Igeldo-Orio DBH3
DBH 4. mailako Alaitz Estonba lz.15 elez.15 idazki laburren lehiaketan lehen sailkatua izan da. Lehiaketa honetan 16 urtetik gorakoek parte hartzen dute, gaia librea eta gehienez mila hitzeko narrazioak izan behar dutelarik.
Zorionak Alaitz!!!!! Onena zara!!!!
Igeldo-Orio DBH3
Ekainaren 18an, urtero bezala, DBH-ko 3. mailako ikasleek Euskadiko Agenda 21-ekin lotutako irteera egin zuten. Igeldotik Oriorako bidea egin zuten oinez, eta gero Orioko hondartzan bainatzeko aukera izan zuten. Eguraldia nahiko ona izan zen, zorionez, eta denek oso ondo pasatu zuten.
Argazkiak ikusteko egin klik hemen.
HOR KONPON! ekaina 2015
Ordutegi jarraia
Gogorarazi nahi dizuegu datorren astelehenetik aurrera, ekainak 1, ordutegi jarraia izango dugula.
Hori dela eta jangela zerbitzurik ez da izango.
Urdaibai Biodibertsitate Zentrora irteera
Primeran pasa genuen.
Literatura lehiaketa 2015 Sarien banaketa
Atzo, maiatzak 14, atsedenaldian, ikastexeko liburutegian Literatura lehiketeen sari baketa egin zen.
Sarituen argazkiak ikusi nahi badituzu egin klik hemen.
Premiados en el Concurso Literario 2015
Urruzono saria 2015
2014-2015 ikasturteko "Urruzunotarrak gehituz" literatura lehiaketan gure ikastetxeko bi ikasle hauek saria jaso dute: Alaitz Estonba Loinaz: Olerkia, B maila "Bizitzaren jokoa" lanagatik Irati Uribesalgo Muñoz: Prosa, B maila "2019ko otsailaren 23a" lanagatik. Zorionak biei!
Kalegarbiketaren iguruko inkesta
Urretxuko kalegarbiketaren ardura duen Ferrovial enpresarekin lankidetzan, 3.DBHko ikasleak Urretxu herrian zehar ibili ziren herritarrei inkestak egiten, herriko kalegarbiketaren inguruko eta, oro har, herriko garbitasunaren inguruko galderak eginez.
Eskola Agenda 21 Udal foroa
Pasa den apirilaren 28an, Eskola Agenda 21 (EA21) Batzordea osatzen dugun ordezkariak Zumarragako Zelai Arizti kultur etxera joan ginen, gainontzeko ikastetxeetako ordezkariekin batera, Urretxuko alkate den Oihane Zabaleta eta Zumarragako alkate den Mikel Serrano udal ordezkariei aurtengo gaiaren inguruan (Bizitzeko Herria hain zuzen) egin dugun lanketaren emaitzak aurkeztera.
Guztion artean Urretxu eta Zumarraga herri hezitzaileago eta atseginagoak izateko proposamenak egin genituen.
Orain udal-ordezkarien txanda da gure proposamenak aintzat hartzeko!
Literatura lehiaketa 2015 Sarituak
Literatura lehiaketa 2015 Sarituak
HEZIKETA ZIKLOko aurrematrikula - matrikula 2015-16
2015-16 ikasturterako Heziketa Zikloetako aurrematrikula maiatzaren 25etik ekainaren 5 bitartera egingo da.
DOKUMENTAZIOA:
Ikaslearen NANaren fotokopia.
Aita/amaren NANaren fotokopia (18 urtez azpikoentzat).
DBHko edo baliokideko ikasketen noten ziurtagiria.
Inprimakiak ikusi.
MATRIKULA:
2015-16 ikasturterako Heziketa Zikloetarako matrikula uztailaren 16tik 21 bitartera egingo da.
IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA:
Maiatzan:Astelehen, astearte eta ostiraletan: 8:30 – 14:30
Asteazken eta ostegunetan: 8:30–12:30 / 14:30–17:00
Ekainean: 8:30 – 14:30
Ate irekiak
J.M.Iparragirre B.H.I-ak jakinarazi nahi du datorren asteartean, maiatzak 5, arratsaldeko 18:30ean, ikastetxeak 2015/2016 ikasturterako duen Batxilergo eta Heziketa Zikloko ikasketa eskaintzaren berri emango duela.
