DBH2-2 eta 2-3 "Gureak" lantegian
Berriro, beste talde batzuk gerturatu dira Legazpira eta harrera atseginaz gozatu dute Gureak lantegian. |
![]() |
|
|
Gasteizko hilerrian
Azaroak 12an Heriotzaren inguruko proiektuaren barruan DBH 3. mailako ikasleak Gasteizeko hilerria bisitatu zuten. |
![]() |
Sukaldeko lehiaketa
Atzo, 4.DBHko gure ikasleak ederto moldatu ziren sukalde lehiaketan. Zorionak!!! |
![]() |
Mila esker
![]() |
|
|
Oteiza museoan
Altzuzan, Iruña ondoan dagoen herri txikian izan ginen ikasleekin Oteiza Museoa bisitatzen. DBH 4. mailako Plastika, eta Batxilergoko Marrazketa Teknikoko ikasleekin Oteizaren lanaren gaineko hurbilketa egin ostean, aukera ezin hobea izan genuen bere lanaren handitasuna hurbiletik ezagutzeko. |
|
|
Ukitzeko artea
Urriaren 28tik azaroaren 7a arte, “Ukitzeko Artea” izeneko programaz gozatzeko aukera izango dugu J.I. Iparragirre BHIn. Programa hau ikusteko urritasuna duten pertsonei zuzendua dago. Bilboko Arte Ederretako Museoko zazpi artelanei teknologia berri baten bidez testura eta erliebea eman zaie, ikasleek ukimenaren bidez esploratzeko moduko euskarri izan daitezen.
|
![]() |
|
|
"Gureak" lantegian
Duela egun batzuk beraien mailakideek hasitako bideari jarraituz, oraingo honetan DBH 1-2, 1-3 eta 2-1eko ikasleak izan dira Legazpiko Gureak tailerrak bisitatzera gerturatu direnak. |
![]() |
|
|
DBH 1-1 "Gureak" lantegian
JM Iparragirre DBH 1-1eko ikasleek aniztasun funtzionala duten pertsonen eguneroko bizitzaz hausnartzeko Legazpiko Gureak enpresa ikusi eta bere instalakuntzak ezagutzeko aukera izan dugu. Gune honetaz baliatu nahi dugu bisita aberatsgarri hau gure eskura jartzeagatik eta gure ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzen laguntzeagatik.
|
|
|
Surf egiten Zarautzen
Aurten ere, Gorputz Hezkuntza mintegiak antolatuta, 1.Batxilergoko ikasleak surf egitera joan dira. Zarautzen egon dira eta surf elkartekoekin ikastaroa egin dute. Eguraldia nahiko ona izan da... uraren tenperatura ederra zegoen eta...oso gustura ibili dira olatuak harrapatzen ...topera!! Hurrengo urtean berriro bueltatzeko gogoekin!!! Argazkiak ikusteko egin klik hemen.
|
|
Eskalada hastapenak
Aurten, berriro ere, gure 2.DBHko 60 ikasleek eskalada hastapen saio bat egin dute; Gorputz Hezkuntzako mintegiak Gipuzkoako Mendi Federazioarekin batera antolatuta, Beasaingo kiroldegian. Jo ta ke ibili dira horman gora eta behera, benetan gustora! |
Zumalakarregi museoan
|
Zarautzera surf egitera
Ohikoa denez, aurten ere, Gorputz Hezkuntzako mintegiak antolatuta, batxilergoko lehen mailako ikasleak, surf egitera joan dira Zarautza. Han, Zarauzko Surf Eskolakoekin 2 orduko ikastaroa egin dute eta ederki pasatu dute olatuen artean. Argazkiak ikusteko klik egin hemen.
|
| |
Irimo eta zazpi puntak
Urriaren 27an, 3.DBHko ikasleekin, Irimo eta zazpi puntetara joan ginen. Ibilbideaz gozatu genuen eta oso goiz polita pasatu genuen.
