ZINE programa: DBH1, DBH2 eta DBH3 (2016-17 ikasturtea)

Kurtsoan zehar eta programa honen barruan 4 pelikula ikusi ahalko dituzte. Saioak goizeko 9:00etan hasiko dira Zelai Aristi zine aretoan.

1. Gaia: AUTONOMIA eta ERANTZUKIZUNAK

UDAKO ERREGEAK:

Patrick, Joe eta Biaggio bitxi nerabeek, euren independentzia aldarrikatzeko ekintza batean, gurasoen babesik gabe bizitzen saiatzeko, udako oporretan zehar etxe bat egitea erabakiko dute basoaren erdian. Uda zoragarria izan behar zuena, ikasbide garrantzitsua bilakatu zaie, non familiak uste baino itzal handiagoa izango duen.

 
 
2. Gaia: GENERO BERDINTASUNA.

Gaiaren arabera, hiru ataletan sailkatutako film laburren zerrenda batek osatzen du jarduera hau (emanaldi bakar batean ikusiko dira).:

1. atala: Emakumeen ahalduntzea.
2. atala: Maitasun eta sexualitatea.
3. atala: Maitasun-sexu aniztasuna.

 
 
3. Gaia: ANIZTASUNAREN ALDE, DISKRIMINAZIOAREN KONTRA.

BOSA! Jarduera: MUSTANG

Film hunkibera, zirraragarria eta saritu honek, egungo Turkiako landa eremu baten bizi diren 12 eta 16 urte bitarteko 5 ahizpa umezurtzen istorioa azaltzen digu. Gizarte patriarkal eta diskriminatzailean hasi eta hezten direneko giro tradizional eta kontserbadore honetatik ihes egiten saiatuko dira neskak.

 

4. Gaia: BIZIKIDETZA IKASGELAN.

EL NOVATO

Film honek umore ukitu batekin hiyz egiten digu nerabezaroko egoera, sentimendu, emozio eta bizipen unibertsalei buruz institutura lehen aldiz joatean bertako berdinen arteko hierarkia, gorenera iritsi eta ospetsuak direnekiko desadostasunak, ehendabiziko maitasun kontuak, baina batez ere, lankidetzaren balioa, taldearekiko leialtasuna eta onartua ez izatearen arazoa egoki bideratzea.

 
 

ZINE programa: DBH1, DBH2 eta DBH3 (2015-16 ikasturtea)

 

1. Gaia: ADINEKO ERREFERENTEAK NERABEZAROAN.

Esperientzia erreal batean oinarriturik, film honek hamahiru urteko Amy neskatoaren istorioa azaltzen digu. Ama hil ondoren, oso harreman ona ez duen aitarekin joango da bizitzera. Aita eta alabaren arteko maitasunak aurrera egingo du elkar zenbat behar duten jabetuz doazen heinean.

 


 
 

 

2. Gaia: GENERO BERDINTASUNA.

Gaiaren arabera, hiru ataletan sailkatutako film laburren zerrenda batek osatzen du jarduera hau (emanaldi bakar batean ikusiko dira):

1. atala: Genero rolak (Nena).
2. atala: Genero indarkeria (Doble check. Las razones de Elena)
3. atala: Maitasun-sexzu aniztasuna (Quién te crees que eres. Una tarde eta Camping)

 


 
 
3. Gaia: ANIZTASUNAREN ALDE, DISKRIMINAZIOAREN KONTRA.

Gaiaren arabera, lau atal desberdinetan sailkatu ditugun film laburren zerrenda batek osatzen du jarduera hau (emanaldi bakar batean ikusiko dira):

1. atala: Bidaia bat egitearen arrazoiak (Un día de campo)
2. atala: Mugan (Mofetas. On the line)
3. atala: Mugaz alde honetan (Abimbowe,Besteriz Ez , Jazmin)
4. atala: Enpatia + konpromisoa (Uwe & Uwe)

 
 
4. Gaia: MOTIBAZIOA ETA ETORKIZUN PROIEKTUA.

Will Burton nerabea erotuta dago musikarekin, baina ez dauka zaletasun hori partekatzeko bere adineko neska-mutil lagunik.

Kurtsoan zehar eta programa honen barruan, beste 3 pelikula gehiago ikusi ahalko dituzte. Saioak goizeko 9:00etan hasiko dira Zelai Aristi zine aretoan.