Amodiozko testu lehiaketan Sarituak

DBH 3: Abestien itzulpen lehiaketa.

IRABAZLEA: Nicolas Apaolaza

DBH 4: Maitasunezko testu lehiaketa.

IRABAZLEA: Alaitz Estonba

Eskerrik asko zuen partehartzeagatik eta zorionak saritutakoei.

 

EuskEskoba: Atsedenaldiak euskaraz

Jada hasiera eman diogu aurtengo eskoba txapelketariHauek dira bikoteak: 

  • Arritxu Etxeberria – Maitane Gorjon
  • Valentino  Arrieta - Maddi Agirrebengoa
  • Ane Delgado – Christian Tomas
  • Imanol Maraña  - Jon Hernandez

OHARRAK:

Partidak liburutegian jokatzen dira atsedenaldi luzeetan.
Jokaldiak 25 puntura izango dira. Bukaeran berdinketa badago finala jokatuko da.
GAZTELANIAZ HITZ EGITEAK TANTOAK GALTZEA EKARRIKO DU.


 

Euskara, bihotzetik ahora

Eguna: otsailak 25, asteazkena.
Ordua: 19:00.
Tokia: Labeaga aretoa.

Bideo hau euskararen transmisioaren gaia lantzeko asmotan sortu zen. Urretxu eta Zumarragako euskararen egoera, historia pixka bat, herritarren bizipenak, eta gurasoei begirako aholkuak jaso dira bertan, baina batez ere, bideo hau aldaketarako motibazio iturri izatea nahi da.

Helburua euskararen erabileran aurrera egitea delako, eta horretan guraso guztiok dugulako gure erantzukizuna, izan guraso euskaldun edo erdaldun.

Kike Amonarriz Euskal Telebistako aurkezle ezaguna, eta euskara gaietan aditua, izango dugu gure artean egun horretan, eta bideoa erakutsi ondoren, solasaldi bat izango dugu herriko hainbat gurasorekin (Egoera oso desberdinetatik etorri arren, horietako bakoitzak euskararen aldeko hainbat urrats eman dituelako eta neurri batean eredugarri ere badirelako gainerakoontzat). Aukera paregabea, beraz, euskararen familia transmisioaren inguruan hausnartzeko eta elkar animatzeko. Zatoz gozatzera!!

 

 

Giza Eskubideak marrazten

Atzo arratsaldean 'Cartooning for Peace - Giza Eskubideak marrazten', erakusketa ikustea eta bertan parte hartzea, DBH 4ko bigarren taldea joan zen.



 

Cartooning for Peace - Giza Eskubideak marrazten

Atzo arratsaldean Urretxuko udaletxean 'Cartooning for Peace - Giza Eskubideak marrazten' erakusketari hasiera eman zitzaion. Esposizioak giza eskubideen gogoeta egitea du helburu, tolerantzia eta adierazpen askatasunean bereziki.

Aurkezpena egin ondoren, J.M.Iparragirreko 4 DBHko ikasle talde batek erakusketa estreinatu zuten. Gaur arratsaldeko 15:00tan  4 DBHko beste talde bat eta Dibersifikazioko taldea joango dira artista lanak egitea.

Albistea gaurko El diario Vascon eta Hitzan irakurri daiteke.


 

Amodiozko testu lehiaketa

Otsailaren 14, San Balentin eguna.

NorentzatDBH4ko ikasleentzat.

SariaLiteratura erotikoko liburu bat eta 20€.

Antolatzailea: Ikastetxeko Normalkuntza batzordea.

 

 

Elurra

 

Gerta dakizuke hitzaldia

AESLEMEk (Asociación para el estudio de la Lesión Medular Espinal) DBH4ko ikasleei prestakuntza saio bat eskaini die.

Saio honen xedea bizkarrezur-muineko lesioen berri ematea eta horien prebentzioaz jardutea izan da, lesio horiek askotan trafiko-istripuen ondorio izaten baitira.

 


Otsailak 4 eta 5 klase orduak jarraiak

Datozen egunetarako aurreikusita dagoen eguraldiak eragin ditzakeen eragozpenak ahal den neurrian saihestu nahirik, J.M.Iparragirre BHIko Zuzendaritzak erabaki du biharko eta osteguneko klase orduak jarraiak izatea, ostiraleko ordutegi bera izango delarik egun horietan ere.

Egun horietan jangela zerbitzurik ez da izango.


Ate irekiak

Gaur arratsalderako aurreikusita zegoen “Ateak Zabalik Jardunaldia”, eguraldi arazoak tarteko, datorren asteartean, otsailak 10, egingo dugu.


Ate irekiak

2015-16 ikasturterako DBHko aurrematrikula berria otsailak 2tik otsailak 13ra egingo da.

Ate irekien eguna otsailak 3ean, arratsaldeko 18:30an izango da.

Institutura igotzeko autobusa 18:15ean Zumarragako Elizatik aterako da eta Urretxuko Euskadiko Kutxan ere geldituko da.

 


Santa Ageda erronda

2015ko otsailaren 4ean

16:30tan Gainzuri ikastetxean txokolatada.

17:30tan errondaren hasiera.

IBILBIDEA:

  • Labeaga Kalea
  • Gernikako arbola plaza. ABESTU
  • Urretxuko aldapa behera.
  • Areizaga-kalebarren plazan. ABESTU.
  • “Cuesta de los Cesteros”.
  • Hiruki eta Iburreta tabernen erdiko plaza. ABESTU.
  • Jai Alai kaletik, Legazpi kalera jeitsi.
  • Cuatro vientos. ABESTU.
  • Bidegorriko zubitik Urretxura.
  • Kalerrotatik, Lizeoko aldapa gora.;
  • Bukaera Gainzurin. ABESTU.

Astelehenean, hilak 2, 16:30etan entsaioa egingo da, Gainzuriko Aretoan.

 

DBH Aurrematrikula - Matrikula 2014-15