gfgfhfhgfh

 

jflkjdfjdfkjdfkjdkjf

Eskerrik asko!!

 

Azken eguneko txangoak

 
 
 

Gaur ikasturteari amaiera emateko DBHko gure ikasleak gure inguruaz gozatzen aritu dira, Irimo, Beloki, Barrendiola urtegia...

Eta hemendik aurrera disfrutatu oporrak!!!

 

2.DBH Añanako gatz haranean


 

Joan den astean Añanako gatz haranera egin genuen bisita. Bertan, gatza nondik sortzen den eta nola lantzen den landu genuen.

Oinak bustitzeko aukera ere izan genuen.

 

Aurrematrikula Erizain Laguntzailea 2019-20

 

 

 

 

 

Lehen sorospenak


 

Aste honetan Zumarragako anbulategiko hainbat erizain gure ikastetxera etorri dira lehen sorospenen inguruko ikastaro bat ematera.

4.DBHko ikasle guztiak istripu eta larrialdietan nola jokatu, zer egin behar den eta zer ez ikasi dute.

Gure esker ona adierazi nahi diegu saioa eskaini duten anbulategiko erizainei.

 


 

Agenda 21- Udal foroa

 

Maiatzak 7an, Zumarraga eta Urretxuko Agenda 21eko Udal foroan parte hartu genuen.

Nekazal kulturaren inguruan, urtean zehar eginiko lana aurkeztu genuen beste ikastetxeekin batera.

Gaiaren inguruan gure konpromisuak zeintzuk diren azaldu eta alkateei proposamenak egin genizkien.

 


 

Magia ikuskizuna


Apirilaren 16an Imañol Ituiño magoa izan dugu ikastetxean.

DBH 2. eta 3. mailako ikasleek magiaren mundua gertutik ikusteko aukera paregabea izan dute.

Magiaaaaa! Gure begien aurrean eta konturatu gabe!

Gazteak aho bete hortz geratu dira.

 

 

 

Erizain Laguntzailea- Ate irekiak 2019



 

Ate irekiak 2019



 

Ekainberrira irteera



 

Bertso jaialdia



 

KLIKA KORRIKA


Aurreko ekitaldietan bezala J.M.Iparragirre BHIk eta Gainzurik bat egin dugu "Korrika"rekin. 

 

Château d'Abbadia


Apirilaren 3an batxilergoko 2. mailako ikasleak Abadia jauregia bisitatzera joan ziren.

Leku berezi hau ezagutzeaz gainera, Antton Abadiaren bizitzari buruzko eta bere lanari buruzko gauza interesgarriak ikasi zituzten.


 

Eskoba txapelketa


Hemen ditugu eskoba txapelketako DBH1-2-ko irabazleak.

Zorionak!!!

 

Koreografia txapelketa


Guraso ELKARTEAk aurten antolatu duen lehiaketa, KORRIKAren abestiarekin koreografia bat sortzea izan da.

Hauek izan dira irabazleak. Zorionak guztioi!!!

 


 

Bertatik bertara


 

 

 

Hitzaldia: Emozioak familian

Datorren apirilaren 2an, asteartea, arratsaldeko 18:30ean Urretxuko Kultur Etxean, hitzaldi bat egongo da guraso guztiei zuzendua.

"Emozioak familian":

  • Nola hezi emozioak seme-alabengan.
  • Nola garatu sentikortasun emozionala seme-alabengan.
  • Nola kudeatu ikasle nerabeen emozioak.
  • Nola jakatu gure seme-alaben zeloen aurrean.
  • Nola jokatu kasketen aurrean.
  • Nola landu oldarkortasuna eta indarkeria gure seme-alabekin.

Hizlaria: Nekane Jacinto.

Elkartrukea Poznan- 2019

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

 

Ospitalean

 
 

 

Ikasketa bidaia- 2019

 
 

 

Eskalada hastapenak

Aurten, berriro ere, gure 2.DBHko 60 ikasleek eskalada hastapen saio bat egin dute; Gorputz Hezkuntzako mintegiak Gipuzkoako Mendi Federazioarekin batera antolatuta, Beasaingo kiroldegian.

Jo ta ke ibili dira horman gora eta behera, benetan gustora!


 

 

Volkswagen- bisita gidatua

 
 

 

 

 

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

"Feminista, emakumearen eta gizonaren berdintasun eta gizatasun osoa onartzen dituen edonor da".
Gloria Steimem

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna #M8

 

 

Ortografía lehiaketa

 
 

 

Egun bat elurran

 
 

 

Idazlearen bisita

Gaur, urtarrilak 22, Julen Gabiria idazleak bisitatu gaitu eta batxilergoko ikasleek bere jardunaz eta azalpenez gozatu ahal izan dute. Eskerrik asko Julen!!!

 

 

HAUSPOA proiektua

HAUSPOA proiektua aurrera doa eta datorren hilabetean 3.txandari emango diogu hasiera.

Hirugarren txandako eskaintza oso zabala da. Idartzetan dauden ikasleei jarraipena emango zaie.

  • Songs, oral games and films in English
  • Gitarra 
  • Mekanografia
  • Gaur egungo telebista, egunkariak, internet eta abarren agertzen diren albisteen analisia
  • Prentsa tailerra: HOR KONPON aldizkaria.
  • Pultserak hariekin 
  • Jostura: mozorroak, festetako alkandorak. 
  • Zumba
  • Puntua: bufandak, jertseak, txanoak …
  • Gantxiloa: poltsoak,mantak, txanoak …
  • Euskal dantzak
  • Sukaldaritza
  • Gurutze puntua eta bainikak
  • Patiñak
  • Indartze Fisika eta Kimika
  • Indartze Biologia
  • Eskulanak: ispiluetan marrazkiak, hostoekin koadroak eta gurutze puntua.
  • Euskaldun jatorra izateko jakin beharreko jokua: MUS-a.

