Ronda del Olentzero



...

 

 

 

 

 

 

Gabonetako parkera

Urtero bezala, DBH1 eta DBH2ko ikasleak joan den ostegunean Bilboko Gabonetako Haur Parkera joan ziren.

Argazkietan ikusten den bezala primeran pasa zuten.


Kultur lehiaketaren irabazlea

Euskararen egunean egindako kultur-lehiaketaren irabazlea Mikele Mediavilla suertatu zen. Saria: GATIBUren azken diska "Euritan dantzan".

ZORIONAK MIKELE!!!

Twitter-en jarraitu... https://twitter.com/instijmi

 

 

 

 

 

HOR KONPON! Aldizkariak.

Egin klik ondorengo irudietan JMIparragirreko ikasleek egindak aldizkariak ikusi ahal izateko:

  

 

 

 

HOR KONPON abendua 2014

Hemen duzue HOR KONPON! aldizkariaren ale berria. Ilusioz aritu gara lanean eta oso arro gaude emaitzaz.

Eskerrik asko zuen partaidetzagatik. Goza ezazue.

Irudiaren gainean klik egin aldizkaria ikusteko.

 

 

 

 

 

 

 

 

Gure Ikasleak Bilboko PINean

DBH1 eta DBH2ko ikasleak Bilboko PINera joan dira. Egun zoragarria pasatzen ari dira.

Urretxutik goizeko 9:00tan atera dira eta arratsaldeko 17:00etan itzuliko dira.

Albistea twiter.en ikusi:

https://twitter.com/instiJMI/status/545548356458938368/photo/1

https://twitter.com/instiJMI/status/545548278985949184/photo/1


Gosari Osasuntsua

2011-2012 ikasturtean, Zumarragako Osasun Zentroak bultzatuta, Urretxu eta Zumarragako ikastetxeak eta herriotako hainbat eragile elkarlanean hasi ginen bi herriotako nerabeengan ohitura osasuntsuak bultzatzeko asmoz.

Helburu nagusi honen barruan, datorren asteazkenean, abenduak 17, DBH 1eko ikasleekin "GOSARI OSASUNTSUA” izeneko jarduera gauzatuko dugu. Egun horretan ikasleek ikastetxean gosalduko dute eta “GOSARI OSASUNTSUA” delako zertan datzan azalduko zaie.


Alkohol-kontsumoaren prebentzio hitzaldia

Abenduaren 17an, DBH 4.mailako ikasleek Euskal musikagintzaren inguruko saio bat izan dute Zelai Arizti zine-aretoan. BAGA, BIGA, HIGA proiektuaren helburua Euskal musikagintzaren historia era atsegin batean transmititzea da eta halaxe egin dute Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta abeslariek. Ikasleek euskal kantzagintza ezagutzeaz gain, gozatu ere egin dute, beren gustuko kantariekin batera abestuz.



 

 

Ikasle eta zientzialarien topaketa

Gaur, abenduaren 15a, gure institutuko 2 batxilerreko lau ikasle Fisika irakaslearekin batera Donostira bertaratu dira, “Zientziarekin Solasean” seigarren topaketara.

 

Bertan, bigarren mailako beste ikasle eta irakasleekin Albert Fert Fisikako Nobel sariduna eta Elena Cattaneo Huntington gaixotasunaren ikertzailea izan dituzte solaskide.

Aurtengo edizioan, berrikuntza modura, Telefónicak galderarik burutsuena, sortzaileena eta originalena egin duten ikasleei sari bana eman die. Horrela Leire Akizu gure institutuko ikasleari, 'Zein da zure buruari egiten diozun eta oraindik erantzutea lortu ez duzun galdera?' galderak eman dio saria.

Zorionak Leire !!!!!!!!!!!!!!


Abenduak 3 euskararen eguna

 

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA dela eta "euskarak 365 egun" lelopean ospatu dugu guretzat hain egun berezia dena.

Kantu hamaiketako paregabea egin dugu eta ederki gozatu dugu aspaldiko nahiz gaur egungo abestiak abestuz. Giro itzela sortu da gurean eta zoratzen amaitu dugu ospakizuna.

Zorionak eta eskerrik asko guztioi.

Ekitaldiko argazkiak ikusi