Santa Lutziko argazki lehiaketa

Institutuko Gurasoen Elkarteak VII. ARGAZKI LEHIAKETA antolatu du. Lehiaketa honetan J.M. Iparragirre institutuko ikasleek parte har dezakete.

OINARRIAK:

1. PARTAIDEAK: DBH eta Batxilergoko ikasleak

2. ARGAZKI LEHIAKETA. NOIZ: Argazki Lehiaketa Abenduaren 13an izango da, Santa Lutzi azoka egunean.

3. GAIAK: Argazkiak 4 gai ezberdinetakoak izan beharko dira. Gai bakoitzetik argazki bat aurkeztu beharko da. Gaiak honako hauek izango dira:

    A) ANIMALIAK

    B) BARAZKI eta FRUITUAK

    C) JAI GIROA

    D) GAI LIBREA

4. ARGAZKIAK CD batean aurkeztuko dira norberaren izen-abizenak eta maila idatzita.

5. AURKEZTEKO EPEA: Zuen lanak abenduaren 17an aurkeztu beharko dituzue institutuko bulegoan.

6. SARIAK:

    1) Gai bakoitzeko argazki onenari:

           A) ANIMALIAK ………………......... 30 euro

           B) BARAZKI eta FRUITUAK …..… 30 euro

           C) JAI GIROA ………………........… 30 euro

           D) GAI LIBREA ………………......… 30 euro

   2) Argazki sorta onenei:

           A) 1. saria …………............……… 60 euro

           B) 2. saria ………………............… 40 euro

           C) 3. saria ………............………… 30 euro

7. ERAKUSKETA eta SARI BANAKETA: Abenduaren 24an, eguerdiko 12etan aurkeztutako ARGAZKI GUZTIEN erakusketa antolatuko da LABEAGA aretoan. Ondoren, 13.00ak aldera, Gainzuriko kalejira bukatutakoan, SARI BANAKETARI ekingo zaio.

 

... ETA PARTE HARTZAILEEN ARTEAN KAMARA DIGITAL BAT ZOZKETATUKO DA, ABENDUAREN 24an, SARI BANAKETAREN ONDOREN.

PARTE HARTZEKO, BERTAN EGON BEHARKO DA.

ANIMATU ETA ZORTE ON!!!