Hau dela eta, honen bidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (4 DBH) ikasten ari diren ikasleen guraso guztiei, edota interesatua dagoen edozeini deia luzatzen dio.
Institutura etorri ahal izateko autobus zerbitzua egongo da Zumarragako Elizaren eta Urretxuko Euskadiko Kutxaren ondoan, 18:15ean.
Batxilergo aurrematrikula 2015-16
2015-16 ikasturterako Batxilergo aurrematrikula maiatzaren 4etik 14 bitartera egingo da.
DOKUMENTAZIOA:
Ikaslearen NANaren fotokopia.
Gurasoen NANaren fotokopia.
Inprimakiak ikusi.
MATRIKULA:
2015-16 ikasturterako Batxilergo matrikula ekainaren 22tik uztailaren 6 bitartera egingo da.
IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA:
Maiatzan:Astelehen, astearte eta ostiraletan: 8:30 – 14:30
Asteazken eta ostegunetan: 8:30–12:30 / 14:30–17:00
Ekainean: 8:30 – 14:30
Volkswagen lantegia ezagutzen
Aurreko astean Batx 1-E taldeko ikasleek automobil baten ekoizpen prozesu osoa ikusteko aukera izan genuen, "Volkswagen Navarra" lantegia bisitatzen egon ginen. |
|
|
Gaztebizhitza
Zenbait hilabetez frogetan ibili ostean, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak GazteBizHitza ataria abian du. Interneteko atari honetan Ikasketak, Lana eta Etxebizitzaren inguruko informazio ugari dago gazteentzat; besteak beste, kalitatezko edukiak, bideotutorialak, infografiak, FAQ-ak eta alertak aurki daitezke. Horretaz gain, gai hauetan gazteek dituzten zalantzak argitzeko orientazio eta aholkularitza zerbitzu bat ere eskaintzen du atariak. Gazteek whatsappez, emailez zein telefonoz egin ditzakete kontsultak eta aholkulari batek era pertsonalizatuan eta doan erantzungo die gazteen beharrei. Jarraian bidaltzen dizkizuegu atariaren inguruko xehetasunak: |
|
Bertsolari ekitaldia
Bigarren hiruhilabetekoa ondo butzeko, Labeaga Aretoan, bertsolari ekitaldia izan genuen Unai Elorriaga, Igor Elortza eta Alaia Martin-ekin. |
Argazkiak ikusteko klikatu hemen |
Literatur lehiaketa: 2015eko udaberria
OINARRIAK 1.- Lehiaketa honetan gure Ikastetxeko edonork har dezake parte. 2.- Parte hartzaileak hiru mailatan bereiziko dira:
Eta lanak bi arlotakoak izango dira:
3.- Lanak euskaraz idatzita egon behar dira.
9.- Sari-ematea apirilean, aurrez jakinarazitako egun batean, egingo da. |
Hnb |
Ikasketa bidaia 2015-03-13 ostirala
Ostirala, martxoak 13: Calella - Zumarraga / Urretxu. Gosaldu ondoren, Zumarraga-Urretxurutz... bidetik bazkalduko dugu. |
|
https://twitter.com/instiJMI/status/576352210575048704
Ikasketa bidaia 2015-03-12 osteguna
Osteguna, martxoak 12: Bartzelona. Gosaldu ondoren, Bartzelonara. Argazkietan Montjuic-en agertzen dira. |
Ondoren “GOTIKO AUZOA¨bisita gidatua. |
Ikasketa bidaia 2015-03-11 asteazkena
Asteazkena, martxoak 11: Rafting. |
Interneten inguruko arriskuak
DBH3ko ikasleek interneten arriskuen eta erabilpen egokiaren inguruko hitzaldi bat izan dute. Saioa Ertzaintzaren delitu informatikoen aurkako atalean aritzen den Patxik eskainia izan da. |
Zaharren egoitzan
Erizain laguntzaileko ikasleak Zumarrako Argixao zaharren egoitzara bisitan joan ginen martxoaren 10an. Bertako zuzendaria den Nerea Suarezek harrera goxoa egin zigun eta ondoren egoitzako zerbitzu ezberdinak ezagutzeko aukera izan genuen! |
Argazkiak ikusteko klikatu hemen |
Ikasketa bidaia 2015-03-10 asteartea
Asteartea, martxoak 10: Loarreko gaztelua. Gosaldu ondoren, 10:00etan Loarre gaztelua ezagutzeko bisita gidatua. 16:00: Paintball. |
Ospitalera bisitan
Erizain laguntzaileko ikasleak Zumarrako ospitalera joan ginen bisitan! Zerbitzu ezberdinak ikusteko aukera izugarria genuen. |
2015-03-11ko ordutegia
Datorren asteazkenean, hilak 11, irakasleen hauteskunde sindikalak direla eta klaseak 8:30 – 14:00 bitartean burutuko dira.
