Saharen aldeko euskal karabana: Piztu itxaropena.


 Aurreko urteetan bezala, aurten ere eta urtarrilean zehar, Gipuzkoako S.E.A.D. en Lagun Elkartea (Sahararen aldeko euskal karabana) janari bilketa antolatu du, eta gure ikastetxeak kanpaina honekin bat egin du.

Zoritxarrez, egoera larria izaten jarraitzen du, eta elikagaien murrizketa zorrotzak saharar erefuxiatuen osasunean ondorio larriak izaten ari dira, batez ere bost urtetik beherako umeen, emakume haurdunen eta ama bular-emaileen osasunean.

Aurten biltzen ari diren janariak hauek dira: azukrea, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, lekaleak eta konpresak. Bilketa ikastetxean egingo da urtarrilaren 23a arte.