|
Monica Leiva kazetariarekin
DBH 4ko ikasle batzuek Ingeleseko klasean Mónica Leiva kazetaria elkarrizketatzeko aukera izan dute. Lantzen aritu garen gaia (Taking Risks) borobiltzeko jarduera aberasgarria izan da. Mónicak Ekialde Hurbileko hainbat herrialdeetako gatazka eta gerrateen berri emanez kazetari lanetan emandako urteei buruz hitz egin zuen. Gerrako erreportarien lanak eta Ekialde Hurbila gertutik ezagutzeko aukera izan genuen. Eskerrik asko Mónica!
|
|
Zientifikoekin topaketa
Urriaren 31n Donostira joan ginen DIPCek antolatzen duen topaketara. Bertan punta puntako ikertzaileekin solasaldi bat egiten da, aurten Fisikako 2007ko Nobel sariduna (Albert Fert) zegoen eta bi emakume ikertzaile, biologiako zelula Amakin ikertzen duena bata eta Fisika teorikoa CERNen aritzen dena bestea. Oso interesgarria izan zela adierazi zuten ikasleek. |
|
Zarautzera Surf egitera
Urtero bezala, irailak 26an 1.mailako batxilergoko ikasleekin Zarautzera joan ginen, Surf hastapen ikastaroa egitera. Eguraldi ona eta itsasoak lagunduta ikasleek primeran pasa zuten. |
|
Irimora igoera
Irailak 25ean, DBH 1. mailako ikasleekin Irimo mendira irteeera egin genuen. Gurpiltrek by Kemen kirol egokitu elkarteak bere borondatez lagundu zigun, behar bereziak dituen ikasle bat gurutzeraino eramanez. Oso ibilbide polita izan zen eta ikasleek disfrutatu zuten. Argazkiak ikusteko egin klik hemen.
|
|
Zumarragako ospitalera bisita
Erizaintzako Zikloko ikasleek Zumarragako Ospitalera bisita egin dugu. Oso interesgarria izan da eta asko ikasi dugu!
|
50.urteurrena ospatzeko ekitaldi instituzionala
Bihar 12:30etan Labeaga Aretoan 50. urteurrena ospatzeko ekitaldi instituzionala. Denak gonbidatuta zaudete! | |
|
Rezola Zementuen Museoa
| |
Argazki guztiak ikusteko egin klik hemen. |
Eguzki sistemaren simulazioa
DBH 1 mailako ikasleak eguzki sistemaren simulazioa egin zuten patioan eguzkia eta planeten arteko distantziak ikasiz. | |
|
Legazpiko plastikoen sailkapen planta
| |
| |
Otsailak batean Legazpiko plastikoen sailkapen plantan izan ginen batxilergo bigarren mailako LIZeko ikasleak, bertan ontzi arinen sailkapena nola egiten den ikusi ahal izan genun. |
Burubero programaren grabazioa
Azaroaren 15ean DBH4ko ikasleak Buru Bero programaren grabazioa nola egiten zen ikustera joan ziren. Primeran pasa zuten.
|
Arantzazu kareharriak 2016-15-11
Asteartean hilaren 15ean DBH 1 mailako ikasle eta hainbat irakasle Arantzazu inguruko kareharriak aztertzera joan dira. Horretarako Oñatiko "Natur Eskolako"" begiraleen laguntza izan dute. Guztiak oso gustora ibiltzeaz gain ikasleentzako baliagarria izan da Biologi/Geologian harrien gai lantzen ari baitira. Argazki guztiak ikusteko egin klik hemen
|
Mineralogia museoan
Argazki guztiak ikusteko egin klik hemen
|
Zientziaren astea
|
Azaroaren 4an, D.B.H.ko 3. mailako ikasleak Donostiara joan ziren Euskal Herriko Unibertsitateak urtero antolatzen duen Zientzia Astea bisitatzera. Bertan, ikasleek, zientziaren hainbat arloko esperimentuak ikusteko eta informazioak jasotzeko aukera izan zuten (Kimika, Fisika, Matematika, Robotika, Energia berriak...). Orokorrean, bisita oso interesgarria iruditu zitzaien eta ondo pasatu zuten. Argazki guztiak eikusteko klikatu hemen.