 

 

Zorionak eta Urte Berri On

 

 

Santa Lutzi zozketa

DBH 4.mailako ikasleek Gabonetako saski baten zozketa egin zuten Santa Lutzi egunean. Hona hemen saritutako zenbakia: 5.241.

Mila esker zuen parte hartzeagatik!

 

 

 

Zapata gorriak

JM. Iparragirre institutuak, azaroaren 25ean, "Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna" ospatu du. 

Ikasleek oinetakoak jaso dituzte eta artisautza tailerrean kolore gorriz margotu dituzte. 1990.eko hamarkadan Ciudad Juarez hirian egon ziren emakumeen hilketen ondorioz Elina Chauvet artista mexikarrak artelan bat egin zuenetik, kolore gorria genero indarkeriaren biktimen mundua identifikatzeko ikur bihurtu da. 

Ekimen honen helburua izan da egun honetarako antolatutako ekintzekin bat egitea, ikasleak gai honekin sentsibilizatzea eta baita balio hezitzaileen mezua transmititzea ere. 

 

 

 

 

Gurasoen Elkarteko Ohiko Batzar Orokorra

Joxe Mari Iparragirre BHIko Ikasleen Gurasoen Elkarteak Ohiko Batzar Orokorrera deitzen dizue.

Ekitaldia azaroaren 27an, ASTEARTEAN, arratsaldeko 18:30ean Azpitarte etxean (Urretxuko Kultur Etxean )izango da.

Zuen partaidetza ezinbestekoa da.

Animatu bertara etortzen!

11 egun euskaraz

Hamaika eguneko euskaraldiari ekin diogu Iparragirre institutuan ere.

 

 

50/50 proiektua institutuan

Europako beste hainbat ikastetxetan arrakastaz burutu den energia aurrezteko proiektua, gurean ere martxan da!!!!

Energia-Taldea jadanik sortu dugu, irakasle, ikasle, zuzendaritza, idazkari eta atezainen partaidetzarekin, proiektua aurrera eraman ahal izateko.

 

 

Bekak ikastaroak egiteko atzerrian

DBH 3 eta 4 eta Batxilergoko ikasleek aukera dute aleman, frantses eta ingeleseko ikastaroak egiteko atzerrian. Epea irekita dago abenduaren 17ra arte.


Deialdi honen agindua 2018/11/15ko EHAAn azaltzen da.
 
Informazio osoa www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net orrian azalduko da.

 

 

Zumalakarregi museoan

 
 

 

Zarautzera surf egitera

 

Ohikoa denez, aurten ere, Gorputz Hezkuntzako mintegiak antolatuta, batxilergoko lehen mailako ikasleak, surf egitera joan dira Zarautza.

Han, Zarauzko Surf Eskolakoekin 2 orduko ikastaroa egin dute eta ederki pasatu dute olatuen artean.

Argazkiak ikusteko klik egin hemen.

 

 

     

 

Halloween in the school!

Halloween ospakizuna gure institutura ere heldu da.
Hauspoako  ingelerazko saioetan ikasleek beldurrezko irudiekin apaindu dute eskolako sarrera.
 
 

 

Ze ikasgai gozoa!

4.DBHko ikasleak Plastikako klase batean. 
 

 

Termo- gela

Gaur Hauspoa proiektuko termo-gela martxan jarri da.
 
Hara hemen gure ikasleak bazkaltzeko orduan!
 
 

 

HAUSPOA proiektua

2018/2019 ikasturtean J.M. Iparragirre B.H.I-k, bertako hezkuntza komunitate osoak aparteko ilusioz bultzatuta, HAUSPOA proiektua abian jarri zuen.

Proiektu honen bidez ikasleen arteko desberdintasunak orekatzea, ikasleen autonomia pertsonala lantzea, irakasle, ikasle eta gurasoek ikastetxe publiko baten kudeaketan parte hartzeko duten eskubidea sendotzea, ikasleen arteko integrazioa bultzatzea eta, azken finean, ikastetxea heziketa integrala bermatzen duen topaketa gune bilakatzea da.

Ziur gaude etorkizun oparo baterantz lehen urratsak ematen ari garela eta eskola-komunitateko sektore guztien inplikazioarekin ikasleen premietara egokitzen den kalitatezko hezkuntza baten osagai egokia izango dela HAUSPOA proiektua.

2018-19 ikasturtearen aurkezpen eguna

 2018-19 ikasturteari hasiera emango dion aurkezpen eguna datorren ostirala,  irailak 7, izango da DBH, Batxiler eta Heziketa Zikloko 1.kurtsoko ikasleentzako.

Ordutegia hau izango da:

DBH: goizeko 10:30etan

Batxilergoa eta Heziketa Zikloa: goizeko 11:00tan.

 

Era berean, gogorazi nahi dugu DBH1eko gurasoekin bilera bat egingo dugula ostegunean irailak 6, arratsaldeko 18:30etan.

Bilera honetarako autobus zerbitzua Zumarragako Elizaren eta Urretxuko Laboral Kutxaren ondoan, 18:15 etan, izango da.