Jangela eta Bidelaguna zerbitzurik ez da izango.
Ikasketa bidaia 2015-03-9 astelehena
Astelehena, martxoak 9: Zumarraga - Riglos Aterpera ondo iritsi dira. Gauza guztiak utzi ondoren, eskalada egitera joan dira. |
|
Teknologia berriak eta jokoak
Teknologia berriak / apustuekin eginiko jokoak eta nerabeak: ezagutzen al ditugu arriskuak? On-line eginiko jokoek ludopatia kasuak gehitzen dituzte gazteen artean. Arazo honek heldu bakoitzeko hiru gazteei eragiten die eta jokoarekin arazoak dituen gazteen kopuruak handitzeko joera du. Oraindik ere bere gelan geratzen den gazteak arriskutik kanpo dagoen ustea oso zabalduta dago gure artean. Internetek gure bizitzeko modua ez ezik erlazionatzeko modua ere aldatu egin du eta hau guztia helduontzat aldaketa handia bada ere, gure gazteek ohikotzat hartzen dute ingurune digitalean murgildurik jaio baitira. Martxoaren 11n, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan Zelai Aristi aretoan eskainiko den saioan fenomeno hau ulertzeko eta arazoa gertatuz gero antzemateko gakoak emango dira. Egun batzuk lehenago, martxoaren 2an, DBH3ko ikasleek ere Izaskun Sarabiaren eskutik gai honen inguruko saio bat jasoko dute. |
Amodiozko testu lehiaketan Sarituak
DBH 3: Abestien itzulpen lehiaketa. IRABAZLEA: Nicolas Apaolaza DBH 4: Maitasunezko testu lehiaketa. IRABAZLEA: Alaitz Estonba
| |
Eskerrik asko zuen partehartzeagatik eta zorionak saritutakoei. |
EuskEskoba: Atsedenaldiak euskaraz
Jada hasiera eman diogu aurtengo eskoba txapelketari. Hauek dira bikoteak:
OHARRAK: Partidak liburutegian jokatzen dira atsedenaldi luzeetan. |
Euskara, bihotzetik ahora
Eguna: otsailak 25, asteazkena. Bideo hau euskararen transmisioaren gaia lantzeko asmotan sortu zen. Urretxu eta Zumarragako euskararen egoera, historia pixka bat, herritarren bizipenak, eta gurasoei begirako aholkuak jaso dira bertan, baina batez ere, bideo hau aldaketarako motibazio iturri izatea nahi da. Helburua euskararen erabileran aurrera egitea delako, eta horretan guraso guztiok dugulako gure erantzukizuna, izan guraso euskaldun edo erdaldun. | ||
Kike Amonarriz Euskal Telebistako aurkezle ezaguna, eta euskara gaietan aditua, izango dugu gure artean egun horretan, eta bideoa erakutsi ondoren, solasaldi bat izango dugu herriko hainbat gurasorekin (Egoera oso desberdinetatik etorri arren, horietako bakoitzak euskararen aldeko hainbat urrats eman dituelako eta neurri batean eredugarri ere badirelako gainerakoontzat). Aukera paregabea, beraz, euskararen familia transmisioaren inguruan hausnartzeko eta elkar animatzeko. Zatoz gozatzera!! |
Giza Eskubideak marrazten
Atzo arratsaldean 'Cartooning for Peace - Giza Eskubideak marrazten', erakusketa ikustea eta bertan parte hartzea, DBH 4ko bigarren taldea joan zen. |
Cartooning for Peace - Giza Eskubideak marrazten
