Interneten erabilerari buruzko hitzaldia


Datorren urriaren 27an, “Internet erabiltzearen arriskuei” buruzko hitzaldia egingo da Zelai- Arizti ZINEAN, 18:30tan, eta bertara gonbidatzen zaitugu.

Deialdia ikusteko klikatu hemen.

 


Guraso-tutore bilera


Datorren asteartean, urriak 27 arratsaldeko 18:30etan, DBHko eta Batxilergoko guraso-tutore bilera izango dugula Joxe Mari Iparragirre B.H.I-an.

Deialdia ikusteko klikatu hemen.

 


Surf Zarautzen

Urriaren 16an, Gorputz Hezkuntzako mintegiak antolatuta, lehen batxilergoko ikasle guztiak eta bigarren batxilergoan AISIA aukerazko ikasgaia aukeratutakoak, surf egitera joan ginen Zarautzera.

Han, Zarauzko Surf Eskolakoekin 2 orduko ikastaroa burutu genuen. Oso ondo pasatu genuen!

Argazkiak ikusteko klikatu hemen

 


Irteera Igartubeiti baserrira

 Urriaren 13ean Batxilergoko 1.mailako ikasleek Igartubeiti baserria bisatatu zuten.

Baserria eta Interpretazio Zentroa ikusteaz gain, Sagarraren Astea zela-eta, aurrez aurre, sagar zanpaketa eta tolarea lanean ikusi zuten. Ondoren ateratako zukua dastatzeko aukera ere izan zuten.


ZINE programa "Adikzio aurretik": DBH4 eta Batxilergoa

 

1. Gaia: Motibazioa eta etorkizunerako proiektua.

"Zine programa: Adikzio aurretik" programaren barruan urriak 5ean, DBH4 eta batxilergoko 1.mailako ikasleek, T. Graffek zuzendutako "Scholl Rock Band" filma ikusteko aukera izan dute.

Kurtsoan zehar eta programa honen barruan, beste 2 pelikula gehiago ikusi ahalko dituzte. Saioak goizeko 9:00etan hasiko dira Zelai Aristi zine aretoan.


 
 

ZINE programa: DBH1, DBH2 eta DBH3 (2015-16 ikasturtea)

 

1. Gaia: ADINEKO ERREFERENTEAK NERABEZAROAN.

Esperientzia erreal batean oinarriturik, film honek hamahiru urteko Amy neskatoaren istorioa azaltzen digu. Ama hil ondoren, oso harreman ona ez duen aitarekin joango da bizitzera. Aita eta alabaren arteko maitasunak aurrera egingo du elkar zenbat behar duten jabetuz doazen heinean.

 


 
 

 

2. Gaia: GENERO BERDINTASUNA.

Gaiaren arabera, hiru ataletan sailkatutako film laburren zerrenda batek osatzen du jarduera hau (emanaldi bakar batean ikusiko dira):

1. atala: Genero rolak (Nena).
2. atala: Genero indarkeria (Doble check. Las razones de Elena)
3. atala: Maitasun-sexzu aniztasuna (Quién te crees que eres. Una tarde eta Camping)

 


 
 
3. Gaia: ANIZTASUNAREN ALDE, DISKRIMINAZIOAREN KONTRA.

Gaiaren arabera, lau atal desberdinetan sailkatu ditugun film laburren zerrenda batek osatzen du jarduera hau (emanaldi bakar batean ikusiko dira):

1. atala: Bidaia bat egitearen arrazoiak (Un día de campo)
2. atala: Mugan (Mofetas. On the line)
3. atala: Mugaz alde honetan (Abimbowe,Besteriz Ez , Jazmin)
4. atala: Enpatia + konpromisoa (Uwe & Uwe)

 
 
4. Gaia: MOTIBAZIOA ETA ETORKIZUN PROIEKTUA.

Will Burton nerabea erotuta dago musikarekin, baina ez dauka zaletasun hori partekatzeko bere adineko neska-mutil lagunik.

Kurtsoan zehar eta programa honen barruan, beste 3 pelikula gehiago ikusi ahalko dituzte. Saioak goizeko 9:00etan hasiko dira Zelai Aristi zine aretoan.

 
 

ZINE programa: DBH4 eta BATXI (2015-16 ikasturtea)

 1. GAIA: Motibazioa eta etorkizunerako proiektua.

LABURRA GELAN: Un día en Paris

Mouradi bere ingurua oso motibagarria ez zaion arren, oso argi dauka zer nahi duen: idazle izan.

ZELAI ARISTI aretoan: School rock band

Will Burton nerabea erotuta dago musikarekin, baina ez dauka zaletasun hori partekatzeko bere adineko neska-mutil lagunik.

 
 
2. GAIA: Substantzien kontsumoa eta portaera.

LABURRA GELAN: Anita

Udako beste egun batez, Anita ur gainean dago noraezean, bere etxe inguruko igeritokian...

ZELAI ARISTI aretoan: Programación especial en sala

Une, adin, substantzia, amets, beldur, kontsumoa eta motibazioaren inguruko gai desberdinak biltzen ditu. 4 FILM LABURREZ osatutako proposamen berri honek.

 
 
3. GAIA: Adineko erreferenteak nerabezaroan.

LABURRA GELAN: Física II

Jorgek uda osoa eman du Fisika ikasten berau gainditu eta unibertsitatera joateko asmoz, baina...

ZELAI ARISTI aretoan: Los Reyes del verano

Patrick, Joe eta Biaggio nerabeek, euren independentzia aldarrikatzeko ekintza batean, gurasoen babesik gabe bizitzen saiatzeko, udako oporretan zehar etxe bat egitea erabakiko dute basoaren erdian.

 
 
4. GAIA: Maitasuna eta sexualitatea nerabezaroan.

ON-LINE BIDEZKO PROGRAMA: Frenatzeko arrazoiak

IKUS-ENTZUNEZKO DOKUMENTU desberdinen sorta bat (film laburrak, benetako esperientzien lekukotasunak, albisteak) eta ariketa hauez osatutako MATERIAL DIDAKTIKO EKARRERAGILEA biltzen ditu:

  • Sexu harreman segurua bultzatu.
  • Guraso edota erreferentziazko helduekiko konfiantza bultzatu.
  • Sexu-jarreran arrisku egoera murrizten duen eragiletzat hartutako droga eta alkohol kontsumoaren eragina azertu.


Kurtsoan zehar eta programa honen barruan, beste 3 pelikula gehiago ikusi ahalko dituzte. Saioak goizeko 9:00etan hasiko dira Zelai Aristi zine aretoan.