JMIparragirreko ikasleak 18. KORRIKAn

Aurten Korrika gure herrietatik ordu txikitan igaro bazen ere partaidetza oso ona izan zen.

Gure ikastetxeak erositako kilometroa Ospitalerako semaforoetatik Eitzako errotondarainokoa izan zen eta aurtengoan ere gure ikaslee nahiz guraso askok ez zuten huts egin eta beren onena emanez bertan izan ziren euskararen alde korrika egiteko.

Zorionak eta eskerrik beroenak denoi.

korrika 18

korrika 18 korrika 18

korrika 18

 

 

 

 

 

 

 

 

Bertsolariak: Julio Soto, Xabier Silveira eta Jon Maia

Martxoaren 21, Korrika Zumarraga Urretxutik igaro zen egunean eta "Eman euskara elkarri" leloarekin bat eginez, bertso saioa izan genuen Labeaga Aretoan.

Julio Soto, Xabier Silveira eta Jon Maia ezin hobeto aritu ziren eta ederki egokitu ziren ikasleen gustu eta nahietara. Maialen Akizu aritu zen jai jartzaile eta maisuki zuzendu zuen saioa.

Ikasleok nahiz gainontzeko ikus-entzuleok ederki gozatzeko aukera izan genuen.

bertsoak korrika 18

bertsoak korrika 18 korrika 18 bertsoak korrika 18

bertsoak korrika 18 bertsoak korrika 18 bertsoak korrika 18

Korrika 18 dela eta JMIparragirren Ginkana

DBH1eta DBH2ko ikasleak ezin hobeto ibili ziren Korrika zela eta ikastetxean egindako ginkanan.

ginkana korrika 18

ginkana korrika 18 ginkana korrika 18 ginkana korrika 18

ginkana korrika 18 ginkana korrika 18 ginkana korrika 18

ginkana korrika 18 ginkana korrika 18 ginkana korrika 18

 

"Eta gu zergatik ez" hitzaldia

Hizlariak: Leire Larrañaga eta Maddi Urkia

Data: martxoaren 19a.

Ordua: 12:30-14:00

Tokia: institutuko aretoan.

Norentzat: 1.DBH eta 2DBHko ikasleentzat.


18. KORRIKA

18.korrika: EMAN EUSKARA ELKARRI

EGUNA:  Martxoaren 21a, osteguna.

ORDUA:   Bergara...................... 00:41:52
                Urretxu...................... 01:47:49
                Zumarraga................. 02:07:01

                Legazpi...................... 02:50:46

18.korrika mapa

JM IPARRAGIRRE INSTITUTUAri DAGOKION KILOMETROA:

Zumarragako ospitalera igotzeko bidegurutzetik Eitzako errotondaraino.

Gonbidatuta zaudete guztiok!!


 

Ikasketa bidaia 2013-03-15 ostirala

Martxoak 15, ostirala: Palma de mallorca – Bilbo – Zumarraga

Gosaria eta bazkaria hotelean.

Aireportura joan eta hegazkina hartu 15:10etan.

Bilbora iritsi eta autobusa hartu Zumarragarantz.

a
goizean dantzan goizean dantzan ikasketa bidaia 2013
ikasketa bidaia 2013 ikasketa bidaia 2013  ikasketa bidaia 2013                                                                                      

Ikasketa bidaia 2013-03-14 osteguna

Martxoak 14, osteguna: Palma de Mallorca

Egun librea.

Gosaria, bazkaria eta afaria hotelean.

Afaria eta alojamendua.

a
 goizean dantzan goizean dantzan ikasketa bidaia 2013
ikasketa bidaia 2013 ikasketa bidaia 2013  
ikasketa bidaia 2013 ikasketa bidaia 2013  ikasketa bidaia 2013                                                                                      

Ikasketa bidaia 2013-03-13 asteazkena

Martxoak 13, asteazkena: Palma de Mallorca

Gosaldu ondoren, egun osoko irteera: “Cuevas del Drach” bisitatuko ditugu eta Porto Cristo aldean bazkaldu (pic-nic).

Hotelera iritsi, afaria eta alojamendua.

a

              
                                                                                                                                                                       

Ikasketa bidaia 2013-03-12 asteartea

Martxoak 12, asteartea: Palma de Mallorca

Gosaldu ondoren hiria ezagutzeko goizeko bisita gidatua: katedral gotikoa, Bellverreko gaztelua, Almudainako jauregia eta Palmako alde zaharra..

Bazkaria hotelean. Arratsalde librea.

Afaria eta alojamendua.

a
 
 
 
 

Ikasketa bidaia 2013: 2013-03-11 astelehena.

Martxoak 11, astelehena: Zumarraga – Bilbao - Palma de Mallorca

Irteera, arratsaldeko 14:00etan Renfe Geltokitik Bilboko aireportura. Loiun hegazkina hartu 17:20etan eta Palma de Mallorcara iritsi 18:35etan.

