Esgrima ikastaroa

Pasa den azaroaren 23an, DBH 1.mailako ikasleek BORROKA KIROLAK unitate didaktiko barruan Esgrima ikastaro baten parte hartu zuten. Kirol desberdina ezagutzeko aukera izan zuten.

Oso ondo pasatu genuen!

Hustuketa simulazioa

Gaur, azaroak, 27, hustuketa simulazioa egin dugu larrialdietarako planean agertzen den bezala.

Ikasle eta irakasleen hustuketa normaltasun osoarekin burutu da.

BioDonostia

Pasa den azaroaren 24ean, 2. batxilergoko BIOLOGIA eta GIZA ANATOMIA ETA FISIOLOGIAko 14 ikasle Donostiako BioDonostia Osasun Ikerketa Institutuak antolatutako ate irekietara joan ginen. Bertan, Ana Gorostidi ikerlari gidari, osasun arloan puntako ikerkuntza nola burutzen den bertatik bertara ikusi ahal izan genuen eta, aldi berean, ikasgaietan lantzen ditugun hainbat kontzeptu hobeto ulertzen lagundu zigun.


Gurasoentzako hitzaldia

“Nerabeak eta teknologia berriak (WhatsApp, Facebok,Twitter, Instagram...): ikusten ez dugun indarkeria” gaiari buruzko hitzaldia izango da azaroaren 24an, Zelai- Arizti ZINEAN, 18:30tan.

Hemen duzue deilaldiari buruzko informazioa.

https://twitter.com/instiJMI/status/668806684425510913

 

Beldur Barik lehiaketa 2015: Herri saria

Bihar, azaroaren 21, goizeko 8retan hasiera emango diogu Herri Sariako bozkaketari! Azaroaren 25 arte izango duzue epea zuen botoa emateko!

Botoa emateko argibideak: 

http://beldurbarik.org/category/lehiaketako-azalpenak

https://twitter.com/instiJMI

 

Hauek dira aurkeztutako lanak:

ARTAZIEGAZ   EDERTASUNAREN ITZALPEAN     MATXISMOA MUNDUAN   SOILIK ENTZUN

BI BANDATAN JOKATZEN    DESBERDINAK EZ DIRENAK ZERTAN DESBERDINTZEN ARITU

 

 

 

UROLA enpresa bisitatzen

Gaur, azaroak, 19  1. eta 2. Batxilergoko Marrazketako ikasleek Ezkio-Itxaso dagoen UROLA enpresa bisitatu dute bere funtzionamendua eta produkzioa ikusteko.

Plastikoko hitza grekoko “Plastikos”-etik dator eta moldakorra esan nahi du; enpresa honetan plastikozko ontziak  nola moldeatzen diren  ikusteko aukera izan dute eta teknologia desberdinekin egindako plastiko ontziei  buruzko informazio ezin hobea jaso dute.

Mila esker UROLA enpresa eta bere pertsonalari eskainitako arretagatik.


Beldur Barik lehiaketa 2015

 

2015. urteko Beldur Barik lehiaketara J.M. Iparragirre BHI-ko ikasleek aurkeztu dituzten bideoak eskuragarri dituzue. Eskerrik asko eta zorte on, ikastetxearen izenean, parte hartu duzuen guztioi. Halaber, mila esker kolaboratzaile guztiei eskaini diguzuen laguntzagatik.

 

 

Hauek dira aurkeztutako lanak:

ARTAZIEGAZ   EDERTASUNAREN ITZALPEAN     MATXISMOA MUNDUAN   SOILIK ENTZUN

BI BANDATAN JOKATZEN    DESBERDINAK EZ DIRENAK ZERTAN DESBERDINTZEN ARITU

 


Batxilergoko azterketak

Gaur osteguna, azaroaren 12a, 1. eta 2. batxilergoko azterketak hasiko dira. Hurrengo lau egunetan ikasleek buru belarri jardungo dute azterketa hauek aurrera ateratzeko.

https://twitter.com/instiJMI/status/664721143786577920

https://twitter.com/instiJMI/status/664725917030350848

 

 

Urretxuko mapa geologikoaren aurkezpena

 Pasa den ostiralean, azaroaren 6ean, Biologia-Geologia aukerako DBH 4. mailako ikasleak eta 2. batxilergoko Lur eta Ingurumen Zientzietako ikasleak, Labeaga aretoan izan ginen Txema Hernandez geologo eta egun Cristina Enea Fundazioko Zuzendariak sortu eta aurkeztu zuen Urretxuko Mapa Geologikoaren aurkezpenean. Aurkezpen hau Urrelur Museoak urtero antolatu ohi duen Mineralogi eta Paleontologia Astearen barruan kokatu zen. Aurkezpen oso interesgarria izan zen, gure herriak eta bailara osatzen duten ezaugarri geologikoen inguruan ikasteko aukera eman baitzigun.

Institututik eskerrak eman nahi dizkiogu bai Txemari eta bai Urrelurri ezagutza hauek gurekin partekatzeagatik.

 


Eguberritako postal lehiaketa

Prest dago Eguberritako postal lehiaketa.

Animatu eta parte hartu!!!

Deialdia ikusteko klikatu hemen.