Liburutegiko arauak

Liburutegia zerbitzu publikoa da eta guztiok bete behar ditugu bertako arauak:

1. Oso garrantzitsua da isilik egotea eta hitz egin behar baduzu ahopeka egin.

2. Liburutegian ezin da jan edo edan.

3. Amaitutakoan, liburuak bere apalean ipini liburuaren bizkarra agerian utzirik.

4. Maileguan hartutakoa jaso bezala itzuli. Ez apurtu, ez idatzi, ez azpimarratu. Orriak ez tolestu. Ez egin inolako zuzenketarik.

5. Mailegua 15 egunetarako izango da. Liburua garaiz itzuli ezean liburutegiko sarrera et mailegu zerbitzurako eskubidea galduko da.

6. Hartutako liburua ezarri den denboraren barruan ekarri. Epea luzatu nahi izanez gero, dataren aldaketa eskatu.