Donostiara irteera

Gaztelaniako mintegiak urtero antolatzen duen bezala, urtarrilaren 30ean DBH-ko 2. eta 3. mailako ikasleak Donostira antzerki bat ikustera eta Txuri Urdin Izotz Jauregian patinatzera joan ziren.

Hasieran Poema de Mio Ciden onarritutako obra ikusi zuten. Obra honen bidez Erdi  Aroko Literaturarekin lehenengo kontaktua izan zuten. Hiru aktore besterik ez zegoen, baina bakoitzak pertsonaia bat baino gehiago egin zuen. Hori dela eta, antzezlana oso originala izan zen.

 

 

Gero patinatzera joan ziren.  Ekintza honetan ikasle guztiek, ikaslea elbarriak barne, parte hartu zuten. Batzuetan modu librean, beste batzuetan monitorekin ordu eta erdian patinatzeko aukera izan zuten.

Ekintza hori bukatu ondoren, aisia izan zuten autobusak hartu aurretik.

Azkenean denek esan zuten irteera oso dibertigarria izan zela, beraz, urtero egitea komenigarria izango litzatekeela.

 

 

 



DBH Aurrematrikula 2013-14

2013-14 ikasturterako DBHko aurrematrikula berria urtarrilak 28tik otsailak 8ra egingo da.
Hezkuntzako web orrialdeko enlazea hurrengoa delarik:

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-5473/eu/contenidos/informacion/dif3/eu_2078/matricula_primaria_secundaria.html

Ate irekien eguna otsailak 6an, arratsaldeko 18:00an izango da.

Institutura igotzeko autobusa 17:45ean Zumarragako Elizatik aterko da eta Urretxuko Euskadiko Kutxan ere geldituko da.


DOKUMENTUAK
:

DBHko aurrematrikula orria.

Hezkuntza premia berezietako galdaketa.

Aukerakoen jakintzagaien aukeraketa:

Aukerakoak eta beharrezko dokumentazioa DBH1

Aukerakoak eta beharrezko dokumentazioa DBH2

Aukerakoak eta beharrezko dokumentazioa DBH3

Aukerakoak eta beharrezko dokumentazioa DBH4