Aireportutik hotelera iritsi, afaria eta alojamendua.

a
     

"Nerabeekiko Komunikazioa: Osasunerako Giltzarria" Hitzaldia

Nerabeekin Komunitate Esku-hartze Taldeak datorren ostegunean, martxoak 14an, arratseko 18:30etan Zelai-Arizti Aretoan "Nerabeekiko Komunikazioa: Osasunerako Giltzarria" izeneko hitzaldia antolatu du.<

Informazio gehiago irakurri.

Ikasketa bidaia 2012-13

Martxoak 11, astelehena: Zumarraga – Bilbao - Palma de Mallorca
Irteera, arratsaldeko 14:00etan  Renfe Geltokitik Bilboko aireportura. Loiun hegazkina hartu 17:20etan eta  Palma de Mallorcara iritsi 18:35etan
Aireportutik hotelera iritsi, afaria eta alojamendua.

Martxoak 12, asteartea: Palma de Mallorca

Gosaldu ondoren  hiria ezagutzeko goizeko bisita gidatua: katedral gotikoa, Bellverreko  gaztelua, Almudainako jauregia eta Palmako alde zaharra.
Bazkaria hotelean. Arratsalde librea.
Afaria eta alojamendua.

Martxoak 13, asteazkena:  Palma de Mallorca
Gosaldu ondoren, egun osoko irteera: “Cuevas del Drach” bisitatuko ditugu eta Porto Cristo aldean bazkaldu (pic-nic).
Hotelera iritsi, afaria eta alojamendua.

Martxoak 14, osteguna:  Palma de Mallorca
Egun librea.
Gosaria, bazkaria eta afaria hotelean.

Martxoak  15, ostirala: Palma de mallorca – Bilbo – Zumarraga
Gosaria eta bazkaria hotelean.
Aireportura joan eta hegazkina hartu 15:10etan.
Bilbora iritsi eta autobusa hartu Zumarragarantz.

 

AZKUE Literatur Lehiaketa

Urtero bezala ikastetxeko hainbat ikaslek parte hartu dute Euskaltzaindiak eta BBKk antolatutako Resurrección Mª Azkue literatur lehiaketan eta aurtengoan ere gure ikasleen literaturzaletasunak bere fruituak izan ditu.

Deialdi honetan,1. batxilergoko ikasleak, MAIALEN AKIZU BIDEGAINek narrazio arloan hirugarren saria jaso du 06:18 izeneko lanarekin.

Sari banaketa Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egingo da, martxoaren 13an, goizeko 11:30ean.

ZORIONAK MAIALEN eta segi horrela!


Xabi Payaren hitzaldia

Gainzuri ikastetxeko Guraso Elkarteak hizkuntza normalkuntzaren eta transmisioaren inguruan antolatu duen hitzaldira gonbidatzen gaitu. Mesedez mezua zabaldu zure inguruan eta animatu jendea.

EGUNA: Martxoaren 6an 18:30ean Zelai Arizti Kultur Etxean

HIZLARIA: XABI PAYA

IZENBURUA: "Xabi Paya, etxetik erdaraz eta bizi euskaraz. Ibilbide baten bizipenak eta ikasketak".

NORENTZAT: Euskaraz dakien edo ulertzen duen ororentzat.

Literatur lehiaketa 2013

1.- Lehiaketa honetan gure Ikastetxeko edonork har dezake parte.

2.- Parte hartzaileak hiru mailatan bereiziko dira:

    A maila: DBHko 1. zikloko ikasleak.
    B maila: DBHko 2. zikloko ikasleak.
    C maila: Batxilergo eta Heziketa Zikloko ikasleak.

    Eta lanak bi arlotakoak izango dira:

Prosa.
Poesia
.

3.- Lanak euskaraz idatzita egon behar dira.

4.- DBH: Poesian, gaia librea izango da. Prosan, proposaturiko irudi batean oinarrituta sortuko da lana.

     BATX:  Poesian nahiz prosan  gaia librea izango da.

5.- Lanak ordenagailuz eta orri bakar batean  idatzita aurkeztuko dira.

6.- DBH:  Prosazkoek 1.500 eta 2000 karaktere arteko luzera izan beharko dute eta  poesiek 50 lerro.

     BATX:  Prosazkoek orrialde bat eta erdi izan beharko dute eta poesiek 50 lerro.

7.- Lanean ez da egilearen daturik jarriko, soilik izenburua, goitizena, maila eta arloa. Egilearen datuak horretarako prestatutako  orrian idatziko dira  eta irakasleari emango dio. 2013ko martxoaren 14a, osteguna, izango da lanak aurkezteko azkeneko eguna.

8.- Lanak originalak eta argitaratu gabeak izango dira.

9.- Mailako eta arloko hiruna sari izango dira:

    50 € irabazlearentzat,
    30 € bigarrenarentzat,
    20 € hirugarrenarentzat.

10.- Sari-ematea apirilean, aurrez jakinarazitako egun batean, egingo da.

11.- Lanen kalitatea dela eta, Epaimahaiak (HNB eta ikastetxeko hainbat irakasle) hala erabakiz gero, sarietako bat eman gabe gera daiteke.

12.- Saritutako lanak Hor konpon! aldizkariaren ekaineko alean argitaratuko dira.