Erreklamazioak

Ikasle guztiek, beren ikas-errendimenduari buruzko balorazio objektiboa jasotzeko eskubidea gauzatzeko, aurretik ezagutu behar dituzte honako hauek: ebaluzio-irizpideak, helburuak eta dagokion mailako eta maila horretako kurtsoetako jakintzagaietan ebaluazio positiboa lortzeko eska daitezkeen gutxieneko edukiak.

Ikasleek, eta hala badagokio, beren gurasoek eta legezko ordezkariek ikasleen errendimenduan eraginik izan duten lan, froga eta ariketa guztiak eskuratu ahal izango dituzte, horiek zuzendu eta gero. Horren ondoren, dagozkion alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte eta berrikusia izan dadin eskatu.

Ikastetxean bertan erreklamazioak egiteko bidea:

Edozein kalifikapen argitaratu eta aditzera eman ondoren, ikasleek 48 orduko epea izango dute kalifikapen horietaz erreklamazioa egiteko. Erreklamazioa dagokion irakaslearen aurrean egingo da. Irakasleak erantzuna emango du 48 orduko epean. Irakaslearen erantzunarekin pozik geratzen ez bada, bide hauetako bati helduko dio ikasleak:

    • Behin behineko ebaluazioetan:
       Tutorearengana joko du eta horrek jakintzagaiari dagokion Sailari aurkeztuko dio, dagokion erabakia har dezan.

    • Behin betiko ebaluazioetan:
       
Ohiko eta aparteko deialdien azken probetako behin-betiko ebaluazioei buruzko erreklamazioak idatziz aurkeztuko zaizkio Zuzendariari, bai ikasle ofizialek, bai libreek.

       Zuzendariak dagokion Sailari emango dio eta honek, eztabaidatu eta gero, erreklamazioari buruzko txosten arrazoitua emango du. Bere erabakia hartzerakoan, Sailak erabakitako eta jendearen aurrean agertutako eduki, maila eta ebaluatzeko irizpideekiko frogaren eta bere zuzenketaren adostasuna neurtuko du.

       Ikaslearen arrazoiak ontzat emanez gero, Saileko buruak Zuzendariari proposatuko dion kalifikapen berria ebaluazio-agirian eta bestelako dokumentuetan jasoko da, dagokion prozedura erabiliz.

Ikastetxez kanpo erreklamazioak egiteko bidea:

DBHko ikasleen behin betiko kalifikapenei dagokienez, ikastetxean egin daitekeen erreklamazio-jardunbidea agortuz gero, 2008ko uztailaren 7ko aginduan ezarritakoa beteko da (2008-07-30eko E.H.A.A). Batxilergoko eta Heziketa Zikloetako ikasleen ohiko eta aparteko deialdien azken probetako ebaluazioei dagokienez, ikastetxean bertan erreklamazioak egiteko bidea agortu ondoren honakoa izango da jarraitu beharreko bidea:

    • Ikaslea hartutako erabakiarekin bat ez badator, 48 orduko epean Ikuskaritzako Lurralde Zerbitzura jo dezake idazki baten bidez. Ezadostasuna ikastetxeko Zuzendariari jakinaraziko zaio eta horrek erreklamazioa sortarazi duten jatorrizko ariketak eta sailaren bileraren agiria Ikuskaritzari bidaliko dizkio. Hezkuntzako Ikuskaritzak agiri horiek aztertuko ditu, kontutan hartuz dagokion Sailak aurretik zehaztutako programazio-edukiekin eta ebaluatzeko irizpideekin bat datozen. Ondoren:
        - Baldintzak betetzen baditu, Ikuskaritzak erreklamazioa ontzat ez hartzea erabakiko du.
        - Erreklamazioa eragin duen ariketa aurretiaz finkatu den programazioaren edukiekin bat etorriko ez balitz, Hezkuntzako Ikuskaritzak hartuko du bere gain dagokion Sailak proba berri bat prestatu, aplikatu eta neurtzen duela ikuskatzeko erantzukizuna.
        - Erreklamazioa eragin duen ariketa programazioaren edukiekin bat etorrita ere, emandako kalifikapena sailak aurretiaz finkatutako neurketa-irizpideetatik urruntzen bada, Hezkuntzako Ikuskaritzak kalifikapen hori aldatzea proposatuko du.

    • Beti ere, dagozkion txostena eta proposamena Hezkuntza Lurralde Ordezkariari bidaliko zaizkio, egoki deritzon erabakia har dezan, 7 egun baino gehiago luzatuko ez den epean, erreklamazioa Hezkuntzako Ikuskaritzari aurkezten zaionetik kontatzen hasita.