Zarautzera surf egitera

 

 

Urriaren 23n, Gorputz Hezkuntzako mintegiak antolatuta, lehen batxilergoko ikasle guztiak eta bigarren batxilergoan AISIA aukerazko ikasgaia aukeratutakoak, surf egitera joan ginen Zarautzera.

Han, Zarauzko Surf Eskolakoekin 2 orduko ikastaroa burutu genuen. Oso ondo pasatu genuen.

Argazkiak ikusteko klik egin hemen.

 

     

ZINE programa "Adikzio aurretik"

 

1. Gaia: Familia arteko gatazken konponbidea.

"Zine programa: Adikzio aurretik" programaren barruan urriak 20an, DBH4 eta batxilergoko 1.mailako ikasleek, Ernesto del Riok zuzendutako "Umezurtzak" filma ikusteko aukera izan dute.

Kurtsoan zehar eta programa honen barruan, beste 3 pelikula gehiago ikusi ahalko dituzte. Saioak goizeko 9:00etan hasiko dira Zelai Aristi zine aretoan.

Umezurtzak 
 

Zarautzera surf egitera

Ostegun honetan, urriaren 23an, gorputz hezkuntzako mintegiak antolatuta, lehen batxilergoko ikasle guztiak eta bigarren batxilergoan AISIA aukerazko ikasgaia aukeratutakoak, surf egitera joango gara Zarautzera.

Han, Zarauzko Surf Eskolakoekin 2 orduko ikastaroa burutuko dugu.

 surf

Irteera Igartubeitia baserrira


 
 
 

Urriaren 15ean Batxilergoko 1.mailako ikasleek Igartubeiti baserria bisatatu zuten.

Baserria eta Interpretazio Zentroa ikusteaz gain, Sagarraren Astea zela-eta, aurrez aurre, sagar zanpaketa eta tolarea lanean ikusi zuten. Ondoren ateratako zukua dastatzeko aukera ere izan zuten.

 


 

ZINE programa "Trebetasunak lantzen" DBH1, DBH2 eta DBH3

 

1. Gaia: Norbere burua ezagutzera.

"Zine programa: Trebetasunak lantzen" programaren barruan urriak 8an, DBH1, DBH2 eta DBH3ko ikasleak,  Patxo telleriak eta Aitor Mazok zuzendutako "Hodeiak pintatzeko makina" filma ikusteko aukera izan zuten.

Kurtsoan zehar eta programa honen barruan, beste 3 pelikula gehiago ikusi ahalko dituzte. Saioak goizeko 9:00etan hasiko dira Zelai Aristi zine aretoan.


 
 

Bekak atzerrian

DBH 3 eta 4 eta Batxilergoko ikasleek aukera dute alemaneko, frantseseko eta ingeleseko ikastaroak egiteko atzerrian.
 
Honen agindua 2014/10/01ko EHAAn azaltzen da.
 
Informazio osoa www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net orrian azalduko da Bekak, laguntzak eta diru-laguntzak atalean edo ta beste helbide honetan:

Euskaraz:

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-5552/eu/contenidos/informacion/dib1/eu_2032/cursos_extranjero_e.html

Gazteleraz:

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-5552/es/contenidos/informacion/dib1/es_2032/cursos_extranjero_c.html