Familien harrera

DBHko 1. mailako familiak:

Ateak zabaltzeko eguna aurrematrikula garaian egiten da. Helburuak ondoko hauek dira: 

• Etapa aldaketa dela eta azaltzen dituzten beldurrak argitzea. 
• DBHri buruzko informazioa ematea. 
• Gure ikastetxeari buruzko informazioa ematea. 
• Matrikula prozedurari buruzko dudak argitzea. 

Kurtso hasierako bilera orokorra, irailaren hasieran (ikasleek aurkezpena egiten duten egunaren bezperan), egiten da. Hasiera batean bilera areto nagusian egiten da, bertan zuzendaritza taldeak eta tutoreek familiak hartzen dituzte, funtzionamendu orokorrari buruzko informazioa ematen da eta gero talde bakoitzeko tutorea bere gelako familiekin joaten da gelara bilera jarraitzeko. Helburuak honako hauek dira:

• Tutorea eta hezkuntza taldearen aurkezpena. 
• Familien eta ikastetxekoen arteko ezagutza hastea. 
• Ikasturteko oinarrizko funtzionamenduari buruz informatzea, horretarako espreski prestatutako karpeta banatuz. 
• Familien arteko ezagutza sustatzea. 
• Familien proposamenak eta kezkak biltzea. 

Tutore-familia arteko banakako bilerak ikasturtean zehar gutxienez bi izango dira: bata lehenengo ebaluaketa eta gero, bestea ikasturte amaieran. Jarraipen hau egiteko tutoreek astero ordu bat dute familiekin elkarrizketak izateko eta informazioa elkartrukatzeko. 

Gainontzeko DBHko familiak 

Urrian guraso-tutore arteko bilera orokorra egiten da. Tutore-familia arteko banakako bilerak ikasturtean zehar gutxienez bi izango dira: bata lehenengo ebaluaketa eta gero, bestea ikasturte amaieran. Jarraipen hau egiteko tutoreek astero ordu bat dute familiekin elkarrizketak izateko eta informazioa elkartrukatzeko. Ikasturteko bigarren hiruhilabetekoan eta aurrematrikula garaian, DBHko 4. mailako ikasleentzat zein haien familientzat informazio saioak antolatzen dira. Helburuak honako hauek dira: 

• Etapa aldaketan dituzten kezkak entzutea. 
• Batxilergorako eta gerorako dauden aukerei buruz informatzea. 
• Gure ikastetxeari buruz informatzea. 
• Elkarrizketak zuzendaritzak eta orientatzaileak egiten dituzte. 

Batxilergoko familiak 

Urrian guraso-tutore arteko bilera orokorra egiten da. Bere gelako ikasleen gurasoekin banakako bilerak egiteko tutoreek astero ordu bat dute. 

Heziketa Zikloko familiak

Maila honetako ia ikasle guztiak adin nagusikoak izaten direnez, ez da bilera orokorrik egiten hauen gurasoekin. Bere gelako ikasleen gurasoekin banakako bilerak egiteko tutoreek astero ordu bat dute.