|
1.Batxiler Igartubeiti baserri-museoan
|
|
Surf egiten Zarautzen
Aurten ere, Gorputz Hezkuntza mintegiak antolatuta, 1.Batxilergoko ikasleak surf egitera joan dira. Zarautzen egon dira eta surf elkartekoekin ikastaroa egin dute. Nahiz eta eguraldi kaskarra izan...uraren tenperatura ederra zegoen eta...oso gustura ibili dira olatuak harrapatzen ...topera!! Hurrengo urtean berriro bueltatzeko gogokin!! !
|
|
Ekainberrira irteera
DBH1-eko ikasleak egun batez ehiztari Ekainberrin!
|
|
Zumaiako Flysch-a
"4.DBHko Biologia eta Geologia arloko ikasleak Zumaiako Flysch-a ezagutzeko irteera egin dugu. Bertan, Biotopo Babestu bezala izendatua dagoen eremua ezagutzeko parada izan dugu, Kostaldeko Geoparkearen zati bat hain zuzen ere. Algorriko Interpretazio Zentruan bertako begiraleek geologiako azalpen batzuk eman ondoren, bertatik bertara geologiaren harribitxi hau ikusi eta disfrutatu ahal izan dugu, mundu-mailan geologoen artean erreferente bilakatu dena, 2 estratotipo bertan baititugu izendatuta. Irteera labur baina interesagrria izan da!".
|
|
Argixao Zentrora bisitaldia:
Apirilaren 19an, Erizaintzako Zikloko ikasleek Argixao Zentro Sozionsanitarioa eta bertako jarduera ezagutu zuten. |
|
Zumarragako ospitalera bisita
Apirilaren 15ean, Erizaintzako Zikloko ikasleek Zumarragako Ospitalera bisita interesgarria egin zuten. |
|
Miarritzera txangoa
|
Agur ta ondo pasa!!!
4 DBHko azikasleak ikasketa bidaira joan dira. Hurrengo bost egunetan Pirineoetan eta kosta aldean pasako dituzte. Agur, ondo pasa eta laister arte!!!! |
Bidean paisaai txuri txuria: |
|
Bazkaltzen: |
Hotelean: |
DIPC bisita
|
UROLA enpresa bisitatzen
Gaur, azaroak, 19 1. eta 2. Batxilergoko Marrazketako ikasleek Ezkio-Itxaso dagoen UROLA enpresa bisitatu dute bere funtzionamendua eta produkzioa ikusteko. Plastikoko hitza grekoko “Plastikos”-etik dator eta moldakorra esan nahi du; enpresa honetan plastikozko ontziak nola moldeatzen diren ikusteko aukera izan dute eta teknologia desberdinekin egindako plastiko ontziei buruzko informazio ezin hobea jaso dute. Mila esker UROLA enpresa eta bere pertsonalari eskainitako arretagatik. |
Urretxuko mapa geologikoaren aurkezpena
Pasa den ostiralean, azaroaren 6ean, Biologia-Geologia aukerako DBH 4. mailako ikasleak eta 2. batxilergoko Lur eta Ingurumen Zientzietako ikasleak, Labeaga aretoan izan ginen Txema Hernandez geologo eta egun Cristina Enea Fundazioko Zuzendariak sortu eta aurkeztu zuen Urretxuko Mapa Geologikoaren aurkezpenean. Aurkezpen hau Urrelur Museoak urtero antolatu ohi duen Mineralogi eta Paleontologia Astearen barruan kokatu zen. Aurkezpen oso interesgarria izan zen, gure herriak eta bailara osatzen duten ezaugarri geologikoen inguruan ikasteko aukera eman baitzigun. Institututik eskerrak eman nahi dizkiogu bai Txemari eta bai Urrelurri ezagutza hauek gurekin partekatzeagatik. |
|
Interneten erabilerari buruzko hitzaldia
Datorren urriaren 27an, “Internet erabiltzearen arriskuei” buruzko hitzaldia egingo da Zelai- Arizti ZINEAN, 18:30tan, eta bertara gonbidatzen zaitugu. Deialdia ikusteko klikatu hemen. |
|
Guraso-tutore bilera
Datorren asteartean, urriak 27 arratsaldeko 18:30etan, DBHko eta Batxilergoko guraso-tutore bilera izango dugula Joxe Mari Iparragirre B.H.I-an. Deialdia ikusteko klikatu hemen. |
|
Surf Zarautzen
Urriaren 16an, Gorputz Hezkuntzako mintegiak antolatuta, lehen batxilergoko ikasle guztiak eta bigarren batxilergoan AISIA aukerazko ikasgaia aukeratutakoak, surf egitera joan ginen Zarautzera. Han, Zarauzko Surf Eskolakoekin 2 orduko ikastaroa burutu genuen. Oso ondo pasatu genuen! Argazkiak ikusteko klikatu hemen |
|
Irteera Igartubeiti baserrira
Urriaren 13ean Batxilergoko 1.mailako ikasleek Igartubeiti baserria bisatatu zuten. Baserria eta Interpretazio Zentroa ikusteaz gain, Sagarraren Astea zela-eta, aurrez aurre, sagar zanpaketa eta tolarea lanean ikusi zuten. Ondoren ateratako zukua dastatzeko aukera ere izan zuten. |
|
Urdaibai Biodibertsitate Zentrora irteera
Primeran pasa genuen.