Atzo arratsaldean Urretxuko udaletxean 'Cartooning for Peace - Giza Eskubideak marrazten' erakusketari hasiera eman zitzaion. Esposizioak giza eskubideen gogoeta egitea du helburu, tolerantzia eta adierazpen askatasunean bereziki. Aurkezpena egin ondoren, J.M.Iparragirreko 4 DBHko ikasle talde batek erakusketa estreinatu zuten. Gaur arratsaldeko 15:00tan 4 DBHko beste talde bat eta Dibersifikazioko taldea joango dira artista lanak egitea. Albistea gaurko El diario Vascon eta Hitzan irakurri daiteke. |
Amodiozko testu lehiaketa
Otsailaren 14, San Balentin eguna. | |
Norentzat: DBH4ko ikasleentzat. Saria: Literatura erotikoko liburu bat eta 20€. Antolatzailea: Ikastetxeko Normalkuntza batzordea. |
Elurra
Gerta dakizuke hitzaldia
AESLEMEk (Asociación para el estudio de la Lesión Medular Espinal) DBH4ko ikasleei prestakuntza saio bat eskaini die.
Saio honen xedea bizkarrezur-muineko lesioen berri ematea eta horien prebentzioaz jardutea izan da, lesio horiek askotan trafiko-istripuen ondorio izaten baitira.
Otsailak 4 eta 5 klase orduak jarraiak
Datozen egunetarako aurreikusita dagoen eguraldiak eragin ditzakeen eragozpenak ahal den neurrian saihestu nahirik, J.M.Iparragirre BHIko Zuzendaritzak erabaki du biharko eta osteguneko klase orduak jarraiak izatea, ostiraleko ordutegi bera izango delarik egun horietan ere.
Egun horietan jangela zerbitzurik ez da izango.
Ate irekiak
Gaur arratsalderako aurreikusita zegoen “Ateak Zabalik Jardunaldia”, eguraldi arazoak tarteko, datorren asteartean, otsailak 10, egingo dugu.
Ate irekiak
2015-16 ikasturterako DBHko aurrematrikula berria otsailak 2tik otsailak 13ra egingo da.
Ate irekien eguna otsailak 3ean, arratsaldeko 18:30an izango da.
Institutura igotzeko autobusa 18:15ean Zumarragako Elizatik aterako da eta Urretxuko Euskadiko Kutxan ere geldituko da.
Santa Ageda erronda
2015ko otsailaren 4ean 16:30tan Gainzuri ikastetxean txokolatada. 17:30tan errondaren hasiera. IBILBIDEA:
|
Astelehenean, hilak 2, 16:30etan entsaioa egingo da, Gainzuriko Aretoan.
DBH Aurrematrikula 2015-16
2015-16 ikasturterako DBHko aurrematrikula berria otsailak 2tik otsailak 13ra egingo da.
Hezkuntzako web orrialdeko enlazea hurrengoa delarik:
Ate irekien eguna otsailak 3ean, arratsaldeko 18:30an izango da.
Institutura igotzeko autobusa 18:15ean Zumarragako Elizatik aterako da eta Urretxuko Euskadiko Kutxan ere geldituko da.
DOKUMENTUAK:
Hezkuntza premia berezietako galdeketa.
Gaurko eguna irudietan 2015-01-28
Informatikako fakultatera jarduera praktikoak egitera
Urtarrilak 22an, 1. eta 2. Batxilergo ikasleak informatikako falkultatera jarduera praktikoak egitera joan ziren.
Fakultateko irakasleen eskutik hurrengo jarduerak burutu zituzten:
- 10 gehi 10 ... ¡100! Oinarrizko sistema digitalen portaera.
- Soinuaren prozesamendu digitala.
- Robot baten mugimendua kontrolatzea.
- Mundu birtualak.
- Web zerbitzariak.
