Kanpoko eragilee harrera

J. M. Iparragirre B.H.I-ra urtean zehar gure eskaintza osatzera era askotako eragileak inguratzen dira, hitzaldi, aurkezpen edota bestelako jardueraren bat egitera. Hauetako asko erakundeek eskainitako informazio kanpainak izan ohi dira edo irakasleok egokitzat jotzen ditugun bestelako ekintzak gure curriculuma osatzera datozenak. Pertsona hauei arrera egokia egitea ikastetxearen onurarako dela argi dago. Beraz, honako jarraibidea erabiliko da horrelakoetan: 

• Ekintza antolatzen duenak izango du harreraren ardura; bera ez balego nork ordezkatu bilatu beharko du. 
• Jarduera burutzeko behar izango diren tresnak zein espazioak lortu beharko ditu arduradunak, horretarako EINIKA bidez dagozkion erreserbak egingo dituelarik. 
• Kanpotik datozen pertsona horiek gelaraino lagunduko ditu, ikasleei aurkeztuko dizkie eta beraiek hala nahi izanez gero, bertan geldituko da ekintzak irauten duen bitartean. 
• Amaieran agurra egiteaz gain, erabilitakoak jaso eta beste edonork erabiltzeko moduan utziko ditu.