Idazle gazteak

Ikasturte honetan ere gure ikasleek hainbat literatur lehiaketatan hartu dute parte eta hainbat sari jaso dituzte. Maialen Akizu Bidegainek, 2. Batxilergoko ikasleak,  R.MªAzkue Literatur lehiaketan 1. eta 3. saria lortu ditu Olerkia arloan, "Lehertu, atertu, desertu" eta "Itzaldu" lanekin.

Mattin Aranburu Guridik, 1. Batxilergoko ikasleak,  berriz, Urruzuno Literatur lehiaketan jaso du saria "Habana, beste herria" olerkiarekin. 


ZORIONAK BIEI!!!!


AntziƱe Mendizabal idazlea, institutuan

   Maiatzaren 28an, Antxiñe Mendizabal, idazlea, izan genuen institutuan. DBH 2. mailako ikasleek "Nire alabak ez dauka erremediorik" liburua irakurri dute ikasturte honetan, eta oraingoan, idazlea zuzenean ezagutzeko eta berarekin solasean aritzeko aukera izan dute. Aukera, benetan!

                                                                           

Concurso de literatura 2014

Sarien banaketa, institutuko liburutegian, Maiatzak 29 atsedenaldian izango da.

 

Literatura-lehiaketa 2014

 

Hitzaldia "Oihurik gabe hezi"

Datorren asteazkena, maiatzaren 7an, 18:30etan Urretxuko Kultur Etxeko Areto Nagusian hitzaldi bat antolatuko da. Hitzaldi hau  J. M. Iparragirre institutoko Guraso Elkarteak gurasoei zuzendu zaie nagusiki.

Gaia: “Oihurik gabe hezi” eta hizlaria Garbiñe Arrizabalaga izango da.

 

DBH4ko guraso bilera

Maiatzaren 6an, asteartea, arratsaldeko 18:30ean DBHko 4.mailako ikasleen gurasoei zuzendua bilera bat egingo dugula jakinarazi nahi dizuegu.

Bilera honetan, 4.DBH amaitzean, JM Iparragirre Institutuak eskaintzen duen hezkuntza aukera ezberdinei buruzko informazioa emango zaizue: Batxilergoak (Zientzia eta Teknologia / Giza eta Gizarte Zientziak) eta erdi mailako Heziketa Zikloa (Erizaintza Laguntzailea).

Institutura igotzeko dohaineko autobus zerbitzua egongo da, arratsaldeko 18:15ean Zumarragako eliza eta Urretxuko Euskadiko Kutxatik.