Alkohol-kontsumoaren prebentzio hitzaldia
1. Batxilergo ikasleak alkohol-kontsumoaren inguruko prebentzio hitzaldiak eduki dituzte.
Alkohola hartzearekin lotuta dauden arrisku eta minak ezagutzea, jarrera arduratsu bat hartu ahal izateko informazio nahikoa izatea eta kontsumitzea erabakitzen badute, bere burua zaintzen ikastea da arrisku alkohola programaren helburua.
Ikasleak Bilboko Euskal Etxean
1. Batxilergo ikasleak Bilboko Euskal Etxean komiki lehiaketan.
Urtarrilaren 15ean 1.batxilergoko ikasleaok Bilbon izan ginen Euskararen etxean.
Bertan euskararen jatorriari, garapenari, gaur egungo egoerari buruzko informazio interesgarria jaso genuen. Halaber pribatutasuna gai zuen komiki lehiaketan ere parte hartzeko aukera izan genuen.
Zikloetarako sarbide proba 2014-15
2014-2015 ikasturteko Zikloetarako sarbide probaren deialdia EHAA 2014ko Abenduaren 22an
Sarbide-proba horretan parte hartzeko izen-ematea dagokion eskabidearen bidez egingo da.
Lanbide Heziketako Zuzendaritzak antolatuko ditu irakaskuntza horretan sartu nahi duten eta zuzenean sartzeko baldintzak betetzen ez dituzten ikasleen sarbide-probak.
Sarbide-probak egiteko, ebaluazio-irizpideak ezartzeko eta horiek kalifikatzeko, epaimahaiak osatuko dira. Epaimahai horiek irakasleen kidegoko nahiz hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko karrerako funtzionarioez egongo dira osaturik, eta Lanbide Heziketako Zuzendaritzako teknikari bat ere izango da horietan.
Proba bai euskeraz, bai gazteleraz egin daiteke, izangaiak nahi duena.
Izen emateko epea: Urtarrilaren 12tik 21era.
Sarbide probaren egutegia
Ronda del Olentzero
...
Gabonetako parkera
Urtero bezala, DBH1 eta DBH2ko ikasleak joan den ostegunean Bilboko Gabonetako Haur Parkera joan ziren.
Argazkietan ikusten den bezala primeran pasa zuten.
Kultur lehiaketaren irabazlea
Euskararen egunean egindako kultur-lehiaketaren irabazlea Mikele Mediavilla suertatu zen. Saria: GATIBUren azken diska "Euritan dantzan".
ZORIONAK MIKELE!!!
Twitter-en jarraitu... https://twitter.com/instijmi
HOR KONPON! Aldizkariak.
HOR KONPON abendua 2014
Gure Ikasleak Bilboko PINean
DBH1 eta DBH2ko ikasleak Bilboko PINera joan dira. Egun zoragarria pasatzen ari dira.
Urretxutik goizeko 9:00tan atera dira eta arratsaldeko 17:00etan itzuliko dira.
Albistea twiter.en ikusi:
https://twitter.com/instiJMI/status/545548356458938368/photo/1
https://twitter.com/instiJMI/status/545548278985949184/photo/1
Gosari Osasuntsua
2011-2012 ikasturtean, Zumarragako Osasun Zentroak bultzatuta, Urretxu eta Zumarragako ikastetxeak eta herriotako hainbat eragile elkarlanean hasi ginen bi herriotako nerabeengan ohitura osasuntsuak bultzatzeko asmoz.
Helburu nagusi honen barruan, datorren asteazkenean, abenduak 17, DBH 1eko ikasleekin "GOSARI OSASUNTSUA” izeneko jarduera gauzatuko dugu. Egun horretan ikasleek ikastetxean gosalduko dute eta “GOSARI OSASUNTSUA” delako zertan datzan azalduko zaie.
Alkohol-kontsumoaren prebentzio hitzaldia
Abenduaren 17an, DBH 4.mailako ikasleek Euskal musikagintzaren inguruko saio bat izan dute Zelai Arizti zine-aretoan. BAGA, BIGA, HIGA proiektuaren helburua Euskal musikagintzaren historia era atsegin batean transmititzea da eta halaxe egin dute Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta abeslariek. Ikasleek euskal kantzagintza ezagutzeaz gain, gozatu ere egin dute, beren gustuko kantariekin batera abestuz.
