Modulo bati uko egitea Heziketa Zikloa

Aurreikusitako deialdiak ez agortzearren, ikasleek bi aldiz uko egin ahal izango diote heziketa-zikloetako lanbide-moduluetako bakoitzaren ebaluazioari eta kualifikazioari.

Uko egiten den ebaluazioa baino hilabete aurretik, gutxienez, helarazi beharko zaio eskaera ikastetxeko zuzendariari.

Aldeko ebazpena izango da honako zirkunstantzia hauetakoren bat gertatzen bada:

  • Ikaslearen gaixotasun luzea.
  • Ikasketarako dedikazio normala eragotziko duen lanpostu batean hastea.
  • Ikasketarako dedikazio normala eragotziko duten obligazio pertsonalak edo familiarrak izatea.
  • Eskaera zuzentzen den ikastetxearen zuzendariak aintzak hartutako beste ezohiko zirkunstantzia batzuk.

Horrez gain, eta ebaluazio-batzordearen proposamenez, ikastetxeko zuzendariak ofizioz, hau da, ikaslearen eskaerarik gabe, eman ahal izango dio ukoa deialdiari.

Uko egiteko eskaera orriaren dokumentua.