Heziketa Zikloko matrikula baja

Matrikula ezeztatzeak pertsona hori matrikulatuta dagoen lanbide-modulu guztietan baja hartzea ekarriko du eta, horrenbestez, pertsona hori ez da ebaluatuko, ezta kurtso amaierako ebaluazio-aktetan agertuko ere.

Eskaera, abenduaren 31 baino lehen egin beharko da. Aldeko ebazpena izango da honako zirkunstantzia hauetakoren bat gertatzen bada:

  • Ikaslearen gaixotasun luzea.
  • Ikasketarako dedikazio normala eragotziko duen lanpostu batean hastea.
  • Ikasketarako dedikazio normala eragotziko duten obligazio pertsonalak edo familiarrak izatea.
  • Eskaera zuzentzen den ikastetxearen zuzendariak aintzak hartutako beste ezohiko zirkunstantzia batzuk.

Zikloko matrikula baja eskatzeko dokumentua.