Ikasle eta zientzialarien topaketa
Gaur, abenduaren 15a, gure institutuko 2 batxilerreko lau ikasle Fisika irakaslearekin batera Donostira bertaratu dira, “Zientziarekin Solasean” seigarren topaketara.
Bertan, bigarren mailako beste ikasle eta irakasleekin Albert Fert Fisikako Nobel sariduna eta Elena Cattaneo Huntington gaixotasunaren ikertzailea izan dituzte solaskide. Aurtengo edizioan, berrikuntza modura, Telefónicak galderarik burutsuena, sortzaileena eta originalena egin duten ikasleei sari bana eman die. Horrela Leire Akizu gure institutuko ikasleari, 'Zein da zure buruari egiten diozun eta oraindik erantzutea lortu ez duzun galdera?' galderak eman dio saria. Zorionak Leire !!!!!!!!!!!!!! |
Abenduak 3 euskararen eguna
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA dela eta "euskarak 365 egun" lelopean ospatu dugu guretzat hain egun berezia dena.
Kantu hamaiketako paregabea egin dugu eta ederki gozatu dugu aspaldiko nahiz gaur egungo abestiak abestuz. Giro itzela sortu da gurean eta zoratzen amaitu dugu ospakizuna.
Zorionak eta eskerrik asko guztioi.
Ekitaldiko argazkiak ikusi
Sukaldaritza lehiaketa 2014
Zumarraga-Urretxuko udalek antolatutako XIX. Gazteentzako Sukaldaritza Lehiaketan bi herrietako DBH3 eta DBH4ko ikasleei zuzendutako 80 ikaslek hartu dute parte.
Erronka "odolkia gustu erara" prestatzea izan da. Gure ikasleak tentuz aritu dira lanean eta ordu eta erdi gogor saiatu ondoren bere ahaleginak merezi izan du.
Ederki gozatzeaz gain 2.saria lortu dute. Irabazitako diruak ikasketa bidaia ordaintzen lagunduko die. Zorionak guztioi.
Argazki gehiago ikusi.
2014-11-06 Zientzia Astea
| ||
Azaroaren 6an, D.B.H.ko 3. mailako ikasleak Donostiara joan ziren Euskal Herriko Unibertsitateak urtero antolatzen duen Zientzia Astea bisitatzera. Bertan, ikasleek, zientziaren hainbat arloko esperimentuak ikusteko eta informazioak jasotzeko aukera izan zuten (Kimika, Fisika, Matematika, Robotika, Energia berriak...). Orokorrean, bisita oso interesgarria iruditu zitzaien eta ondo pasatu zuten. Argazkiak ikusteko klik egin hemen. |
| |
Gurasoen elkarteko bilera
Joxe Mari Iparragirre BHIko Ikasleen Gurasoen Elkarteko ohiko batzar orokorra 2019ko azaroaren 19an arratsaldeko 18:15ean izango da, Urretxuko Kultur Etxean.
Bekak 2014- 15
2014-15 ikasturteko beka eskaera epealdia irekita dago. Informazioa eta inprimakiak ikastetxeko ikasleei banatu zaizkie eta azaroaren 12a baino lehen itzuli behar dira osatuta.
Zarautzera surf egitera
| ||
Urriaren 23n, Gorputz Hezkuntzako mintegiak antolatuta, lehen batxilergoko ikasle guztiak eta bigarren batxilergoan AISIA aukerazko ikasgaia aukeratutakoak, surf egitera joan ginen Zarautzera. Han, Zarauzko Surf Eskolakoekin 2 orduko ikastaroa burutu genuen. Oso ondo pasatu genuen. Argazkiak ikusteko klik egin hemen. |
| |
ZINE programa "Adikzio aurretik"
1. Gaia: Familia arteko gatazken konponbidea. "Zine programa: Adikzio aurretik" programaren barruan urriak 20an, DBH4 eta batxilergoko 1.mailako ikasleek, Ernesto del Riok zuzendutako "Umezurtzak" filma ikusteko aukera izan dute. Kurtsoan zehar eta programa honen barruan, beste 3 pelikula gehiago ikusi ahalko dituzte. Saioak goizeko 9:00etan hasiko dira Zelai Aristi zine aretoan.
