Segurtasun eta higienea proiektua
Partaideak:
- Klaustroko irakasle bat.
- “Erizaintzako zaintza osagarriak” zikloko bi irakasle.
Eginkizunak:
- Zentroko larrialdien plana burutu edozein ezbeharren aurrean eman beharreko erantzuna prestatzeko.
- Urtean behin itxurazko ikastetxearen ustutzea prestatu eta egin.
- Edozein istripuren aurrean izan behar den jokaera arautu.
- Ikastetxe bertako eta eskolaz-kanpoko ekintzetako botikina osatu.
- Irakasle eta ikasleen osasun arazoen aurrean prebentzio neurriak hartu, bereziki kutsatze arriskua ematen den kasuetan.
- Ikastetxeko garbitasuna eta itxura zaintzeko proposamenak jaso eta neurriak hartu, eskola komunitate osoarentzat beharrezko ikusten diren ekintza eta kanpainak burutuz.
- Garbitasun eta osasun pertsonala zaintzeko proposamenak jaso eta neurriak hartu.