Ikasketa bidaia 2015-03-13 ostirala
Ostirala, martxoak 13: Calella - Zumarraga / Urretxu. Gosaldu ondoren, Zumarraga-Urretxurutz... bidetik bazkalduko dugu. |
|
https://twitter.com/instiJMI/status/576352210575048704
Ikasketa bidaia 2015-03-12 osteguna
Osteguna, martxoak 12: Bartzelona. Gosaldu ondoren, Bartzelonara. Argazkietan Montjuic-en agertzen dira. |
Ondoren “GOTIKO AUZOA¨bisita gidatua. |
Ikasketa bidaia 2015-03-11 asteazkena
Asteazkena, martxoak 11: Rafting. |
Ikasketa bidaia 2015-03-10 asteartea
Asteartea, martxoak 10: Loarreko gaztelua. Gosaldu ondoren, 10:00etan Loarre gaztelua ezagutzeko bisita gidatua. 16:00: Paintball. |
Ospitalera bisitan
Erizain laguntzaileko ikasleak Zumarrako ospitalera joan ginen bisitan! Zerbitzu ezberdinak ikusteko aukera izugarria genuen. |
Ikasketa bidaia 2015-03-9 astelehena
Astelehena, martxoak 9: Zumarraga - Riglos Aterpera ondo iritsi dira. Gauza guztiak utzi ondoren, eskalada egitera joan dira. |
|
Informatikako fakultatera jarduera praktikoak egitera
Urtarrilak 22an, 1. eta 2. Batxilergo ikasleak informatikako falkultatera jarduera praktikoak egitera joan ziren.
Fakultateko irakasleen eskutik hurrengo jarduerak burutu zituzten:
- 10 gehi 10 ... ¡100! Oinarrizko sistema digitalen portaera.
- Soinuaren prozesamendu digitala.
- Robot baten mugimendua kontrolatzea.
- Mundu birtualak.
- Web zerbitzariak.
Ikasleak Bilboko Euskal Etxean
1. Batxilergo ikasleak Bilboko Euskal Etxean komiki lehiaketan.
Urtarrilaren 15ean 1.batxilergoko ikasleaok Bilbon izan ginen Euskararen etxean.
Bertan euskararen jatorriari, garapenari, gaur egungo egoerari buruzko informazio interesgarria jaso genuen. Halaber pribatutasuna gai zuen komiki lehiaketan ere parte hartzeko aukera izan genuen.
Gabonetako parkera
Urtero bezala, DBH1 eta DBH2ko ikasleak joan den ostegunean Bilboko Gabonetako Haur Parkera joan ziren.
Argazkietan ikusten den bezala primeran pasa zuten.
Kultur lehiaketaren irabazlea
Euskararen egunean egindako kultur-lehiaketaren irabazlea Mikele Mediavilla suertatu zen. Saria: GATIBUren azken diska "Euritan dantzan".
ZORIONAK MIKELE!!!
Twitter-en jarraitu... https://twitter.com/instijmi
HOR KONPON abendua 2014
HOR KONPON! Aldizkariak.
