"Autoritatea eta distziplina familiaren bizitzan" hitzaldia

“Autoritatea eta distziplina familiaren bizitzan” ; gaiari buruzko hitzaldia izango da   martxoaren 16an, Urretxuko Kultur Etxeko Areto Nagusian, 18:30tan. J. M.Iparragirre institutoko Guraso Elkarteak antolatuta.

Hemen duzue deialdiari buruzko informazioa.


 

Literatur lehiaketa 2016

 

Deialdia ikusteko egin klik hemen

 

 

Adur Larrea gure institutuan

Atzo, otsailaren 18an, Adur Larrea komikigile, marrazkilari eta ilustratzaileak saio interesgarria eskaini zien DBH1 mailako ikasleei.


 

Hezkidetza

 

Gaur arratsaldean, astearteak 16,Eider Goiburuk "Genero indarkeria"ri buruzko saio bat eskaini digu, liburutegian bildu garen irakasleoi.

Amodiozko testu lehiaketa

Otsailaren 14, San Balentin eguna.

Maitasunezko testuen lehiaketa

NorentzatDBH4ko ikasleentzat.

SariaLiteratura erotikoko liburu bat eta 20€.

Antolatzailea: Ikastetxeko Normalkuntza batzordea.

Mila esker, aldez aurretik, parte hartzaileei.

 

 

 

Batxilergoko azterketak

Gaur osteguna, otsailaren 11a, 1. eta 2. batxilergoko azterketak hasiko dira. Hurrengo lau egunetan ikasleek buru belarri jardungo dute azterketa hauek aurrera ateratzeko.

 

 

 

Inauteriak 2016- Argazkiak

 


 
 

 

Familiei eskutitza

Hezkuntza Sailaren bidez Tolosako Udalak Inauterietan nerabeek egiten duten alkohol kontsumoak sortzen duen egoera dela eta bidali digun eskutitza irakurri nahi baduzue hemen klik egin.

 

Inauteriak 2016

Bihar, otsailaren 5ean inauteriak direla eta ikasleak mozorrotuta klasera etorriko dira.

Klaseak emango dira 8:30etik 12:30ak arte.

Eta 12:30etik 14:30ak arte “ostiral argala” ospatzeko Batxilergoko ikasleek antolatu dituzte ginkana eta herri kirolak.

Gogoratu, aurtengo egutegian, otsailaren 8 eta 9an ez dagoela klaserik, institutua itxita egongo da.

Hementxe dituzue 2. Batxilergoko ikasleek Ordenagailu bidezko diseinua erabilita egindako kartel koloretsuak.

Egileak: Nuria Gorostidi               Irati Orbegozo              Amaia Salvador

 

 

DBH Aurrematrikula 2015-16

2015-16 ikasturterako DBHko aurrematrikula berria otsailak 2tik otsailak 13ra egingo da.

Hezkuntzako web orrialdeko enlazea hurrengoa delarik:

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-5473/eu/contenidos/informacion/dif3/eu_2078/matricula_primaria_secundaria.html

Ate irekien eguna otsailak 3ean, arratsaldeko 18:30an izango da.

Institutura igotzeko autobusa 18:15ean Zumarragako Elizatik aterako da eta Urretxuko Euskadiko Kutxan ere geldituko da.


DOKUMENTUAK
:

DBHko aurrematrikula orria.

Hezkuntza premia berezietako galdeketa.