Zarautzera surf egitera
Ostegun honetan, urriaren 23an, gorputz hezkuntzako mintegiak antolatuta, lehen batxilergoko ikasle guztiak eta bigarren batxilergoan AISIA aukerazko ikasgaia aukeratutakoak, surf egitera joango gara Zarautzera. Han, Zarauzko Surf Eskolakoekin 2 orduko ikastaroa burutuko dugu. | |
|
Irteera Igartubeitia baserrira
| |
Urriaren 15ean Batxilergoko 1.mailako ikasleek Igartubeiti baserria bisatatu zuten. Baserria eta Interpretazio Zentroa ikusteaz gain, Sagarraren Astea zela-eta, aurrez aurre, sagar zanpaketa eta tolarea lanean ikusi zuten. Ondoren ateratako zukua dastatzeko aukera ere izan zuten.
|
ZINE programa "Trebetasunak lantzen" DBH1, DBH2 eta DBH3
1. Gaia: Norbere burua ezagutzera. "Zine programa: Trebetasunak lantzen" programaren barruan urriak 8an, DBH1, DBH2 eta DBH3ko ikasleak, Patxo telleriak eta Aitor Mazok zuzendutako "Hodeiak pintatzeko makina" filma ikusteko aukera izan zuten. Kurtsoan zehar eta programa honen barruan, beste 3 pelikula gehiago ikusi ahalko dituzte. Saioak goizeko 9:00etan hasiko dira Zelai Aristi zine aretoan.
"Beldur barik"
Gaur arratsaldean, astearteak 7, Eider Goiburuk "Genero indarkeria"ri buruzko saio bat eskaini digu, liburutegian bildu garen irakasleoi. |
Bekak atzerrian
DBH 3 eta 4 eta Batxilergoko ikasleek aukera dute alemaneko, frantseseko eta ingeleseko ikastaroak egiteko atzerrian. Euskaraz: Gazteleraz:
|
2014-15 ikasturtearen aurkezpen eguna
2014-15 ikasturteko aurkezpena irailaren 8an, astelehena, egingo da DBH, Batxiler eta Heziketa Zikloko 1.kurtsoko ikasleentzako.
Ordutegia hau izango da:
DBH: goizeko 10:30
Batxilergoa eta Heziketa Zikloa: goizeko 11:00tan
DBH1eko gurasoentzako irailak 4, osteguna, arratsaldeko 18:30etan ikastetxean tutoreekin bilera egingo da.
DBH Aurrematrikula - Matrikula 2014-15
Aurrematrikula 2015-16
2015-16 ikasturterako DBHko aurrematrikula berria otsailak 2tik otsailak 13ra egingo da.
Hezkuntzako web orrialdeko enlazea hurrengoa delarik:
Ate irekien eguna otsailak 3ean, arratsaldeko 18:30an izango da.
Institutura igotzeko autobusa 18:15ean Zumarragako Elizatik aterako da eta Urretxuko Euskadiko Kutxan ere geldituko da.
DOKUMENTUAK:
Hezkuntza premia berezietako galdeketa.
Aukerakoen jakintzagaien aukeraketa:
Aukerakoak eta beharrezko dokumentazioa DBH1
Aukerakoak eta beharrezko dokumentazioa DBH2
Aukerakoak eta beharrezko dokumentazioa DBH3
Aukerakoak eta beharrezko dokumentazioa DBH4
Matrikula 2015-16 (Ekainaren tik uztailaren era)
DBH1
DBH1 Matrikula egiteko beharrezko dokumentazioa
DBH1 Matrikula egiteko inprimakia
Ikasleen irudia erabiltzeko baimena
DBH2
DBH2 Matrikula egiteko beharrezko dokumentazioa
DBH2 Matrikula egiteko inprimakia
Ikasleen irudia erabiltzeko baimena
DBH3
DBH3 Matrikula egiteko beharrezko dokumentazioa
DBH3 Matrikula egiteko inprimakia
DBH3 Liburuen zerrenda
Ikasleen irudia erabiltzeko baimena
DBH4
DBH4 Matrikula egiteko beharrezko dokumentazioa
DBH4 Matrikula egiteko inprimakia
DBH4 Liburuen zerrenda
Ikasleen irudia erabiltzeko baimena