Santa Lutzi argazki lehiaketa 2013: Sarituen zerrenda

Aurtengo sarietuen zerrenda:

Gaien arabera irabazle desberdinak egon ziren:

  • Animalien gaia: Ane Aranburu
  • Barazki eta fruituak: Martin Aranburu
  • Jai giroa: Elene Agirrezabal
  • Gai librea: Xabier Odriozola

Argazki sorta honen irabazleak hauek dira:

    1. Ane Aranburu

    2. Elene Agirrezabal

    3. Martin Aranburu

Gainera parte hartzaile guztien artean argazki kamera bat zozketatu zen eta irabazlea Martin Aranburu izan zen.

Animatzen zaituztegu datorren urtean parte hartzera!!


Donostiara irteera

 

Gaztelaniako mintegiak urtero antolatzen duen bezala, abenduaren 12an DBH-ko 2. eta 3. mailako zein Dibertsifikazioko ikasleak Donostiara antzerki bat ikustera eta Txuri Urdin Izotz Jauregian patinatzera joan ziren.

Hasieran La Celestina onarritutako obra ikusi zuten. Aipatzeko da obra ikusterakoan ikasleek izan zuten jarrera eta ondorengo debatean partaidetza.

Gero patinatzera joan ziren. Ekintza honetan ikasle guztiek, ikasle elbarriak barne, parte hartu zuten. Batzuetan modu librean, beste batzuetan monitoreekin ordu eta erdian patinatzeko aukera izan zuten.

Ekintza hori bukatu ondoren, aisia izan zuten autobusak hartu aurretik. Azkenean denek esan zuten irteera oso dibertigarria izan zela, beraz, urtero egitea komenigarria izango litzatekeela.

 

 

Abenduak 20ko ordutegia

Hurrengo ostiralean, abenduak 20,  klaseak 13:00tan bukatuko dira. Ordutegia hurrengoa izanik:

      1. klasea: 8:30-9:30

      2. klasea: 9:30-10:30

              Jolastordua

      3. klasea:11:00-12:00

      4. klasea12:00-13:00


Pere Pujolàs-ekin bideokonferentzia


 Abeduak 17an,  irakasle taldearen formakuntzaren barruan, Pere Pujolàsekin bideokonferentzi bat eduki genuen.

Pere Pujolàs, Vic-eko Unibertsitateko irakaslea, IK-KI (ikasketa kooperatiboa) kontzeptuaren bultzatzailea da.

 

 

Larrialdi-simulakroa


 

Abenduaren 16ean, urtero bezala, sute baten larrialdi-simulakroa egin dugu. Dena ondo atera da. 


 

Durangoko azokara

Durangoko azkoka 2013
 

Abenduaren 5ean, urtero bezala, Durangoko Azokara joango dira batxilergoko ikasleak. 


 

Santa Lutziko argazki lehiaketa

Institutuko Gurasoen Elkarteak VII. ARGAZKI LEHIAKETA antolatu du. Lehiaketa honetan J.M. Iparragirre institutuko ikasleek parte har dezakete.

OINARRIAK:

1. PARTAIDEAK: DBH eta Batxilergoko ikasleak

2. ARGAZKI LEHIAKETA. NOIZ: Argazki Lehiaketa Abenduaren 13an izango da, Santa Lutzi azoka egunean.

3. GAIAK: Argazkiak 4 gai ezberdinetakoak izan beharko dira. Gai bakoitzetik argazki bat aurkeztu beharko da. Gaiak honako hauek izango dira:

    A) ANIMALIAK

    B) BARAZKI eta FRUITUAK

    C) JAI GIROA

    D) GAI LIBREA

4. ARGAZKIAK CD batean aurkeztuko dira norberaren izen-abizenak eta maila idatzita.

5. AURKEZTEKO EPEA: Zuen lanak abenduaren 17an aurkeztu beharko dituzue institutuko bulegoan.

6. SARIAK:

    1) Gai bakoitzeko argazki onenari:

           A) ANIMALIAK ………………......... 30 euro

           B) BARAZKI eta FRUITUAK …..… 30 euro

           C) JAI GIROA ………………........… 30 euro

           D) GAI LIBREA ………………......… 30 euro

   2) Argazki sorta onenei:

           A) 1. saria …………............……… 60 euro

           B) 2. saria ………………............… 40 euro

           C) 3. saria ………............………… 30 euro

7. ERAKUSKETA eta SARI BANAKETA: Abenduaren 24an, eguerdiko 12etan aurkeztutako ARGAZKI GUZTIEN erakusketa antolatuko da LABEAGA aretoan. Ondoren, 13.00ak aldera, Gainzuriko kalejira bukatutakoan, SARI BANAKETARI ekingo zaio.

 

... ETA PARTE HARTZAILEEN ARTEAN KAMARA DIGITAL BAT ZOZKETATUKO DA, ABENDUAREN 24an, SARI BANAKETAREN ONDOREN.

PARTE HARTZEKO, BERTAN EGON BEHARKO DA.

ANIMATU ETA ZORTE ON!!!


BAGA, BIGA, HIGA

 

Azaroaren 28an, DBH 4 eta Batxilergoko 1.mailako ikasleek Euskal musikagintzaren inguruko saio bat izan zuten Labeaga aretoan. BAGA, BIGA, HIGA proiektuaren helburua Euskal musikagintzaren historia era atsegin batean transmititzea da eta halaxe egin zuten Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta abeslariek.

Ikasleek euskal kantzagintza ezagutzeaz gain, gozatu ere egin zuten, beren gustuko kantariekin batera abestuz. 


 

Euskararen Nazioarteko Eguna