HOR KONPON abendua 2014
Gure Ikasleak Bilboko PINean
DBH1 eta DBH2ko ikasleak Bilboko PINera joan dira. Egun zoragarria pasatzen ari dira.
Urretxutik goizeko 9:00tan atera dira eta arratsaldeko 17:00etan itzuliko dira.
Albistea twiter.en ikusi:
https://twitter.com/instiJMI/status/545548356458938368/photo/1
https://twitter.com/instiJMI/status/545548278985949184/photo/1
Zarautzera surf egitera
| ||
Urriaren 23n, Gorputz Hezkuntzako mintegiak antolatuta, lehen batxilergoko ikasle guztiak eta bigarren batxilergoan AISIA aukerazko ikasgaia aukeratutakoak, surf egitera joan ginen Zarautzera. Han, Zarauzko Surf Eskolakoekin 2 orduko ikastaroa burutu genuen. Oso ondo pasatu genuen. Argazkiak ikusteko klik egin hemen. |
| |
Zarautzera surf egitera
Ostegun honetan, urriaren 23an, gorputz hezkuntzako mintegiak antolatuta, lehen batxilergoko ikasle guztiak eta bigarren batxilergoan AISIA aukerazko ikasgaia aukeratutakoak, surf egitera joango gara Zarautzera. Han, Zarauzko Surf Eskolakoekin 2 orduko ikastaroa burutuko dugu. | |
|
Irteera Igartubeitia baserrira
| |
Urriaren 15ean Batxilergoko 1.mailako ikasleek Igartubeiti baserria bisatatu zuten. Baserria eta Interpretazio Zentroa ikusteaz gain, Sagarraren Astea zela-eta, aurrez aurre, sagar zanpaketa eta tolarea lanean ikusi zuten. Ondoren ateratako zukua dastatzeko aukera ere izan zuten.
|
Igeldo eta Oriora
Ekainaren 19an DBH-ko 3. mailako ikasleek Euskadiko Agenda 21-eko irteera egin zuten. Igeldotik Oriorako bidea egin zuten oinez, eta gero Orioko hondartzan egon ziren. Eguraldia zoragarria izan zen, eta denek oso ondo pasatu zuten.
Ekainberrira
Apirilaren 8an, 1º mailako ikasleak Ekainberrira joan ziren. Historiaurreko artea erreplika ikusi ondoren tailerrak egin zituzten eta ehiza egin zuten.
Ikasketa bidaia 2014-03-21 ostirala
Ostirala, martxoak 21: Salou - Zumarraga-Urretxu. Gosaria hotelean. 11:00: Urretxu-Zumarragarantz autobusa hartu. Bazkaria bidean.
|
hemen argazkiak |
Ikasketa bidaia 2014-03-21 ostirala
Ostirala, martxoak 21: Salou - Zumarraga-Urretxu. Gosaria hotelean. 11:00: Urretxu-Zumarragarantz autobusa hartu. Bazkaria bidean.
|
hemen argazkiak |
Ikasketa bidaia 2014-03-20 osteguna
Osteguna, martxoak 20: Salou - Tarragona. Gosaria. Argazkietan, gure neskak, indarrak hartzen! Zenbat ordu egin dute lo? |
|
9:00: Tarragonarantz irteera. |
eta ondoren ... plisti plasta! |
Ikasketa bidaia 2014-03-19 asteazkena
Asteazkena, martxoak 19: Riglos - Salou. 10:30: Rafting egitera joan dira. Oso ondo pasatu dute eta goiza polit bat disfrutatu eta bazkaldu ondoren Salouerantz irten dira. Denak oso ondo daude. |
|
Ikasketa bidaia 2014-03-18 asteartea
Asteartea, martxoak 18: Loarreko gaztelua. Gosaldu ondoren, 10:00 Loarre gaztelura ezagutzeko bisita gidatua. |
Ikasketa bidaia 2014-03-17 astelehena
Astelehena, martxoak 17: Zumarraga - Riglos Aterpera ondo iritsi dira. Gauza guztiak utzi ondoren, eskalada eta rappelatzera joan dira. |
|
Ikasketa bidaia 2012-13
Martxoak 17, astelehena: Zumarraga – Riglos.
