Sukaldaritza lehiaketa 2014

Zumarraga-Urretxuko udalek antolatutako XIX. Gazteentzako Sukaldaritza Lehiaketan bi herrietako DBH3 eta DBH4ko ikasleei zuzendutako 80 ikaslek hartu dute parte.

Erronka "odolkia gustu erara" prestatzea izan da. Gure ikasleak tentuz aritu dira lanean eta ordu eta erdi gogor saiatu ondoren bere ahaleginak merezi izan du.

Ederki gozatzeaz gain 2.saria lortu dute. Irabazitako diruak ikasketa bidaia ordaintzen lagunduko die. Zorionak guztioi.

Argazki gehiago ikusi.


2014-11-06 Zientzia Astea

 

 

Azaroaren 6an, D.B.H.ko 3. mailako ikasleak Donostiara joan ziren Euskal Herriko Unibertsitateak urtero antolatzen duen Zientzia Astea bisitatzera. Bertan, ikasleek, zientziaren hainbat arloko esperimentuak ikusteko eta informazioak jasotzeko aukera izan zuten (Kimika, Fisika, Matematika, Robotika, Energia berriak...).

Orokorrean, bisita oso interesgarria iruditu zitzaien eta ondo pasatu zuten.

Argazkiak ikusteko klik egin hemen.

 

     

Bekak 2014- 15

2014-15 ikasturteko beka eskaera epealdia irekita dago. Informazioa eta inprimakiak ikastetxeko ikasleei banatu zaizkie eta azaroaren 12a baino lehen itzuli behar dira osatuta.

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-5552/eu/contenidos/informacion/dib1/eu_2032/escolarizacion_e.html