Twitter-en gaude

Twitter-en daukagun orrialdea konektatu, institutuko azken albisteen berri edukitzeko.

@instiJMI

Irteera Igartubeiti baserrira

Urriaren 16an Batxilergoko 1.mailako ikasleak Igartubeiti baserria bisitatu zuten.
Bertan Sagarraren Astea zela-eta, aurrez aurre,  sagar zanpaketa eta tolarea lanean  ikusi zuten. Ondoren ateratako zukua dastatzeko aukera izan zuten.

Bilduma ikusi.


 

Zarautzera surf egitera

 

 

Urriaren 11n, gorputz hezkuntzako mintegiak antolatuta, lehen batxilergoko ikasle guztiak eta bigarren batxilergoan AISIA aukerazko ikasgaia aukeratutakoak, surf egitera joan giñen Zarautzera.

Han, Zarauzko Surf Eskolakoekin 2 orduko ikastaroa burutu genuen. Oso ondo pasatu genuen.

Argazkien albuna ikusi.

 

     

2013-14 DBHko guraso-tutore bilera

Datorren asteartean, urriak 22ean, DBHko guraso-tutore bilera izango dugu arratsaldeko 18:30etan.

Bilera honetan ikasturteko antolaketa eta talde bakoitzari dagozkion gai orokorrak landuko dira, hau dela eta, egokia iruditzen zaigu zuek bertara etortzea.

Bertara joan ahal izateko autobus zerbitzua izango da 18:15etan Zumarragako Elizaren eta Urretxuko Euskadiko Kutxaren ondoan.

 


Irteera Igartubeitia baserrira


 igartebeitia

Datorren urriaren 16an, asteazkena, Batxilergo 1. mailako ikasleak Igartubeiti baserrira joango dira. Bertan gure ondare historiko, artistiko eta kulturala ezagutuko dute. Honez gain, urtero antolatzen den “Sagardoaren astea” dela eta baserriko dolarea martxan ikusteko aukera paregabea izango dute.

 


 

Bekak 2013-14

2013-14 ikasturteko beka eskaera epealdia irekita dago. Inprimakiak ikastetxeko idazkaritzan jaso behar dira eta azaroaren 5a baino lehen itzuli behar dira osatuta.

 


Gurasoen Elkarteko Ohiko Batzar Orokorra

Urriaren 30ean, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan eta Urretxuko Kultur Etxean Gurasoen Elkarteko Ohiko Batzar Orokorra egingo da. Bertara ikastetxeko guraso guztiak gonbidatuta daude. Gai zerrenda honako hau izango da :

1. Aurreko aktaren irakurpena eta onarpena

2. Guraso Batzordearen informazioa:

a. Batzordekide berriak.

b. Elkartearen antolaketa eta helburuak.

c. Ekintzak: iazko ekintzen balorazioa eta aurtengorako aurreikusita daudenak.

d. Kontuen egoera.

3. Norberak lekarkeena.

Bertan ikusiko garelakoan (batzarra amaitzerakoan pintxo batzuk eta trago bat hartzeko aukera egongo da).

 


2013-14 Batxilergoko guraso-tutore bilera

 

Datorren asteartean, urriak 15ean, Batxilergoko guraso-tutore bilera izango dugu arratsaldeko 18:30etan.

Bertara joan ahal izateko autobus zerbitzua izango da 18:15etan Zumarragako Elizaren eta Urretxuko Euskadiko Kutxaren ondoan.

 


Zarautzera surf egitera

Ostiral honetan, urriaren 11n, gorputz hezkuntzako mintegiak antolatuta, lehen batxilergoko ikasle guztiak eta bigarren batxilergoan AISIA aukerazko ikasgaia aukeratutakoak, surf egitera joango gara Zarautzera.

Han, Zarauzko Surf Eskolakoekin 2 orduko ikastaroa burutuko dugu.

 surf

Zineskola

hasta la vista   

Aurreko ikasturteetan bezalaxe, 2013-2014 ikasturtean zehar “ZINESKOLA. Osasunaren Heziketa” izeneko prebentzio-programa eskainiko zaie DBH4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleei.

Urriaren 8an, DBH 4. eta Batxilergo 1.ko ikasleek "Hasta la vista" pelikula ikustera joan dira.

Kurtsoan zehar eta programa honen barruan, beste 3 pelikula gehiago ikusteko aukera izango dute.

 
Saioak goizeko 9:00etan hasiko dira Zelai Aristi zine aretoan.