Irteera goizeko 10:00 etan Renfe Geltokitik Riglosera.
Bazkaria bidean.
13:30: Aterpera iritsi eta alojamendua.
15:30: Eskalada eta Rappel.
Aterpera iritsi, afaria eta alojamendua.
Martxoak 18, asteartea: Loarreko Gaztelua.
Gosaldu ondoren, 10:00 Loarre gaztelura ezagutzeko bisita gidatua.
Bazkaria aterpean.
16:00: Paintball.
Afaria eta alojamendua.
Martxoak 19, asteazkena: Riglos - Salou
Gosaria.
10:30: Rafting.
Bazkaldu ondoren Salouerantz.
Hotelera iritsi, afaria eta alojamendua.
Martxoak 20, osteguna: Salou - Tarragona
Gosaria.
9:00: Tarragonarantz irteera. RUTA ROMANIKOA, bisita gidatua.
Salouera bueltatu
Bazkaria hotelean.
Arratsaldea libre.
Afaria eta alojamendua.
Martxoak 21, ostirala: Salou – Zumarraga-Urretxu
Gosaria hotelean.
11:00: Urretxu-Zumarragarantz autobusa hartu.
Bazkaria bidean.
Donostiara irteera
|
Gaztelaniako mintegiak urtero antolatzen duen bezala, abenduaren 12an DBH-ko 2. eta 3. mailako zein Dibertsifikazioko ikasleak Donostiara antzerki bat ikustera eta Txuri Urdin Izotz Jauregian patinatzera joan ziren. Hasieran La Celestina onarritutako obra ikusi zuten. Aipatzeko da obra ikusterakoan ikasleek izan zuten jarrera eta ondorengo debatean partaidetza. Gero patinatzera joan ziren. Ekintza honetan ikasle guztiek, ikasle elbarriak barne, parte hartu zuten. Batzuetan modu librean, beste batzuetan monitoreekin ordu eta erdian patinatzeko aukera izan zuten. Ekintza hori bukatu ondoren, aisia izan zuten autobusak hartu aurretik. Azkenean denek esan zuten irteera oso dibertigarria izan zela, beraz, urtero egitea komenigarria izango litzatekeela. |
Durangoko azokara
Abenduaren 5ean, urtero bezala, Durangoko Azokara joango dira batxilergoko ikasleak. |
Zientziaren astea
|
Azaroaren 8an, D.B.H.ko 3. mailako ikasleak Donostiara joan ziren Euskal Herriko Unibertsitateak urtero antolatzen duen Zientzia Astea bisitatzera. Bertan, ikasleek, zientziaren hainbat arloko esperimentuak ikusteko eta informazioak jasotzeko aukera izan zuten (Kimika, Fisika, Matematika, Robotika, Energia berriak...). Orokorrean, bisita oso interesgarria iruditu zitzaien eta ondo pasatu zuten. |
Irteera Igartubeiti baserrira
Urriaren 16an Batxilergoko 1.mailako ikasleak Igartubeiti baserria bisitatu zuten. Bilduma ikusi. |
Zarautzera surf egitera
| ||
Urriaren 11n, gorputz hezkuntzako mintegiak antolatuta, lehen batxilergoko ikasle guztiak eta bigarren batxilergoan AISIA aukerazko ikasgaia aukeratutakoak, surf egitera joan giñen Zarautzera. Han, Zarauzko Surf Eskolakoekin 2 orduko ikastaroa burutu genuen. Oso ondo pasatu genuen. Argazkien albuna ikusi. |
| |
Irteera Igartubeitia baserrira
| |
Datorren urriaren 16an, asteazkena, Batxilergo 1. mailako ikasleak Igartubeiti baserrira joango dira. Bertan gure ondare historiko, artistiko eta kulturala ezagutuko dute. Honez gain, urtero antolatzen den “Sagardoaren astea” dela eta baserriko dolarea martxan ikusteko aukera paregabea izango dute.
