Eskola Agenda 21eko batzordea

 

  • Ikastetxea ingurumenaren aldeko praktika baten eredu bilakatzea.
  • Ikasleak herritar partehartzaileak izaten ohitzea.
  • Ikastetxeko eta herriko jasangarritasunaren aldeko erabakiak hartzeko egitura bat sortzea eta akordioetara iristera.
  • Herriko Agenda 21ean parte hartzea.

Eginkizunak:

  • Ingurumen Batzordea osatu.
  • Bailarako beste ikastetxeekin batera ikasturtean landuko den gaia aukeratu.
  • Aukeratutako gaia ikasturtean zehar ikas-komunitatean landu.
  • Mintegiei lagundu jasangarritasunarekin lotuta dauden alderdietan bere curriculumaren berrikuntzean.
  • Ikastetxeko kudeaketa arduratsua eta eraginkorra bultzatu.
  • Zenbait kontsumo neurtu eta emaitzen zabalkuntzaz arduratu.
  • Irakasleen formakuntzaz arduratu.
  • Tokiko Agenda 21ean parte hartu.
  • Udaletxeko eskola foroetan parte hartu.
  • Bailarako beste ikastetxeekin koordinatu.
  • Kontsumo arduratsua eta berziklapena bultzatu.