Administrazio eta zerbitzuetako langileen harrera

Ordezkapenik gertatuz gero, hurrengo prozedura jarraituko da: 

• Langile bat bajan dagoela idazkaritza akademikoan jakinaraziko da. 
• Baja horri buruzko informazioa (iraupena, lanpostuaren ezaugarriak, ordutegia, etab) Hezkuntzako Ordezkaritzakoei jakinaraziko zaie. 
• Orokorrean izendatzen duten ordezkoak telefonoz deitzen du institutura. Deia idazkaritzan jasotzen da eta oinarrizko azalpenak ematen zaizkio lana hasteko. Zuzendaritzako kide batekin hitz egiteko ordua ematen zaio. 
• Zuzendaritzako kideak harrera egingo dio, orokorrean idazkariak, posible ez bada zaintzan dagoen zuzendaritza taldekideak. 
• Ikastetxeari eta bere lanari buruzko informazioa emango zaio. 
• Institutua erakutsiko zaio. 
• Idazkaritzako erregistro fitxa beteko du.