|
Zarautzera surf egitera
Ostiral honetan, urriaren 11n, gorputz hezkuntzako mintegiak antolatuta, lehen batxilergoko ikasle guztiak eta bigarren batxilergoan AISIA aukerazko ikasgaia aukeratutakoak, surf egitera joango gara Zarautzera. Han, Zarauzko Surf Eskolakoekin 2 orduko ikastaroa burutuko dugu. | |
|
Zineskola
Aurreko ikasturteetan bezalaxe, 2013-2014 ikasturtean zehar “ZINESKOLA. Osasunaren Heziketa” izeneko prebentzio-programa eskainiko zaie DBH4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleei. Kurtsoan zehar eta programa honen barruan, beste 3 pelikula gehiago ikusteko aukera izango dute. |
Irteera IEuskadiko Biodibertsitate Zentrora
|
Urriaren 30ean DBH 2.mailako ikasleak Euskadiko Biodibertsitate Zentrora (Madariaga dorretxea) egin genuen irteera. Euskadiko Biosfera Erreserba bakarra da eta bertan “padura” aztertzen aritu ginen. Hegaztiak ikusteko aukera ere izan genuen eta tailer desberdinetan, biodibertsitatearen inguruko hainbat kontzeptu landu genituen. Inguru zoragarria da eta asko disfrutatu genuen. Bilduma ikusi. |
EA21ko irteera
Ekainaren 20ean Agenda 21ko urteko irtera burutu genuen. Ikasturte honetan Igeldotik Oriora ibilbidea egin dugu gure ondare paisajistikoa ezagutzeko eta disfrutatzeko asmoz, itsasertzeko gune hori ez da oso ezaguna hain zuzen. Nahiz eta itxaron udaberriko azken eguna arte ez genuen zorterik egualdiarekin eta Oroira ailegatu ginenean ez genuen aukera hondartzaz disfrutatzeko eta bainua hartzeko ere. Hala ere, ez zuen euririk gehiegi bota eta bide osoan giro onaonean ibili ginen. |
Notre jour à Pau
Nous sommes partis le 27 mai 2013 à huit heures du matin. Après un long voyage, nous sommes arrivés à Pau (la capitale du Béarn). C´est une ville assez grande et elle se trouve en France.
D´abord, nous avons visité le Château de Pau où est né Henri IV. Le guide du château nous a montré les salles les plus importantes. Il a été super sympa avec nous et grâce à ses explications, nous avons tout compris.
Ensuite, quand les professeurs sont partis et comme nous avions faim, nous avons décidé d´aller au parc Beaumont pour manger nos sandwichs. Avant d´y arriver, nous avons pris le funiculaire.
Après avoir mangé, nous sommes allés au centre ville à pied et à cause de la fatigue, nous nous sommes reposés dans un salon de thé où nous avons goûté des produits typiques de la région.
Finalement, nous avons fait les magasins et à quatorze heures et demie, nous avons pris le car pour rentrer à Urretxu.
Algorri Ezagutza Etxea
Maiatzak 14 DBH4ko Biologia eta Geologia ikasleekin Zumaiako Natur Baliabideen Zentrora joan ginen. Han Algorriko monitorekin Zumaiko flyscha ezagutzeko eta interpretatzeko aukera izan genuen.
Zumaiko flyscha gure itsasertzeko labarretan pilatutako ehunka hari xaflez osatuta dago eta Historia liburu erraldoi bateko orrien antzera irakurri dezakegu. Zumaiko flycha, geologiaren ikuspuntutik mundu maiako erreferentzia da, eta guretzat santutegi geologikoa eta paisaia aldetik liluragarria, gaur egun Batasuneko Garrantzizko Lekua babestua.
Eguraldi ona suertatu zitzaigun eta ibilbidean Lurreko historian eman diren hainbat gertakizun interpretatu genuen, dinosauruen desagerpena Kretaziko-Terziario mugan, besteak beste.
Zabalegi natur eskolara irteera
Aurreko maiatzaren 15-ean, 1.dbh-ko ikasleak Zabalegi natur eskola eta planetariuma ikusten izan ginen.
Goizean, natur eskolan, negutegia, oilotegia, baratzeak etab. ikusi genituen. Zenbait tailer ere egin genituen nekazaritza eta elikadurarekin zerikusia dutenak.
