lehiaketan, Olerki arloan, B mailan, 1.go eta 3. sariak irabazi ditu.

Zorionak Maialen!!!

Segi horrela txapeldun!!!!


DBH Aurrematrikula - Matrikula 2014-15

Zikloetarako sarbide proba

Lanbide Heziketako Heziketa Zikloetarako sarbidea arautzen duen Aginduaren (2010eko azaroaren 15eko AGINDUAK aldatua)  arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hezkuntza-zikloetara sartzeko probak deituko ditu, gutxienez urtean behin; eta proba kasu bakoitzean zehaztutako egunean eta lekuan egingo dira.

Sarbide-proba horretan parte hartzeko izen-ematea dagokion eskabidearen bidez egingo da.

Lanbide Heziketako Zuzendaritzak antolatuko ditu irakaskuntza horretan sartu nahi duten eta zuzenean sartzeko baldintzak betetzen ez dituzten ikasleen sarbide-probak.

Sarbide-probak egiteko, ebaluazio-irizpideak ezartzeko eta horiek kalifikatzeko, epaimahaiak osatuko dira. Epaimahai horiek irakasleen kidegoko nahiz hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko karrerako funtzionarioez egongo dira osaturik, eta Lanbide Heziketako Zuzendaritzako teknikari bat ere izango da horietan.

Proba bai euskeraz, bai gazteleraz egin daiteke, izangaiak nahi duena.

Izen emateko epea: Urtarrilaren 13tik 22ra.


Saharen aldeko euskal karabana: Piztu itxaropena.


 Aurreko urteetan bezala, aurten ere eta urtarrilean zehar, Gipuzkoako S.E.A.D. en Lagun Elkartea (Sahararen aldeko euskal karabana) janari bilketa antolatu du, eta gure ikastetxeak kanpaina honekin bat egin du.

Zoritxarrez, egoera larria izaten jarraitzen du, eta elikagaien murrizketa zorrotzak saharar erefuxiatuen osasunean ondorio larriak izaten ari dira, batez ere bost urtetik beherako umeen, emakume haurdunen eta ama bular-emaileen osasunean.

Aurten biltzen ari diren janariak hauek dira: azukrea, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, lekaleak eta konpresak. Bilketa ikastetxean egingo da urtarrilaren 23a arte.