Gaurko eguna irudietan 2015-01-28

28-01-2015

 

 

 

 

Informatikako fakultatera jarduera praktikoak egitera

Urtarrilak 22an, 1. eta 2. Batxilergo ikasleak informatikako falkultatera jarduera praktikoak egitera joan ziren.

Fakultateko irakasleen eskutik hurrengo jarduerak burutu zituzten:

  • 10 gehi 10 ... ¡100! Oinarrizko sistema digitalen portaera.
  • Soinuaren prozesamendu digitala.
  • Robot baten mugimendua kontrolatzea.
  • Mundu birtualak.
  • Web zerbitzariak.

 

 

 

Alkohol-kontsumoaren prebentzio hitzaldia

1. Batxilergo ikasleak alkohol-kontsumoaren inguruko prebentzio hitzaldiak eduki dituzte.


Alkohola hartzearekin lotuta dauden arrisku eta minak ezagutzea, jarrera arduratsu bat hartu ahal izateko informazio nahikoa izatea eta kontsumitzea erabakitzen badute, bere burua zaintzen ikastea da arrisku alkohola programaren helburua.

 

 

 

Ikasleak Bilboko Euskal Etxean

1. Batxilergo ikasleak Bilboko Euskal Etxean komiki lehiaketan.

 

 

Urtarrilaren 15ean 1.batxilergoko ikasleaok Bilbon izan ginen Euskararen etxean.

Bertan euskararen jatorriari, garapenari, gaur egungo egoerari buruzko informazio interesgarria jaso genuen. Halaber pribatutasuna gai zuen komiki lehiaketan ere parte hartzeko aukera izan genuen.

 

 

 

Zikloetarako sarbide proba 2014-15

2014-2015 ikasturteko Zikloetarako sarbide probaren deialdia EHAA 2014ko Abenduaren 22an

Sarbide-proba horretan parte hartzeko izen-ematea dagokion eskabidearen bidez egingo da.

Lanbide Heziketako Zuzendaritzak antolatuko ditu irakaskuntza horretan sartu nahi duten eta zuzenean sartzeko baldintzak betetzen ez dituzten ikasleen sarbide-probak.

Sarbide-probak egiteko, ebaluazio-irizpideak ezartzeko eta horiek kalifikatzeko, epaimahaiak osatuko dira. Epaimahai horiek irakasleen kidegoko nahiz hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko karrerako funtzionarioez egongo dira osaturik, eta Lanbide Heziketako Zuzendaritzako teknikari bat ere izango da horietan.

Proba bai euskeraz, bai gazteleraz egin daiteke, izangaiak nahi duena.

Izen emateko epea: Urtarrilaren 12tik 21era.

Sarbide probaren egutegia