Arratsaldean, bazkal ondoren planetariumen "gaurko zerua" saioa ikusi genuen.
| ||
| ||
| |
Lapurdi irteera
Apirilaren 23an Batxilergoko 2. mailako ikasleek Lapurdira egindako irteerako argazki batzuk dauzkazue hemen.
Lehenik Abadia Jauregia bisitatu zuten, eta ondoren, oinez, Ziburutik barrena Donibane Lohizunera joan ziren, bertan Joseba Aurkenerena idazlearekin ordubete egoteko parada izan zutelarik.
Ederki pasa omen zuten eguna. Bejondeiela!!
Artea eta Plastika Gasteizen 2013-04-19
2. Batxillergoko Artearen Historia eta 4.DBHko Plastika eta ikus Hezkuntza ikasten ari diren ikasleak Gasteizera joan dira. Besteak beste, Santa Maria Katedrala eta Artium Museoa bisitatu eta disfrutatu dituzte. Joan zinetenentzat: Arte figuratibo eta arte abstrakturen arteko desberdintasuna zein den esan dezakezue? Zer baldintzak bete behar ditu lan batek artelan bat izateko?
|
|
EKAIN BERRIra IRTEERA
INFORMAZIOA SARTU.
Ikasketa bidaia 2013-03-15 ostirala
Martxoak 15, ostirala: Palma de mallorca – Bilbo – Zumarraga Gosaria eta bazkaria hotelean. Aireportura joan eta hegazkina hartu 15:10etan. Bilbora iritsi eta autobusa hartu Zumarragarantz.
Ikasketa bidaia 2013-03-14 osteguna
Martxoak 14, osteguna: Palma de Mallorca Egun librea. Gosaria, bazkaria eta afaria hotelean. Afaria eta alojamendua.
Ikasketa bidaia 2013-03-13 asteazkena
Martxoak 13, asteazkena: Palma de Mallorca Gosaldu ondoren, egun osoko irteera: “Cuevas del Drach” bisitatuko ditugu eta Porto Cristo aldean bazkaldu (pic-nic). Hotelera iritsi, afaria eta alojamendua.
Ikasketa bidaia 2013-03-12 asteartea
Martxoak 12, asteartea: Palma de Mallorca Gosaldu ondoren hiria ezagutzeko goizeko bisita gidatua: katedral gotikoa, Bellverreko gaztelua, Almudainako jauregia eta Palmako alde zaharra.. Bazkaria hotelean. Arratsalde librea. Afaria eta alojamendua.
Ikasketa bidaia 2013: 2013-03-11 astelehena.
Martxoak 11, astelehena: Zumarraga – Bilbao - Palma de Mallorca Irteera, arratsaldeko 14:00etan Renfe Geltokitik Bilboko aireportura. Loiun hegazkina hartu 17:20etan eta Palma de Mallorcara iritsi 18:35etan. Aireportutik hotelera iritsi, afaria eta alojamendua.
Donostiara irteera
Gaztelaniako mintegiak urtero antolatzen duen bezala, urtarrilaren 30ean DBH-ko 2. eta 3. mailako ikasleak Donostira antzerki bat ikustera eta Txuri Urdin Izotz Jauregian patinatzera joan ziren.
Hasieran Poema de Mio Ciden onarritutako obra ikusi zuten. Obra honen bidez Erdi Aroko Literaturarekin lehenengo kontaktua izan zuten. Hiru aktore besterik ez zegoen, baina bakoitzak pertsonaia bat baino gehiago egin zuen. Hori dela eta, antzezlana oso originala izan zen.
Gero patinatzera joan ziren. Ekintza honetan ikasle guztiek, ikaslea elbarriak barne, parte hartu zuten. Batzuetan modu librean, beste batzuetan monitorekin ordu eta erdian patinatzeko aukera izan zuten.
Ekintza hori bukatu ondoren, aisia izan zuten autobusak hartu aurretik.
Azkenean denek esan zuten irteera oso dibertigarria izan zela, beraz, urtero egitea komenigarria izango litzatekeela.