Kalegarbiketaren iguruko inkesta

Urretxuko kalegarbiketaren ardura duen Ferrovial enpresarekin lankidetzan, 3.DBHko ikasleak Urretxu herrian zehar ibili ziren herritarrei inkestak egiten, herriko kalegarbiketaren inguruko eta, oro har, herriko garbitasunaren inguruko galderak eginez.

 


Eskola Agenda 21 Udal foroa

Pasa den apirilaren 28an, Eskola Agenda 21 (EA21) Batzordea osatzen dugun ordezkariak Zumarragako Zelai Arizti kultur etxera joan ginen, gainontzeko ikastetxeetako ordezkariekin batera, Urretxuko alkate den Oihane Zabaleta eta Zumarragako alkate den Mikel Serrano udal ordezkariei aurtengo gaiaren inguruan (Bizitzeko Herria hain zuzen) egin dugun lanketaren emaitzak aurkeztera.

Guztion artean Urretxu eta Zumarraga herri hezitzaileago eta atseginagoak izateko proposamenak egin genituen.

Orain udal-ordezkarien txanda da gure proposamenak aintzat hartzeko!


 

Volkswagen lantegia ezagutzen

Aurreko astean  Batx 1-E  taldeko  ikasleek automobil baten ekoizpen prozesu osoa ikusteko aukera izan genuen,  "Volkswagen Navarra"  lantegia bisitatzen egon ginen.


 

 

 

Gaztebizhitza

Zenbait hilabetez frogetan ibili ostean, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak GazteBizHitza ataria abian du. Interneteko atari honetan Ikasketak, Lana eta Etxebizitzaren inguruko informazio ugari dago gazteentzat; besteak beste, kalitatezko edukiak, bideotutorialak, infografiak, FAQ-ak eta alertak aurki daitezke.

Horretaz gain, gai hauetan gazteek dituzten zalantzak argitzeko orientazio eta aholkularitza zerbitzu bat ere eskaintzen du atariak. Gazteek whatsappez, emailez zein telefonoz egin ditzakete kontsultak eta aholkulari batek era pertsonalizatuan eta doan erantzungo die gazteen beharrei.

Jarraian bidaltzen dizkizuegu atariaren inguruko xehetasunak:

http://www.gazteaukera.euskadi.eus/albistea/2015/gaztebizhitza-gazteen-beharrak-asetzeko-aholkularitza-zerbitzua/r58-7657/eu/

http://www.gaztebizhitza.eus/.