Irakasleen harrera

Kurtso hasieran eta etorri berriak diren irakasleekin bilera bat antolatzen da lantoki berria eta bere lankideak ezagutzeko. Ikastetxea erakutsi eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko informazioa ematen zaie eta azaltzen dituzten dudak argitzen dira.

 

Irakasle karpeta eta funtzionamendurako oinarrizko materiala 

Zuzendaritzak kurtso hasieran karpeta bat prestatzen du irakasle guztientzat, bertan, lehenengo klaustro eta bileretan ematen den informazioarekin batera ikastetxea ezagutzeko baliogarria dena ematen da: planoa, ordutegiak, egutegia, telefono zenbakiak (ikastetxe eta irakasleenak), sarea erabiltzeko erabiltzeko pasahitzak, klaustrokideak eta departamentu-kideak, ikastetxeko antolamendua, ikasleen zerrendak, funtzionamenduari buruzko oinarrizko informazioa (zaintzak, huts-egiteak, irakasle gelan jartzen den informazioa, etab.) 

Ordezkapenak 

Kurtsoan zehar ordezkapenak egitera datozen irakasleen harrera honela egiten da: 

• Zuzendaritzari jakinarazten zaio irakasle bat bajan dagoela. 
• Hezkuntzako Ordezkaritzakoei jakinarazten zaie baja eta horren ezaugarriak (iraupena, arloa, lanpostuaren ezaugarriak, ordutegia eta abar). 
• Orokorrean izendatzen duten ordezkoak telefonoz deitzen du institutura. Deia ikasketaburutzan jasotzen da eta lanean hasteko oinarrizko argibideak ematen zaizkio. Zuzendaritzako kide batekin hitz egiteko ordua ematen zaio. 
• Zuzendaritzako kideak harrera egiten dio, orokorrean ikasketaburua, posible ez bada zaintzan dagoen zuzendaritza taldekidea. 
• Ordezkapena egitera datorren irakasleak bere datuekin fitxa bat bete eta idazkaritzan utziko du. Argazki txiki bat ere aterako zaio. 
• Ikastetxeari buruzko informazioa ematen zaio aldez aurretik aipatutako karpetan oinarrituta. 
• Atezaintzara laguntzen zaio behar dituen giltzak hartzera.